Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, April 10, 2019

DBH 4: Biologia. Kreazionistak eta eboluzionistak

Hona hemen hainbat zientzilariren izenak. Bila ezazu bakoitzari buruzko informazioa.
 
1) Zientzilariak:
    - Cuvier, Georges
    - Darwin, Charles
    - Lamarck, Jean Baptiste
    - Linne, Carl von
    - Oparin, Alexandre
    - Pasteur, Louis
    - Redi, Francesco
    - Wallace, Alfred Russel



2) Bilatu beharreko informazioa:
    - Non eta noiz bizi izan zen
    - Zergatik da famatua?
    - Zein liburu idatzi zuen?
    - Kreazionista ala eboluzionista zen?
    - Argazkia

Wednesday, April 3, 2019

DBH 4: Suaren bila filmaren galdetegia.

Gizakiaren eboluzioaren inguruan Jean Jacques Annaud zuzendariaren "Suaren bila" filmea ikusi dugu, 1981ean egindakoa. Garai hartako zientzilari onenen aportazioak izan zituen bai eta etologo eta hizkuntzalarienak ere.
Azpiko irudian klikatuz gero filmea ikusiko duzue YouTuben. Hasierako hitzak alemanieraz dauden arren, ez arduratu, filmean ez dute hitzik egiten eta.


Hona hemen filmari buruzko hainbat galdera:
1) Zer garrantzia dauka suak hominidoentzat? Zertarako erabiltzen dute?
2) Zein da neandertalen dieta?
3) Neandertalek haragia ere jaten dute, baina zer dira, ehiztariak, sarraskijaleak, kanibalak... ?
4) Zeintzu animalia azaltzen dira filmean? Hauetatik zeintzuk iraungi ziren?
5) Konpara itzazu homo erectus-en, neandertalen eta homo sapiens-en armak.
6) Aipa itzazu neandertalen eta homo sapiens-en arteko desberdintasunak:
     - Itxuran.
     - Komunikatzeko gaitasunean
     - Bizilekuetan
     - Arte, kultura eta zientziari dagokionean
7) Zure ustez neandertalak gizaki inteligenteak dira? Jar itzazu filmean azaltzen diren adibideak.
8) Filmean, zer ikasi dute neandertalek homo sapiens-engandik?
9) Filmaren arabera, zein izan zen homo sapiens-en arrakastaren giltza?
10) Neandertalak iraungi ez balira, non eta nola biziko zirela uste duzu?
11) Filman agertzen diren homo sapiens-ekin identifikatzen al zara? Zertan bai, zertan ez?