Ongi etorriak Mikelen Txokora
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Friday, April 28, 2023
Sunday, April 23, 2023
Batxi 2: Biologia. Birusen irudiak.
Beha itzazu birusen irudi hauek. Saia zaitez birusak identifikatzen, gutxienez esan zein motatakoa diren. Klikatu irudietan handiago ikusteko.
Batxi 2. Biologia. Bakterioen irudiak.
Batxi 2: Biologia. Mikroorganismoen abetiak.
Bakterioak eta birusak bereizteko hona hemen bi abesti. Abestien hitzak aditu, klasean eman ditugun gauzak kantatzen baitituzte. Ea gustatzen zaizkizuen. Klikatu estekatan.
Sunday, April 2, 2023
DBH 4: Biologia. Transkripzioa eta itzulpena
DNA kopiatzea izango da gure lana. Lehenengo bideotxoan hiru DNA zati erakutsiko dizkizuegu eta bakoitzaren osagarria idatzi beharko duzue. Lehenengo zatia erraza da, bigarrena ere bai, hirugarrena luzeagoa, beraz zailtxoagoa.

Bigarren bideo honetan DNAren osagarria izango den mRNA sekuentzia bilatu beharko duzue.

Hemen aurkezten dizkizuegu mRNAren bi zati (bideo bakoitzean bat). Saia zaitezte kode genetikoa erabiliz aminoazidoen katea osatzen.
1. bideoa

2. bideoa

Sunday, March 26, 2023
Batxi 2: Biologia. Immunologia eta mikrobiologiaren inguruko ikerketa txikiak
1. Euskaraz txertoa esaten bazaio ere gazteleraz "vacuna" du izena. Txertoaren jatorriari egiten dio erreferentzia. Nor izan zen lehen txertoaren egilea? Zergatik deitzen zaio vacuna? Erantzun itzazu galderak istorioa kontatuz.
2. HeLa zelulak mundu guztian erabiltzen diren zelula berezi batzuk dira. Zergatik dute HeLa zelula izena? Konta ezazu atzean dagoen istorioa.
3. Nor da Tasha Sturm? Zer erakutsi/demostratu zuen? konta ezazu istorioa.
4. Zer da Rhizobium? Konta ezazu zer egiten duen eta zergatik den garrantzitsua.
5. Zer esan nahi zuen jatorrian "virus" hitzak? Aurkitu zen lehenengo birusari zor dio izendapen hori. Zein zen lehenengo birus hori eta zergatik hartu zen hain kontutan?
6. Zer da Balmis espedizioa? Konta ezazu noiz egin zen eta zein zen helburua.
Thursday, March 23, 2023
Tribuaren berbak: Euskara eta zientzia.
Hemen duzue Tribuaren berbak saioan euskara eta zientziaren arteko harremana aztertzen duen programa. Klikatu argazkian:
DBH 4: Biologia. Down sindromearen inguruko bideoa. Ur handitan
ETBko Ur handitan saioko "21. kromosoma, XXI. mendean" kapitulua duzue ikusgai. Genetika aztertu dugun honetan gure artean dugun ohiko sindrome bat izanik aberasgarria da horrelako saioak ikustea.
Friday, March 17, 2023
Thursday, February 16, 2023
Batxi 2/DBH 4: Biologia. Giza genoma
Giza Genomaren inguruko bideoa duzue hemen. Genoma dezifratzeak etorkizunean ekar ditzakeen aukerak aztetzen ditu. Klikatu argazkian.
Sunday, January 29, 2023
Batxi 2: Biologia. Zelularen inguruko galderak erantzuten dituen bideoa
Centro de Biologia Molecurar Severo Ochoa (CBMSO) elkartean egindako bideo interesgarria, zelularen inguruko galderak erantzuten baititu. Klikatu argazkian.
DBH 4: Biologia. Mendelen legeen inguruko bideoa
Hona hemen Gregor Mendelen lanari buruzko bideo bat. Urte batzuk baditu, baina interesgarria da Genetikaren gaiari hasiera emateko. Klikatu argazkian.
Sunday, December 11, 2022
Batxi 2: Biologia. Zelularen inguruko ikerketa txikiak
1. Landare zelula ikusi dugu nolakoa den, baina landareen zelula guztiak ez dira berdinak izaten. Bila ezazu honako zelula hauek dituzten berezitasunak: Petaloetako zelulak, sustraietako zelulak eta xilemako zelulak.
2. Botanika landareak eta onddoak aztertzen dituen zientzia izan da tradizionalki. Baina gaur egun bi erreinu bereizitan kokatzen dira. Zein antzekotasun eta desberdintasun dituzte onddoek eta landareek, organismo mailan eta zelula mailan?
3. Zer dira zelula amak? Non aurkitzen ditugu gure gorputzean eta zertarako erabiltzen ditugu gehienbat?
4. Zelularen atal garrantzitsuena nukleoa da. Zelulak betetzen duen funtzioaren arabera nukleoa ez beste organuluren bat ugariagoa edo garrantzitsuagoa izan daiteke. Zein organulo dira garrantzitsuenak honako zelula hauetan? makrofagoa, hesteetako zelula, adipozitoa, osteoblastoa eta sarkomeroa
Thursday, December 8, 2022
DBH 4: Bio-Geo. Animalien sorrera, David Attenborough
David Attenboroughen "First life" ("Vida primigenia") dokumentala duzue hemen. Gazteleraz dago, baina bikaina da. Bi atal ditu, bakoitza ordubetekoa, lehenengoak Ediacarako fauna azaltzen du eta bigarrenak Kanbriar garaikoa. Klikatu estekatan.
1) Vida primigenia - La llegada
2) Vida primigenia - La conquista
Agertzen diren animalia ia guztien inguruko artikuluak dituzue Euskarazko Wikipedian.
Wednesday, November 16, 2022
DBH4: Biologia. Burgess Shale
Hemen duzue kanbriar garaiko itsasoaren animazioa. Burgess Shale aztarnategi kanadiarrean aurkituriko animaliak ikusten dira. ROM (Royal Ontario Museum) museoak egindako animalioak dira.
Friday, November 11, 2022
Batxi 2: Biologia. Biomolekulen inguruko ikerketa txikiak
1. Zertaz eginak daude dortoken, karramarroen eta txirlen oskolak? Zein abantaila eta desabantaila ditu exoeskeletoa izateak?
2. Atuna merkaturatzeko aukeratako bat kontserba latatan sartzea da. Hiru eratako atun latak ikusten dira supermerkatuetan; naturalean kontserbatuak, oliba oliotan eta eskabetxean. Zeintzuk dira kontserbazio mota bakoitzaren ezaugarriak eta helburuak?
3. Arrautza bat gehiegi egosten denean geruza berde-gris fin bat eratzen da gorringoaren inguruan. Zer da eta zergatik gertatzen da hori?Thursday, November 10, 2022
DBH 4: Geologia. Tolesak eta failak
Identifika itzazu klasean ikusitako egiturak ondorengo argazkietan. Klikatu argazkietan handiago ikusteko.
Tuesday, October 18, 2022
DBH 4: Geologia. Lurraren sorrera
History Channel-ek "Honela sortu zen Lurra" (How The Earth was made) egin du eta bertan ongi ikusten dira orain arte ikasi ditugun kontzeptu eta prozesuak; hala nola, Lurraren sorrera, adina, plaken tektonika, nola sortu diren mendikate desberdinak, fosilen presentzia mendietan... Klikatu argazkian.


































