Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Saturday, September 29, 2018

DBH 4: Geologia. Pangea.

Mapa berezi bat erakutsi nahi dizuet. Gaur egungo herrialdeen proiekzioa garai bateko Pangeako lurretan. Ez da oso zientifikoa baina bitxia bai. Klikatu irudian handiago ikusteko.




















Hona hemen kontinenteen eboluzioa erakusten duen bideo labur bat. Fijatu zaitezte Iberiar penintsula eta Euskal Herriaren bilakaeran. Klikatu argazkian bideoa ikusteko.

https://www.youtube.com/watch?v=uGcDed4xVD4

Wednesday, September 19, 2018

Batxi 2: Bio.

Hona hemen lehenengo gaian ikusi ditugun hainbat kontzepturen inguruko galderak:


1. Giltzurrunek egoki funtzionatzen ez badute medikuak dialisia egitera bidaliko zaiko. Aldiro ospitalera joan, makina bati konektatu eta denbora tarte batez etzanda egon behar duzu. azal ezazu era zientifiko batean zer den prozesu hau.

2. Azal ezazu zergatik izerditzen dugun. Eta izeditu ondoren zergatik gelditzen da gatza erropatan?

3. Kostaldeko landareek hosto oso lodiak izaten dituzte (ikusi irudia). Azal ezazu egoera hau arrazoi zientifikioak erabiliz.

Tuesday, September 18, 2018

Batxi 2: Biologia. Difusioa, Osmosia eta Dialisia

Difusioa, Osmosia eta Dialisia agertzen dituen animazio bat duzue hemen. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=WjUp7Gjd8bY

Monday, September 17, 2018

Batxi 1/2: Biologia. Uraren propietateak

Hona hemen hainbat irudi. Azal ezazu bakoitzean ageri den uraren propietatea.








Wednesday, September 12, 2018

DBH 4: Geologia. Planeten sateliteak
















Bila itzazu Eguzki Sistemako planeta bakoitzaren sateliteak.
- Zenbat satelite ditu planeta bakoitzak?
- Zeintzuk dira planeta bakoitzeko satelite nagusiak? (Gehienez 4)
- Satelite horietako bakoitza ilargia baino handiagoa ala txikiagoa da?

Saturday, September 8, 2018

DBH 4: Geologia. Unibertsoko elementuak.

Hemen dituzue bi bideo unibertsoko elementuen inguruan. Lehenengoan unibertsoaren osagaien irudiak ageri dira eta bigarrenean tamainak konparatzen dira. Klikatu irudi bakoitzean bideoa ikusteko.

https://www.youtube.com/watch?v=rFR2fjlxYQ4



https://www.youtube.com/watch?v=GeoX98psnek

Batxi 1/2: Bioelementuen ugaritasuna

Hemen duzuen taula honetan bioelementuen ugaritasuna ageri da, hala ingurunean nola gizakiaren gorputzean. Azter ezazu ongi eta erantzun itzazu ondorengo galderak:
- Zeintzuk dira desberdintasun handienak? Aipatu lau deigarrienak.
- Zeintzuk dira eremu bakoitzeko zazpi ugarienak?
- Ingurunearekiko zein elementu da ugariagoa gizakian?
- Zein ezaugarri dituzte aurreko galderan aipaturiko elementuek?