Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, June 11, 2009

ONDO PASA OPORRETAN

Bueno, neska mutilak, ikasturtea amaitu da. Batzuei oso ondo joan zaizue, beste batzuei halamoduz eta azken batzuei... bueno, gutxienez kalabaza pure goxoak egiteko aukera baduzue!!! (kar,kar,kar)

Edozela ere, uda ate joka daukagu eta oporrak iritsi dira. Hiru hilabete hauetan oso oso ondo pasa ezazuela zaudeten tokian zaudetela. Laugarren mailakoei agur berezia, izan ere datorren urtean bisitan zatoztenean baino ez baitzaituztet ikusiko. Asko ikasi datorren urtean eta batez ere Mate eta Naturan nota onak atera e?

Ondo pasa Nikolasa, aio Pelaio eta jan yogur!!!

Tuesday, June 9, 2009

DBH 2: Natura. Eragile geologikoak

Zein eragile geologikok sortu du...? eta nola sortu du bakoitza?

a) Timanfaya
b) Tigre BsAs
c) Las Médulas
d) Gaztelugatxe
e) Verrazano-Narrows
f) Castildeterra
g) Vall d'Incles
h) Burj Dubai
i) Cliffs of Moher
j) Tadrat
k) Deltebre
l) Surtsey
m) Grand Canyon
n) Ekain
o) Geirangerfjord
p) Göreme
q) Zlatni Rat
r) Kakueta
s) Huayllay
t) bideoan dauden egiturak

Monday, June 8, 2009

DBH 4: Geologia. Lurraren historia

Nolakoa zen gure Lurra duela 200 milioi urte inguru?
Nola mugitzen dira kontinenteak?
Nork azaleratu zuen teoria hau lehen aldiz?