Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, June 29, 2016

Thursday, June 16, 2016

Batxi 2: 2016ko ekaineko selektibitate azterketa.

Hemen duzue 2016ko ekaineko Lur Zientzietako selektibitate azterketa. Klikatu argazkian.

http://www.ehu.eus/documents/1940628/5663952/Ciencias+de+la+tierra+y+medioambientales_EUS.pdf

Friday, June 10, 2016

DBH 4: Biologia. Aro Mesozoikoa.

Hemen duzue aro mesozoikoari buruzko dokumental zati bat. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=E0hQVthJwEI

Thursday, June 9, 2016

DBH 4: Ediacara eta Kanbriar arotako bizidunak.

Ediacarako fauna erakusten duen bideotxo bat duzue hemen. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=v361IQh6dPE

Hemen duzue Kanbriar Aroko itsasoa erakusten duen bideoa. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=fBFOUqZZPD8

Wednesday, June 8, 2016

DBH 1: Izarren soinua

Eskorpio konstelazioko M4 edo NGC 6121 izar multzoa gugandik 13.000 milioi argi urtera dago, izar zaharrenetakoak dira beraz. Birminghamgo Unibertsitateko astrofisiko talde batek izarron oszilazio akustikoak detektatu dituzte. Izarren eragindako soinua entzungai duzue hemen. Klikatu argazkian eta jar ezazu sagua borobil horiaren gainean.

http://www.birmingham.ac.uk/news/latest/2016/06/asteroseismologists-listen-to-relics-of-the-milky-way.aspx

Thursday, June 2, 2016

DBH 4: Lurraren Aro geologikoak.












Talde lanak egingo ditugu Lurreko Aro geologikoak aztertzeko. Garai bakoitzeko geologiaren bilakaera eta bizidunak aztertzea izango dugu helburu. Hona hemen aztertu beharreko denbora tarteak:

* Duela 4.500 - 2.500 milioi urte
* Duela 2.500 - 1.600 milioi urte
* Duela 1.600 - 541 milioi urte
* Duela 541 - 443 milioi urte
* Duela 443 - 252 milioi urte
* Duela 252 - 65 milioi urte
* Duela 65 - 2'5 milioi urte
* Duela 2'5 - 0 milioi urte
 

Wednesday, June 1, 2016

DBH 4: Lehiaketa. Kanbriar Aroko fosilak.

Hau da Burgess Shale (Burgess-ko eskistoa), Kanadako fosil aztarnategi ezaguna.













Hemen dituzue bertan aurkitutako fosil bitxi batzuen argazkiak. Imagina ezazu zeu zarela esploratzailea eta saia zaitez beraien benetako itxura marrazten eta nola bizi ziren asmatzen (mugimendua, elikadura, bizitokia...)