Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Sunday, January 29, 2012

MGZ: Pedro Prieto, energiaren krisiaz

Hemen duzue Argia astekarian Pedro Prieto injeniariari eginiko elkarrizketa. Energiaren krisiaz eta petrolioaren amaieraz dihardu. Gazteleraz da baina euskarazko azpitituluak ditu. Klikatu irudian erreportaia ikusteko.

Friday, January 27, 2012

DBH 1: Natura. Briofitoak

Briofitoen artean hepatikoak eta goroldioak daudela ikasi dugu. Ikus itzazue goroldioen hainbat argazki. Fijatu zaitezte beren esporangioetan.






Thursday, January 26, 2012

DBH 1: Natura. Likenak

Hona hemen hainbat likenen argazkiak. Klikatu irudietan handiago ikusteko.


Xanthoria calcicola (?)









Xanthoria parietina









Lobaria pulmonaria










Alectoria sarmentosa (?)









Heterodermia leucomela (?)








Cyphelium inquinans








Caloplaca flavescens

Wednesday, January 25, 2012

MGZ: Koltanaren arazoa

Hemen duzue Ander, Pablo eta Gorkak Koltanari buruzko aurkezpenean erakutsi diguten bideoa. Blood in the mobile (odola mugikorrean) dokumentalaren trailerra da. Klikatu irudian.



Hemen duzue Blood in the mobile filmaren Webgunea ere.

Wednesday, January 18, 2012

DBH 1: Natura. Euskal Herriko Onddoak

Onddoak aztertzen ari garenez, hona hemen proposatzen dizuedan lantxo bat: egin dezagun Euskal Herriko Onddoen Gida. Jadanik gelan banatu ditugu talde bakoitzarentzako perretxikuak eta orain informazioa biltzeko garaia da. Hau da bilatu behar duzuena:
- Izenak: zientifikoa, euskaraz, gazteleraz, katalanez eta ingelesez
- Deskribapen fisikoa
- Jangarria ala hilgarria den
- Bitxikeriak
Honetaz gain perretxikuaren irudi on bat bilatu behar duzue.

MGZ: La maison en petit cubes

Hemen duzue Kunio Katō zuzendari japoniarrak egindako animaziozko laburmetrai xamurra: La maison en petits cubes (etxea, kubo txikietan). 2009an animaziozko laburmetraien Oscar saria irabazi zuen.
Klikatu irudian eta laburmetraia ikusi ondoren eztabaidatxo bat sortuko dugu klasean.

Tuesday, January 17, 2012

Friday, January 13, 2012

MGZ: Abiadura Handiko Trena

Batzuk bukatu duzue lana eta beste batzuek ez. Bukatu duzuenontzat badut ariketa berri bat. Gaia: Abiadura Handiko Trena. Bila ezazue interneten honako galdera hauen erantzuna:




- Zeintzuk dira Abiadura Handiko Trenak dituen ezaugarriak?
- Zein da Euskal Herrian egingo duen ibilbidea? (kilometro kopurua, geltokiak, igaroko dituen probintziak...)
- Zeintzuk dira epeak eta kostoak?
- Trenaren eraikuntza polemikoa izan da hasieratik. Zeintzuk dira trena egiteko argudioak? zeintzuk trena ez egiteko arrazoiak?

Begira itzazue webgune hauek:
Euskal Y vasca
AHT gelditu!

Thursday, January 12, 2012

DBH 1: Natura. Fruitak usteltzen.

Gaiarekin jarraituz, hemen duzu eszena txiki bat, Marc Knapton-ek egin duen Time Lapse Fruit Rotting bideoa. Bi astetako prozesua 25 segundutan laburtua dago.















Erantzun itzazu galdera hauek:

- Zer gertatu da?
- Nork egin du?
- Nola iritsi da bertara?
- Fruitak hozkailuan egon balira berdina gertatuko zen? Zergatik?

Wednesday, January 11, 2012

DBH 1: Natura. Lehiaketa (3)


Hemen ondoan daukazuen irudian bi onddoren eragina ikusten da.

-Zeintzu dira bi onddo horiek?
-Zer da bakoitzak egin duena?
-Nolakoak dira?

Thursday, January 5, 2012

DBH 1: Natura. Hegaztien moldaerak

Elhuyar Elkarteak ETBn astero egiten duen Teknopolis telebista saioan On Zientzia izeneko bideoen lehiaketa abian jarri dute. Hilero pertsona famatu batek berak gustukoen izan duen bideoa aurkezten du. Abenduan Naroa Agirre atletak Hegaztiei buruzko dokumentala aukeratu du. Bertan Dani Morcillo biologoak hegaztien mokoak eta hankak aztertzen ditu eta beren elikadura eta habitatarekin lotu. Klikatu irudian bideoa ikusteko.
Ondoren hainbat hegaztiren irudiak bilatzeko eskatuko dizuet. Gogoratu bideoan ikusitakoa eta ea gai zareten mokoei begiratuta beraien elikadura zein den esateko.
- Antzarra
- Kaioa
- Okila
- Saia
- Txantxangorria
- Zapelatza

Tuesday, January 3, 2012

Berria: Science aldizkariko 2011eko argazkiak

Science aldizkariak astero argazki onenak nabarmentzen ditu bere ScienceShots atalean.
Hemen duzue 2011ean argitaraturikoen bilduma. Bakoitzaren gainean klik eginda argazkia handiagotu egingo da eta azalpen txiki bat (ingelesez) aurkituko duzue.
"Urtea argazkietan" bilduma