Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, June 14, 2018

DBH 3: Biologia. Moldaerak


















Bila itzazu oindorengo landareen irudiak eta erantzun galderak:

- Zein ingurunetan bizi da?
- Zein da bere izena euskaraz, gazteleraz eta inglesez?
- Sustraia, enborra, hostoak eta lorea al ditu?
- Zein moldaera ditu?

Landareen zerrenda:
- Carnegiea gigantea
- Drosera rotundifolia
- Helianthus anuus
- Honckenya peploides
- Nymphaea lotus
- Ophrys apifera
- Rafflesia arnoldii
- Triticum aestivum
- Welwitschia mirabilis

Batxi 2: Biologia. Hartzidura alkoholikoa.

Ikasturtea bukatuta badago ere hemen duzue hartzidura alkoholikoa eta gluzidoei buruzko animazio txiki bat, Teknopolis saioan egindakoa.


Monday, June 11, 2018

DBH 3: Biomak.

Taldekako lana egiteko hemen duzue gida txiki bat.
1) Biomaren izena eta munduko kokapen mapa.
2) Baldintza klimatikoak: argia, hezetasuna, tenperatura...
3) Flora: Nolakoa eta adibideak.
4) Fauna: Nolakoa eta adibideak.


Friday, June 8, 2018

DBH 4: Geologia. Kilauea sumendia.

Azkenaldian Kilauea sumendia "jo ta fuego" dabil. Hemen duzue bere jarduerari buruzko timelapsea. Klikatu argazkian.


Wednesday, June 6, 2018

DBH 4: Geologia. Mendien sorrera.

Hemen dituzu hainbat mendiren argazkiak, bakoitza bere izenarekin. Esan ezazu sumendia den ala ez eta zein izan den bere sorrera.








Hona hemen azkenengo argazkia. Nola sortu da? Erantzuna zailagoa da, animoooo...



Tuesday, June 5, 2018

DBH4: Biologia. Arrain arrantzale arra eta emea

Arrain arrantzalea (Ceratias holboelli) sakonera haundiko uretan bizi den arrain mota bat da. Nemoren bila filmetik ezagutuko duzue. Emearen eta arraren arteko erlazioa oso berezia da, arra emearen parasito-sinbiontea baita. Hobeto ulertzeko hemen duzue Zientzia kaierako artikulua, Bikote bitxi hori. Klikatu argazkian.


Friday, June 1, 2018

DBH 3: Geologia. Donostiaren sorrera.

Hemen duzue Donostiaren satelite ikuspegi bat. Klikatu argazkian handiago ikusteko.
a) Identifika itzazue bertan klasean ikusi ditugun elementu geologikoak.
b) Egin ezazue Donostiaren historia geologikoaren kontaketa.