Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, October 26, 2011

DBH 1: Natura. Moneroen argazkiak

Hona hemen hainbat moneroren argazkiak. Esan ezazue bakoitza zein talderi dagokion eta nolako nutrizioa duen. Klikatu argazki bakoitzaren gainean handiago ikusteko.

L. casei inmunitas







A. azollae










V. cholerae









M. tuberculosis








S. platensis






S. pneumoniae









V. parahemolyticus









T. pallidum

Saturday, October 22, 2011

MGZ: Malariaren aurkako txertaketaren frogak

Asteazkenean malariaren eta Manuel Patarroyoren txertoaren gainean hizketan ibili ginen klasean, eta astean bertan malariaren aurkako txerto berri baten esperimentuaren berri eman zuten Estatu Batuetan dagoen Malaria Forum erakundearen egoitzan.

Bill Gates eta Melinda Gatesek kudeatzen duten Malaria Forum erakundeak urriaren 18an Afrikan malariaren aurkako txertaketa esperimentalak izandako emaitzak azaldu zituzten.

Txertoaren egileak PATH Malaria Vaccine Initiative fundazioa eta GlaxoSmithKline Biologicals farmazeutika belgiarra izan dira, bigarrena munduko txerto egile handienetakoa da. Emaitzak arrakastatsuak izan direla esan dute eta honako datu hauek eman dituzte:
- Afrikako zazpi herrialdetako 11 herritan 15.460 haur txertatu dituzte.
- 5 eta 17 hilabete arteko haurrak: 6000 haur txertatu dituzte. Malaria izatearen arriskua %56ean jeitsi da, eta malaria gogorra izatearena %47an.
- 6 eta 12 asteko haurrak: 9000 haur txertatu dituzte. Emaitzak 2012an aterako dira, baina esan dutenez bi taldeen emaitzak batera kontutan hartuta malariaren arriskua %35ean jeitsiko denaren ustea dute.

Malaria Forum
PATH Malaria Vaccine initiative

Friday, October 14, 2011

MGZ: Worldclock, hamar hilabete beranduago

Urtarrilean Munduaren erlojua ipini nuen posta batean. Erlojuak aurrera jarraitu du eta jadanik urrian gaude, hau da, bederatzi hile eta erdi pasa dira jadanik. Hona hemen urtarrilaren hasieratik gaur arte gertaturikoaren zenbaki deigarrienak:
* Munduaren populazioa: 60 milioi pertsonatan handitu da eta une honetan 6.943 milioi pertsona gara.
* Heriotzak: 46 milioi izan dira, hauetatik 13 milioi bihotz arazoen-gatik, ia 6 milioi minbiziz, 3 milioi arnas arazoen erruz eta 1'7 milioi HIESaz.
* Gaixotasunak: Malariak 189 milioi pertsona kutsatu ditu, 14 milioi asmatiko berri agertu dira, 9 milioi minbizi detektatu dira, 9 milioi diabetiko ere bai eta HIESak 2 milioi kutsatu ditu.
* Trafiko istripuak: 18 milioi pertsona zauritu dira trafiko istriputan eta hauetatik milioi bat hil dira.
* Ingurumena: 23.686 milioi tona CO2 isuri dira atmosferara. 10 milioi hektarea deforestatu dira eta 4 milioi hektarea landatu.


Poodwaddle.com

Tuesday, October 11, 2011

Berria: Galileo sistema abian jarriko da

Galileo sistema Europako Batasunak abian jarri nahi duen GPS antzekoa da. Horretarako 30 satelite jarri beharko ditu Lurrean orbitatzen, lurrazaletik 23.000 kilometrotara. Urriaren 20an bidaliko du lehenengo satelitea Guyana frantsesetik. Horretarako Soyuz suziri errusiarra erabiliko du. Hau izango da lehen aldia Soyuz aintzinako Sobiet Batasunetik aireratzen ez dena. Europako Espazio Agentziak bideo berezi bat jarri du bere webgunean, bertan Soyuz suziriaren montajea ikusten da. Klikatu irudian.

Thursday, October 6, 2011

DBH 1: Natura. Adina eta Pisua beste planetatan

Hemen duzue aplikazio bat zuen adina eta pisua beste planetatan nolakoa izango litzatekeen jakiteko. San Franciscoko Exploratorium museoak egindakoa da.
Adina
Pisua

DBH 1: Natura. Ilargiko etxea

Gasteizko Miguel de Unamuno ikastetxeko DBH 1D-ko neska mutilok Ilargira joan nahi dugu bizitzera. Han etxea nola egin eztabaidatzen aritu gara. Ilargian bizitzeko dauden arazoak eta arazo hauei interbideak bilatu ondoren etxea diseinatu dugu.


Wednesday, October 5, 2011

DBH 1: Natura. Zeres eta asteroideak

Eguzki sistemaren osagaiak zerrendatzerakoan beti aipatzen dugu Eguzkia izeneko izar bat dagoela, zortzi planetak hurrenez hurren esateko gai gara, eta noski, ilargia ere ez dugu ahazten. Baina oso gutxitan gogoratzen gara Marte eta Jupiterren artean dauden asteroideetaz. Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila saioan Danel Madariagak asteroide hauek azaldu dizkigu. 2009ko irratsaioa da, baina oso interesgarria.
Klikatu esteka honetan:
Zeres eta asteroideak