Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Sunday, February 27, 2011

MGZ: Largabistari galderak...

1) Largabista, Largabista, zer da Natura?
2) Zergatik dago mendian hainbeste ixiltasun?
3) Noiz jarri zuten gortina ilun bat izarretan?
4) Zenbat espezie dira desagertu direnak?
5) Zergatik dago basoa horren aztoratuta?

Entzun dezagun abestia eta erantzunen inguruan hausnarketatxo bat egin dezagun.

Mila esker Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Bizardunei kanta honengatik.

Friday, February 18, 2011

MGZ: Negutegi efektua dela eta...

Hemen duzue Kunio Katō zuzendari japoniarrak egindako animaziozko laburmetrai xamurra: La maison en petits cubes (etxea, kubo txikietan). 2009an animaziozko laburmetraien Oscar saria jaso zuen.
Klikatu irudian eta gozatu...

Monday, February 14, 2011

Berria: Arrezifeetako San Balentin eguna

San Balentin eguna iritsi dela eta, hemen duzue zerikusia duen berri bitxi bat.
Koral arrezifeetako Acropora millepora espezieko milioika polipok obulu eta esperma jaurtitzeko izugarrizko sinkronizazioa lortu dute. Bi milimetrotako tamaina duten polipo hauek, urte osoan oso gau gutxitan eta 20 minutuz bakarrik, milioika eta milioika gameto jaurtitzen dituzte, itsaso azalean 10 kilometro inguruko orban gorriak ikusten direlarik.
California eta Duke-ko unibertsitateetako ikerlari talde bat, Alison Sweeney buru duela, Birjina uharte amerikarretan egon da fenomeno hau aztertzen eta The Journal of Experimental Biology aldizkarian argitaratu ditu emaitzak. Sinkronizazio honen arrazoia ilargiak ilunabarrari ematen dion tonuan omen dago. Ilargia atera aurretik ilunabarra urdinxka izaten da eta ilargia ateratzen den momentuan gorrirantz egiten du. Ilargi betea egon eta handik hiruzpalau egunera urdin tono hori oso iluna izaten da, bereziki ilargi betearen garaian zerua lainotua badago. Une hori aprobetxatzen dute polipolek beren esperma eta obuluak itsasora jaurti eta ugaltzeko. Benetan harrigarria da halako izaki sinpleak momentu horiek detektatu eta denak batera koordinatu daitezkeela pentsatzea.

Sunday, February 13, 2011

MGZ: Camino filmea

Hemen daukazue Camino filma, osasunaren aurrean erlijioak duen jarrera azaltzen du eta benetan interesgarria da. Irudian klikatuz gero pelikularen web orrira sartuko zarete.

Mila esker Iraitz filmea gomendatzeagatik.

Tuesday, February 8, 2011

MGZ: Biziaren eboluzioa

Hemen duzue Beatriz Arizmendi, Coral Davila eta Iosu Irizarrek Biziaren eboluzioa gaiaren inguruan egindako lana. Balizko egutegi hartan azken 11 minutuak azaltzen dizkigute eta benetan lana oso ondo dago. Bere momentuan pasa egin zitzaidan blogean sartzea, barkatu hirukote, baina beno, orain behintzat baduzue ikusteko aukera.

Sunday, February 6, 2011

MGZ: Down sindromea

Hau da Eneritz Korta eta Eneritz Egizabalek beren aurkezpenean erakutsi nahi ziguten bideoa.

Saturday, February 5, 2011

Berria: Malaria arriskua kanpoan ere bai

Plasmodium falciparum protozooak malaria gaixotasuna sortzen du. Munduan dagoen gaixotasun zabalduenetako bat da, urtero 500 milioi pertsona inguru infektatu eta 3 milioi hiltzen direlarik.
Protozoo hau Anopheles gambiae eltxoaren listun bizi da. Eltxoak gizakiari zizta egitean plasmodiuma gibeleko zeluletan sartzen da eta ondoren odolaren bidez gorputz guztira zabaltzen da gaixotasuna sortuz.
Eltxoa larba denean ur putzuetan bizi da eta metamorfosiaren ondoren etxeetara sartu eta gizakiari zizta egiten ziola uste zen orain arte, eta horregatik eltxoen aurkako sistemak sareak eta intsektizidak ziren, baina
Ken Vernick entomologoak Burkina Fason egindako saiakerek erakutsi dute intsektu helduen talde batek etxetik kanpora bizitzeko gaitasuna baduela eta beraz eltxoen aurkako neurriak zorrotzagoak izan beharko direla. Hala jakin arazi zuen otsailaren 3an Science aldizkarian.