Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, February 22, 2019

DBH 4: Biologia. Zientzilariak

Hona hemen lau zientzilari handiren inguruko dokumentala. Bertan Galileo Galilei, Isaac Newton, Albert Einstein eta Stephen Hawkingen bizitza azaltzen da. Klikatu irudian.


Wednesday, February 20, 2019

Batxi 2: Bio. Genetika guztiaren arrazoi?

Ikus ezazue dokumental hau. "CuestiĆ³n de ADN" izena du. Bertan genetikarekin justifikatu izan diren gure gizarteko egoerak (emakumearen egoera, pobreziaren arrazoia...) azaltzen dira eta honen inguruan hausnarketa egiten da. Klikatu irudian.


Monday, February 18, 2019

DBH 4/ Batxi 2: Bio. Meiosia

Hemen duzue meiosia azaltzen duen animazio bat. Klikatu argazkian.

Tuesday, February 12, 2019

DBH 4: Biologia. Txernobil.

Hemen duzuen Txernobil hiriko Zentral Nuklearrean 1986an gertatu zen leherketa azaltzen duen dokumentala. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=ZIZiL1JK6mU

Monday, February 11, 2019

Batxi 2: Biologia. Arabara bidaia

Hemen duzue Arabako mapa eta bertan kokatuta daude aste honetako bidaian ikusiko ditugun tokiak.


Thursday, February 7, 2019

DBH 4: Biologia. Hemofilia.

Hemen dituzue hemofiliari buruzko bideo batzuk.

Lehenengoan Quique-ren historia ezagutuko dugu.

http://www.youtube.com/watch?v=Hhg9xTq-OfI








Bigarrena hemofilia gaixotasunaren ingurukoa. Ez beldurtu, oso ongi dago bideoa.

Wednesday, February 6, 2019

DBH 4: Biologia. Daltonismoa.

Hemen dituzue daltonismoaren inguruko hainbat bideo. Klika ezazue argazkietan.

Lehenengoan daltonikoek mundua nola ikusten duten ikusiko dugu.











Bigarren bideoan Daltonismoaren testa egiten duen bideoa ikusiko dugu.

https://www.youtube.com/watch?v=OkRiz--qexY








Hirugarren bideoan pertsona daltonikoek lehen aldiz koloreak ikusten duten unea ikusiko dugu.El Hormigero telebista saioan gertatu zen, hiru pertsona daltonikok betaurreko bereziak jantzi eta koloreak lehen aldiz ikusi zituzten.

https://www.youtube.com/watch?v=zC-ornwOpAk

Batxi 2: Biologia. Zelularen jarduera

Azken aste hauetan zelulen jarduerak aztertu ditugu, hala metabolismoari dagozkionak nola zelula zikloa burutzeko egiten direnak ere. Hona hemen hau guztia errepasatzeko hainbat ariketa:

1. Ordena itzazu ondorengo kontzeptuak eta azal ezazu ordena horren arrazoia:
   a) Azetil-CoA, CO2, Fruktosa, Glizeraldehidoa, Glukosa, Pirubatoa
   b) G0, G1, G2, M, S
   c) DNA ligasa, DNA polimerasa I, DNA polimerasa III, Endonukleasa, Girasa, Helikasa, RNA primasa, SSB proteinak

2. Azal ezazu zer den ATP sintetasa, non agertzen den eta nola funtzionatzen duen.

3. Irudian RuBisCO entzima duzu. Esan zergatik duen izen hori, zein den bere funtzioa, non aurkitzen den eta zein prozesutan hartzen duen parte.

4. Esan ezazu ondorengo esaldi bakoitza egiazkoa ala gezurrezkoa den eta guztiak azal itzazu:
   a) Anabolismoa izaki autotrofoek soilik egiten dute.
   b) Eguzkiaren izpiak iristen ez diren tokietan ere aurkitu dira ekosistemak.
   c) Proteinak katabolizatzeko lehenengo pausua aminoazidoak urea bihurtzea da.
   d) Calvinen zikloa gauez gertatzen da.

6. Hona hemen hainbat nukleotido sekuentzia. Esan ezazu bakoitzak zein funtzio duen:
   a) AAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA...
   b) AATAAA
   c) AUG
   d) TATA

7. Zer dira telomeroak? Zerez eginda daude? Zein da beren funtzioa? 

8. Deskriba ezazu DNAren transkripzioa. DNA harizpiak banatzen direnetik RNA mezularia erribosomara iristen den arteko bidea azaldu.
 

Tuesday, February 5, 2019

DBH 4: Bio. Mitosia eta Meiosia

Hemen dituzue mitosia eta meiosia azaltzen dituzten animazio bi. Klikatu argazkietan.

https://www.youtube.com/watch?v=VGV3fv-uZYI






Monday, February 4, 2019

DBH 4: Bio. Genetika ariketak (4)

Sexuari loturiko gaixotasunen ariketak dituzu jarraian:

1) Posible al da ondo ikusten duten gurasoek alaba daltonikoa izatea? Eta seme daltonikoa izatea?

2) Gizon hemofiliko batek hemofiliaren eramalea den alaba dauka. Hau gerta dadin ezinbestekoa al da emaztea ere eramalea izatea?


3) Gizon hemofiliko eta emakume eramalea haur baten esperoan daude.
    a) Zein da haurra jaio aurretik hiltzearen probabilitatea?
    b) Haurra jaio bada, zein da hemofilikoa izateko daukan probabilitatea?

4) Zein da emakume daltoniko batek seme daltonikoa izateko daukan probabilitatea? Aukera berdina al du alaba daltonikoa izateko?

5) Emakume batek eta gizon hemofiliko batek seme hemofilikoa izan dute. Zein da emakumearen genotipoa?

6) Gizon normal batek eta daltonismoaren eramalea den emakumeak lau seme daltoniko izan dituzte. Posible al da hori?

Sunday, February 3, 2019

DBH 4: Bio. Genetika ariketak (3)

Oraingoan odol taldeen inguruko ariketak egingo ditugu.

1) A taldeko emakume batek eta B taldeko gizon batek bi haur dituzte, bata A taldekoa eta bestea B taldekoa. Zeintzuk dira lauren genotipoak?

2) Senar eta emazte baten ama biak 0 taldekoak ziren baina beraiek AB taldeko alaba izan dute. Posible al da? Posible bada, zein izango da orduan senar emazteen genotipoa?

3) AB taldeko gurasoak haur baten esperoan daude. Zein probalilitate dauka haurrak...
    a) ... A taldekoa izateko?
    b) ... heterozigotikoa izateko?

4) A taldeko emakume batek A taldeko semea izan du. Horretarako ezinbestekoa al da senarraren odol taldea ere A izatea?

5) AB taldeko ama eta B taldeko aita duen alaba homozigotikoak odol transfusio baten beharra dauka. Nork eman beharko lioke odola?

6) AB taldekoa den pertsona baten gurasoen genotipoa nolakoa da? Aipa itzazu aukera guziak.

7) B taldeko bi gurasoen alabaren odola 0 taldekoa da.
    a) Nolakoa da gurasoen genotipoa? 
    b) Posible al da alabaren aitonetako bat 0 taldekoa izatea?

8) Posible al da AB taldeko pertsona baten semea 0 taldekoa izatea? Eta pertsona horren ama 0 taldekoa izatea?

Saturday, February 2, 2019

DBH 4: Geologia. Gesaltza.

Hemen duzue Araba mendebaldean dagoen Gesaltzako gatzagen inguruko bideoa. Klikatu irudian.

https://www.youtube.com/watch?v=3xCiU08qMLE