Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Showing posts with label DBH4 mate. Show all posts
Showing posts with label DBH4 mate. Show all posts

Thursday, March 23, 2023

Tribuaren berbak: Euskara eta zientzia.

 Hemen duzue Tribuaren berbak saioan euskara eta zientziaren arteko harremana aztertzen duen programa. Klikatu argazkian:


http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1906546/bideoa-zientzia-eta-euskara-aztergai-tribuaren-berbak-saioan/
Ondoren gelan hausnarketatxo bat egingo dugu eta horretarako galdera hauek erantzungo ditugu:
1) Zer esan zuen Adolfo Suarezek 1976an? Zein da zure iritzia honen inguruan?
2) Askotan entzun behar izan dugu D ereduan euskara arloak orduak kentzen dizkiola matematikari. Baina bideoan diotenez elebitasunak kalte ala on egiten die gainerako arloei?
3) Hona hemen bertsoa egiteko Galtxagorriri jarritako lau oinak: bertsolari, kantari, ugari, adi. Ea gai zareten errobotak baino bertso hobea egiteko.
4) Deskribatu NAO errobota. Etorkizunean horrelakoak ohikoak izango direla uste duzue?
5) Zer da IXA taldea?
6) Pisia eta Kimia liburuetako definizio bana duzue hemen. Ea asmatzen duzuen zein kontzeptu azaltzen ari diren:  
a) Igi guztietan iru gauza egoten dira; bidarloa, yoerea eta arintzea.
b) Kizi guztiak bitariko txatalak daukiez: txatalok Kizigunak, emea, (+ ikurragaz iragarten dana) eta Kizi-azalak, tximista-arra, (- ikurragaz iragarten dana).
7) Zeintzuk dira zientziaren hizkuntzak?
8) Zer da Lirainosaurus Astibiae? Zer da Wolframa?
9) Euskal Zientzia Fikziorik ba al dago?
10) Zein da Elhuyar fundazioaren helburua? Zein komunikazio formaturekin egiten du lan?

Monday, May 18, 2009

DBH 4: Mate. Arrazoi trigonometrikoak

Hona hemen zirkunferentzia batean sinuaren eta kosinuaren balioak kalkulatzeko aplikazio bat.
sinuaren kutxa
kosinuaren kutxa

a) Fijatu zitezte ongi lortutako balioen zeinuetan. Kuadrante bakoitzean zein zeinu lortuko dute sinuaren eta kosinuaren balioek?
(esate baterako begira itzazue 15º, 30º, 45º, 120º, 150º, 225º eta 300ºen sinu eta kosinuak)

b) Aurreko datuak estrapolatuz zehazta itzazue angelu bakoitzaren tangentearen emaitzak (zeinuak kontutan hartu, e?)

Wednesday, March 25, 2009

DBH 4: Mate. Problemak.

a) Joanes eta Unax artzaiak elkartu dira eta beren ardietaz hitzegiten hasi dira. Horrela konklusio honetara iritsi dira: Unaxek hamar oparituko balizkio Joanesi biek ardi kopuru bera izango lukete, baina aldiz Joanes izango balitz Unaxi hamar ardi oparitzen dizkiona, Unaxek ardien bikoitza izango luke. Zerbat ardi ditu bakoitzak?
b) Aintzane eta Josu ama eta semea dira. Gaur egun Aintzaneren adina Josurenaren zazpikoitza da, baina mende laurden barru Aintzaneren adina Josuren adinaren bikoitza bakarrik izango da. Zein urtetan jaio zen bakoitza?
c) Taberna batean lan egiten dut eta bertan solomo eta xerra bokatak egiten ditugu. Horretarako gaur hiru kilo solomo eta bi kilo xerra erosi ditut harategian eta erosketa 13 euro kostatu zait. Atzo bi kilo solomo eta hamar kilo xerra erosi nituen eta bikoitza kostatu zitzaidan. Zenbat balio du produktu bakoitzaren kiloak?

Wednesday, February 11, 2009

DBH 2 eta 4: Mate. 1.mailako ekuazioak

Lehen mailako ekuazioekin hasiak gara dagoeneko eta hemen dakarkizut ariketa zail bat.

Diofanto izeneko matematiko greziar batek bere hilobian utzitako epitafioa da. Hiru.com web orrian lauki laranja batean idatzita daukazu problema. Lehen mailako ekuazio bat planteatuko zaizu eta kuadernoan idatzita entregatu beharko didazu. Hamar minutu baino lehenagoan erantzuten badidazu azterketan 0'5 puntu opari izango dituzu.

Wednesday, January 28, 2009

DBH 2 eta 4: Mate. Matematikaren historia

Hona hemen lau matematikari garrantzitsu: Pitagoras, Al Khwarizmi, Euklides eta Fibonacci.
Bila itzazu bakoitzari buruzko honako datu hauek:
- Matematikariaren izen osoa
- Nongoa eta noizkoa zen?
- Zergatik da ezaguna?

Zigilu honetan Al-Khwarizmi ageri da baina zein letra arraroak dituen ezta? Zergatik ote?

Thursday, October 23, 2008

DBH 4: Matematika.

Nor da zientzilari hau?
Bila ezazu berari buruzko informazioa:
- noiz eta non bizi izan zen?
- zergatik da famatua?
- zein liburu famatu argitaratu zuen 48 urte zituela?

Tuesday, September 23, 2008

DBH 4: Matematika.


Aritmetikako hirugarren fitxan zenbaki hamartarrak eta berreketak aztertu ditugu.

Monday, September 22, 2008

DBH 4: Matematika


Hona zatikien arteko ariketen fitxa berria.

Wednesday, September 17, 2008

DBH 4: Matematika


Zatikien arteko eragiketak egiten hasi gara.

Ondoko fitxa hau banatu dut eta e eragiketa arte egin beharra dago biharko.