Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, January 31, 2019

Batxi 2 / DBH 4: Biologia. Mitosia.

Hemen dituzue bi ehunen argazkiak, bata tipula batena eta bestea arrain baten blastularena. Saia zaitezte mitosiaren faseak bertan bilatzen.




Monday, January 28, 2019

Batxi 2: Biologia. Kimiosintesia.

Hemen dituzue bakterio kimiosintetikoen inguruko argazki batzuk. Komenta ditzagun klasean.




Wednesday, January 23, 2019

DBH 4: Bio. Genetika ariketak (2)

1) Sagu mota batean ile marroia izatea gainartzailea da ile beltzarekiko. Uharte isolatu batetara sagu bikote bat iritsi da, bata marroi heterozigotoa eta bestea beltza, eta hainbat kumalditan 100 sagu kume izan dituzte.
   a) Kalkula ezazu sagu kumeen genotipo eta fenotipoaren portzentaiak eta kopuruak.
   b) Arrano batek sagu beltzak bakarrik jan ditu. Nolakoak izango dira bigarren belaunaldiko saguen genotipo eta fenotipoen portzentaiak?
   c) Pentsa ezazu arranoa etorri beharrean sugea agertzen dela, eta sugeak sagu marroiak jaten dituela. Nolakoak izango dira bigarren belaunaldiko saguen genotipo eta fenotipoen portzentaiak?

2) Matxinsalto mota batean berdea izatea eta antena luzeak edukitzea gainartzailea da marroia eta antena motzekiko. Matxinsalto berde heterozigoto eta antenamotza eta matxinsalto berde eta antenaluzea (bietan heterozigotoa) elkartu ditugu eta 160 arraultza jarri dituzte. Kalkula ezazu arrautza horietatik sortuko diren matxinsalto berrien genotipo eta fenotipoen kopuruak.














3) Eskoziako behi mota batean iletsua izatea gainartzailea da biluziarekiko eta adar motza azpirakorra adar luzearekiko. Behi iletsu adarmotza (bietan homozigotoa) eta zezen iletsu adarluzea (bietan heterozigotoa) gurutzatu dira. Kalkula itzazu honako probabilitateak:
   a) Iletsua eta adarluzea izatekoa 
   b) Adarmotza eta biluzia izatekoa
   c) Adarluzea izatekoa izatekoa

4) Igel mota batean berdea eta hankaluzea izatea gainartzailea da marroia eta hankamotzarekiko. Igel marroi hankaluzea (heterozigotoa) eta igel berde (heterozigotoa) hankamotza gurutzatu ditugu eta 320 arrautza jarri dituzte. Kalkula itzazu honako probabilitate hauek:
   a) Berdea eta hankaluzea izatekoa
   b) Marroia eta hankamotza izatekoa
   c) Bi ezaugarrietan heterozigotoa izatekoa
   d) Bi ezaugarrietan homozigotoa izatekoa
   e) Suge batek igel hankamotz guztiak ehizatzen baditu, zenbatek iraungo dute bizirik?















5) Barraskilo mota batean oskol lisoa eta  marroia errezesiboa da oskol marraduna eta zuriarekiko. Oskol liso eta marroia duen barraskiloa eta oskol marradun eta zuria (bietan heterozigotoa) duen batekin elkartu eta 176 arrautza jarri dituzte. Jaioko diren barraskilo berrien artean zenbat izango dira:
   a) Bi ezaugarrietarako heterozigotoa
   b) Ezaugarrietako bat homozigotoa
   c) Bi ezaugarrietarako homozigotoa
   d) Irudikoak bezalakoak

Monday, January 21, 2019

DBH 4: Bio. Genetika ariketak (1)


1) Liztor mota batean kolore horiko antenak errezesiboak dira kolore beltzekiko. Liztor antenabeltz heterozigoto bi elkartu ditugu eta 12 arraultza jarri dituzte. Kalkula itzazu genotipo eta fenotipoaren portzentaiak eta kopuruak.

2) Landare batetan hosto berdeak gainartzaileak dira hosto moreekiko. Hosto berdeak dituen landare homozigoto baten polena hosto moreak dituen landare baten lorean sartu dugu eta landare berriak sortu dira lehen belaunaldian (F1). Ondoren lehen belaunaldiko landareak erabiliz bigarren belaunaldi bat atera dugu (F2). Zeintzuk dira belaunaldi bakoitzeko landareen genotipo eta fenotipoak?

3) Landare mota batean lore horiak edo lore zuriak ager daitezke baina gehiengoak zuriak izaten dira. Honako gurutzaketak egin ditugu. Kalkula ezazu bakoitzaren genotipoa eta fenotipoa:
  - Bi lore hori:
  - Lore zuri homozigotoa eta zuri heterozigotoa
  - Lore zuri heterozigotoa eta lore horia

4) Ardien artean gehiengoa zuriak dira. Bi ardi zuri elkartu ditugu eta lau arkumetatik bakarra izan da beltza. Mendelen legeak zehatz mehatz betez gero, zein izango da gurasoen genotipo eta fenotipo probableena? Galderaren formulazioan bada akats bat, ea aurkitzen duzun.

5) Tximeleta batetan puntu zuriak azpirakorrak dira puntu gorriekiko. Puntu gorriak dituen tximeleta heterozigoto bat eta puntu zuriak dituena gurutzatu eta hainbat tximeleta jaio dira dira lehen belaunaldian (F1). Ondoren lehen belaunaldiko tximeletak gurutzatu ditugu, bakoitza kolore berdinekoarekin eta bigarren belaunaldi bat atera dugu (F2). Zeintzuk dira belaunaldi bakoitzeko landareen genotipo eta fenotipoak?

6) Katu mota batean buztan zuria edukitzea azpirakorra da buztan beltzarekiko. Gure baserriko katu buztanzuria eta katu buztanbeltz heterozigotoa elkartu eta lau kume izan dituzte lehen belaunaldian (F1). Katakume homozigoto bi elkartu eta bigarren belaunaldi batean hamar katakume atera dira. Kalkula ezazu guztira zenbat katu buztanbeltz eta zenbat buztanzuri ditugun baserrian.

Sunday, January 20, 2019

Batxi 2: Biologia. Mitokondrioa

Mitokondrioaren inguruko animazioa ikusteko klikatu irudian.

https://www.youtube.com/watch?v=kAA0q0T38cs

Monday, January 14, 2019

Batxi 2: Biologia. Zelulari buruzko galderak



1) Landareetatik lipidoak lortzeko haziak edo fruituak erabiltzen dira, ez ordea landareen beste atalak. Zein funtzio dute lipido horiek? Hazia ernetzen denean zer gertatzen da lipido horiekin?

2) ADNa izaki bizidun guztiek daukaten molekula da. Baina ba al dago organulurik bizidunentzako ezinbestekoa denik? Zein da eta zergatik?

3) Berdina al da "lipido geruza bikoitza" eta "mintz bikoitza"? Zein organulok dute mintz bikoitza? Zein izan daiteke organulo horiek mintz bikoitza izatearen arrazoia?

4) Gure inguruko landare gehienak tente egoten dira. Zein da honen arrazoia? Nola dakite norantz hazi behar duten?

5) Landareek fotosintesia egiten dute. Udan gure azala belztu egiten da. Loreek eta fruituek kolore biziak izaten dituzte. 
      a) Zer daukate komunean ekintza guzti hauek?
      b) Zelularen zein ataletan kokatzen dira kasu bakoitzean?
      c) Aurrez aipaturiko hiru esaldietan zein da ekintza bakoitzaren arrazoia?

6) Zer egiten du zelulak honako kasu bakoitzean?
      a) zelula mintza kalteturik dago.
      b) mitokondrioak gaizki egiten du lan.
      c) peroxisometan H2O2 gehiegi sortu da.

Tuesday, January 8, 2019

Batxi 2: Biologia. Endomintz sistema

Hemen dituzue erretikulu endoplasmikoaren eta Golgiren aparatuaren mikrografiak.




Batxi 2: Biologia. Erribosomak.

Eukariotoen erribosomen egitura adierazten duten bi irudi dituzue hemen, bata azpinitate handiarena (50S) eta bestea azpiunitate txikiarena (30S). Argi bereizten dira rRNA kateak (laranjaz) eta proteinak (urdinez). Azpiunitate handian berdez ikusten dena erriboromaren gune aktiboa da.



Monday, January 7, 2019

Batxi 2: Biologia. Zitoeskeletua.

Zitoeskeletoaren egituran hainbat harizpi mota aurkitzen ditugu, mikroharizpiak (aktinazkoak), tarteko harizpiak eta mikrotubuloak. Hemen duzue hirurak agertzen diren irudi bat.

















Zitoeskeletuko egitura bereziak ere badira, hona hemen beraien formulak:
 - Zentrioloak:                  9 x 3 + 0
 - Zilioak eta flageloak:
      - Axonema:                9 x 2 + 2
      - Trantsizio gunea:      9 x 2 + 0
      - Korpuskulu basala:    9 x 3 + 0

Argazkiak (klikatu bertan handiago ikusteko):



Tuesday, January 1, 2019

Batxi 2: Biologia. Fotosintesia

 Klasean fotosintesia eman dugu eta hemen duzue prozesua oso ondo adierazten duen animazio bat. Ingelesez dago baina ikusteak merezi du. Klikatu irudian.

Batxi 2: Biologia. Mikrotubuloz osaturiko egiturak

Hemen dituzue mikrotubuloz osaturiko egituren mikrografiak. Klikatu irudietan handiago ikusteko





Batxi 2: Biologia. Fotosintesia.

Klasean fotosintesia eman dugu eta hemen duzue prozesua oso ondo adierazten duen animazio bat. Ingelesez dago baina ikusteak merezi du. Klikatu irudian.


 Azter ditzagun sexua determinatzeko animalia ezberdinek dituzten estrategia genetikoak:








Batxi 2: Biologia. Giza gametoak

 Obulo eta espermatozoidearen arteko alderaketa.







Batxi 2: Biologia. Giza gametoak

 Obulo eta espermatozoidearen arteko alderaketa.