Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, November 22, 2018

Batxi 2: Biologia. ADNaren sarrera

Azido nukleikoekin hastera goazen honetan bideo pare bat jarriko dizkizuet gaia zentratzeko, eta aurreko ikasturtetan ikasitakoa gogoratzeko. Ea gustatzen zaizkizuen...

- ¿Qué es el ADN y cómo funciona?
- Teoría del gen egoísta

Wednesday, November 21, 2018

DBH 4: Biologia. Zelularen aurkikuntza

Hemen duzue BBCren dokumental interesgarria: "La química de la vida: 1. La célula". Bertan Hooke eta Leeuwenhoeken mikroskopioak eta idatziak ikusten dira. Ondoren teoria zelularrerako urratsak ikusen dira, Robert Brownen nukleoa eta azkenik Schleiden eta Schwann-en teoriaren bilakaera.

http://www.dailymotion.com/video/xzo9eo_la-celula-1-la-quimica-de-la-vida_tech

Thursday, November 15, 2018

DBH 4: Geologia. Azterketarako harriak

Hemen dituzue azterketan sartuko diren harrien argazkiak. Klikatu argazkian harri guztiak ikusteko.