Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, October 31, 2018

DBH 4: Geologia. Harri motak

Hona hemen ikasi beharreko harri motak.

https://docs.google.com/presentation/d/1vdDuE7xUePsxIV4cgprO4IaW0BSbq2FQlf27Zo9IxPY/present#slide=id.p

Friday, October 26, 2018

Batxi 2: Bio. Proteinen 3D irudiak

Hemen dituzu hainbat proteinaren 3D irudiak, sinpleenetik konplexuenera. Azkena berezia da. Klikatu argazkian.

https://docs.google.com/presentation/d/1-dtK1dad7tUWjdZ6zRDnqwNFcWt95qpD8DsolHu7-U4/present?token=AC4w5Vhn6n2Y12jKDor0KgpIFS3lqD5fAQ%3A1508666897330&includes_info_params=1#slide=id.p

Thursday, October 25, 2018

Batxi 2: Biologia. Proteinen 2. mailako egitura

Hemen dituzue proteinen bigarren mailako egiturak erakusten dituzten irudiak.
Lehenengoan α-helizea eta β-xafla azaltzen dira eta bigarrenean kolageno helizea eta kolageno zuntza (3. maila). Klikatu irudietan handiago ikusteko.



Friday, October 19, 2018

Batxi 2: Biologia. Lipidoak

Identifika itzazu ondorengo lipido motak eta esan ezazu bakoitzak zein osagai eta zein funtzio dituen.






Tuesday, October 9, 2018

DBH 4: Geologia. Superkontinenteak.












Klasean ikusi dugu Alfred Wegenerrek kontinenteak mugitzen zirela esan zuela. Garai batean kontinente guztiek Pangea izeneko superkontinente bat osatzen zutela eta gero zatitu et aldentzen joan zirela.

Gaur egun badakigu Pangea baino lehenago superkontinenteak izan zirela eta lurrak aldiro zatitu eta elkartuz joan direla.

Superkontinenteen zerrenda:
- Pangea
- Pannotia
- Rodinia
- Columbia

Bila ezazu superkontinente hauen inguruko informazioa eta egin itzazu ondorengo jarduerak:
a) Marraz ezazu superkontinentea Lurrean.
b) Bila ezazu non dagoen Europa eta imagina ezazu non egongo zen kokatuta Zumaia.
c) Zein garaitan existitu izan zen kontinente hau? Datak eta aro geologikoaren izena.
d) Zein animalia ziren nagusi garai hartan gure planetan?

Batxi 2: Bio. Zelularen osagai kimikoak. Errepasua

Hona hemen Zelularen osagai kimikoak gaiaren errepasua egiteko ariketa. Ea nola egiten duzuen. Klikatu argazkian:

https://www.educaplay.com/en/learningresources/4035255/1_eta_2_gaiak.htm