Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, September 25, 2012

Berria: Geranioak suntsituko dituen tximeleta

Geranioen daratulua (Cacyreus marshalli) azken aldian sarritan entzun badugu ere, badira urte batzuk Iberiar Penintsula inbaditu zuena. Jatorriz hego afrikarra da eta bertan geranioetaz elikatu izan da beti. Hala ere beren populazioa orekan mantendu izan da harrapari naturalak ugari baititu han.
90. hamarkadaren hasieran Mallorcara iritsi zen, ez migrazio baten ondorioz, baizik eta geranio landareen barruan arrautza forman. Handik penintsulara egin zuen salto eta gaur egun iparraldean zein hegoaldean aurkitzen da. Euskal Herrian 1994ean azaldu zen Iruñean eta 1998an Donosti aldean izurrite handia izan zen.
Arrautzak jartzen ditu geranioen barnean eta hauek beldar bihurtzean geranio osoa jaten dute. Bizi ziklo oso azkarra daukate gainera eta urte epel batean zikloa 5 aldiz betetzeraino irits daitezke.

Gehiago jakiteko hemen duzue zientzia.net-eko artikulua:
Cacyreus marshalli; zure geranioak jan(go) dituen tximeleta

Saturday, September 22, 2012

MGZ: Gasteiz Green Capital

Espainiako La2 kateko "El Escarabajo Verde" programak Gasteizko Green Capital dela eta egindako bideoa daukazue bertan. Eraztun berdea eta mugikortasun plana aztertzen ditu besteak beste.

Wednesday, September 19, 2012

Batxi 1: Biologia. Talde funtzionalak

Hemen dituzue hainbat biomolekula organiko. Izenda itzazue bertan adierazita dauden talde funtzionalak:


Tuesday, September 18, 2012

DBH 3/4: Biologia. Zelulen mikrografiak (1)

Hemen dituzue benetako zelulen argazki batzuk. Ea gai zareten animalia eta landare zelulen arteko desberdintasunak aurkitzeko. (Klikatu argazkian handiago ikusteko)