Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Showing posts with label mgz ariketak. Show all posts
Showing posts with label mgz ariketak. Show all posts

Tuesday, March 3, 2015

MGZ: Avatar filmaren galdetegia.

Hemen duzue Avatar filmearen inguruko galdetegia. Galdera batzuen erantzuna filman bertan aurkituko duzue baina beste batzuk erantzuteko garunak pixka bat nekatu beharko dituzue. On egin!

1) Pandora bizidunak dauden planeta urruna da eta bertan Na'vi izeneko gizaki itxurako aborigenak bizi dira. Esaldi honetan badago akats bat, zein da?
2) Neytirik Jake salbatzen duenean ez ditu honen eskerrak onartzen eta txakurrak hiltzearen erruduna bera izan dela dio. Zergatik?
3) Jake Sully Pandorara iritsi aurretik gizakiak saiatu izan dira Na'viekin negoziatzen. Eskola bat ireki zuten eta botikak eta errepideak eskaini zizkieten, baina Na'viek ez zuten horrelakorik onartu. Zergatik?
4) Na'viek lau hatz dituzte eta Avatarrek bost. Efekto espezialak egiten dituztenen akatsa izango da ala badago hau azaltzen duen arrazoi zientifikoren bat?
5) Jake Sully Na'viengana iristerakoan Neytiriren amak esaten dio “Es imposible llenar taza que está llena”. Zergatik esaten dio hori?
6) Gauez Pandorako bizidunek argia sortzen dute. Zein da fenomeno honen izen zientifikoa? Aipa itzazu gure planetan aurki daitezkeen adibide pare bat.
7) Pandorako bizidun guztiak elkar komunikaturik daude eta arimen zuhaitzean guztien oroitzapenak gordetzen dira, baita hilda daudenenak ere. Zeren antza du honek?
8) Guztiok emozionatu gara bukaeran, baina zure ustez filmea ongi bukatzen da? Hau da, nork komeniko litzateke irabaztea, gizakiek ala Na'viek?
9) Imagina ezazu Pandorako kasua Lurrean gertatzen dela, hau da, Afrikako oihanean mineral oso garrantzitsu bat aurkitzen dutela (deitu diezaiogun adibidez “coltan”) eta mineral horrek gure bizimodua hobetzeko balio duela. Ziurrenik mineral horren gainean oihan tropikala egongo da eta animalia eta gizakiak biziko dira bertan. Kasu honetan noren alde egongo zinateke, minerala aterako dutenen alde ala bertan bizi diren aborigenen alde? Arrazoitu erantzuna.
10) Txamanak, naturarekiko armonia, oreka... Gaur egun horrelako jenderik badago Lurrean? Non? Europan aspaldi horrelako leinurik egon zen?

Wednesday, December 10, 2014

MGZ: Enpresa energetikoak aztertzen.

Hemen dituzue hainbat Enpresa energetikoren logoak. Sar zaitez bakoitzaren webgunean eta saia zaitez honako informazio hau bilatzen. Logoetan klikatuz gero webgune ofizialera sartuko zara.

- Non eragiten du enpresa bakoitzak?
- Ingurugiroari buruzko informaziorik ematen al dute? Nolakoa da informazio hori?
- Euskaraz informazioa aurkitzea posible al da?
- Zeintzuk izan dira enpresaren irabaziak azken urtean?

Euskal Herrikoak:

http://www.edpenergia.es/eu/

http://www.petronor.com/web/es/index.aspx








http://www.iberdrola.es/webibd/corporativa/iberdrola?IDPAG=ESWEBINICIO







Espainiar Estatukoak:
http://www.repsol.com/es_eu/
http://www.endesa.com/es/home

 Frantziar Estatukoak:

http://total.com/en

http://www.edf.com/the-edf-group-42667.html


Tuesday, November 11, 2014

MGZ: Unibertsoaren eskala.

Duela urte pare bat jarri nuen blogean Unibertsoko elementuen tamainen konparaketa agertzen zuen animazioa, hasi partikula oinarrizkoenetatik eta unibertsoan dauden galaxia konglomeratuetaraino. Orain animazioa hobetu egin dute eta bigarren bertsio bat atera dute: The Scale of the Universe 2. Klikatu argazkian.

http://htwins.net/scale2/lang.html

Sunday, October 12, 2014

MGZ: Fobia motak.

Saia zaitez hurrengo fobia moten esanahia bilatzen:

Aerofobia
Agorafobia
Bufonofobia
Didaskaleinofobia
Entomofobia
Hematofagofobia
Klaustrofobia
Kleptofobia
Leukofobia
Musofobia
Nomofobia
Pirofobia
Selenofobia
Textofobia














Hona hemen fobia berezi batzuren izenak:
Ablutofobia: uretan bainatzeko beldurra.
Aeronausifobia: hegazkin batean mareatu eta oka egiteko beldurra.
Anakrofobia: denboran bidaiatzeko beldurra.
Arakibutirofobia: Kakahuetezko gurina aho-sabaian itsasteko beldurra.
Bogifobia: fantasiazko pertsonaia gaiztoekiko beldurra.
Deipnofobia: afaltzeko eta afal osteko elkarrizketari beldurra.
Eisoptofobia: Ispiluan norbere irudia ikusteko beldurra.
Hexakosioihexekontahexafobia: 666 zenbakiari beldurra.
Hipopotomonstroseskipedaliofobia: Hitz oso luzeekiko beldurra.
Koulrofobia: Pailazoei beldurra.
Lebofobia: Gorputzetik ezkerraldera dauden objetuekiko beldurra.
Pteronofobia: Luma batekin kilimak jasotzeko beldurra.
Ritifobia: Norberari zimurrak ateratzeko beldurra.
Tafofobia: Bizirik lurperatua izateko beldurra.


Tuesday, September 16, 2014

MGZ: Zientziak eta emakumeak. Hausnarketa.

Hona hemen hainbat galdera hausnarketarako balio diezaguketenak:

- Hainbat zientzilari ezagun ikusi ditugu eta ohartu zarete emakumeen presentzia nahiko urria dela. Zein izan daiteke arrazoia?

- Gaur egun egoerak berdin jarraitzen al du ala aldatu da? Aldatu dela uste baduzu, zein da oraingo egoera?
- Neskek Zientzietako arloak ala Letretakoak dituzte nahiago?
- Zientzia guztietan emakumeen presentzia berdina al da?
- Izan dituzuen zientzia irakasleak gogoratu. Zenbat ziren gizonezkoak eta zenbat emakumezkoak?
- Gure ikastetxean zenbat neska eta zenbat mutilek hartu duzue zientziako ibilbidea?

Sunday, April 6, 2014

MGZ: Galtxagorriren desafioa.

Hemen duzue Tribuaren berbak saioan Galtxagorri robotari entzun genion bertsoa.
Lau oin emanda osatu zuen; bertsolari, kantari, ugari, adi.
Ea zuek gai zareten berak baino bertso hobea egiteko. Epailea MGZ-ko irakaslea izango da eta onenak saria izango du. Bueno, bertsoen maila ikusita gela bakoitzeko bi sarituko ditut.

http://link.brightcove.com/services/player/bcpid102197200001?bckey=AQ~~,AAAAF8Q-iyk~,FDoJSqZe3TR6MHYGnipbmxPnFodTmvml&bctid=3058528096001Galtxagorriren bertsoa:
Sumatu genezake 
hainbat bertsolari,
esperantzaz gabiltza
gaurkoan kantari.
Hoiek ere ez ditut
izango ugari.
Euroa hemen da ta
egon zaitez adi.

Ikasleen bertsoak:

Bertsorik onena

Etxerako bidean
banoa kantari,
SGAE dago kalean
isunak ugari,
krisi garaia da ta
diru beharra, adi!
Non ote dago muga?
Kontuz bertsolari!

(Batxi 1Cko Izaskun, Laura, Janire eta Bilal)

Batxilergo 1B

Saritua:
Robot traketsa ezin da izan bertsolari
ta egon zaitez Mikel gure bertsoz adi.
Egin lezake "Galgok" saiakera ugari,
baino gu baino hoberik ez dago kantari.
(Ane eta Amaia)

Saritua:
Herri batetik bestera noa ni kantari.
Entzun nazazu niri mesedez oso adi.
Buruan baditut nik errima ugari.
Buruan daramat hau, neu naiz bertsolari.
(Paula eta Leire)

Herriko plazan dabil Mikel bertsolari.
Mutil lirain jatorrak badaude ugari.
Gutxitan abesten du, egon zaitez adi.
Gure mutil kementsu hasi da kantari.
(Mikel, Jokin eta Iker)

Hemen jarduten dugu etengabe kantari,
entzuten zaudetenak egon zaitezte adi.
Euskaraz mintzatzea ez (ba)dakit ugari
zuek badakizue, ni ez naiz bertsolari.
(Ainhoa eta Sara)

Egon zaitez erne ene bertsolari,
Gasteizen bildu gara jende ugari
zure moduan gu ere kantari.
Egon zaitez laztana beraz guri adi.
(Isa eta Ania)

Batxilergo 1C

Saritua:
Irrintzi bat entzun da, egon zaitez adi!
Herriko plazan omen dabiltza kantari.
Hara hurbildu dira pertsona ugari.
Artea abesten duena dugu bertsolari.
(Iñaki eta Marta)

Hemen gabiltza denak bertsotan kantari.
Munduan zehar bira daude bertsolari.
Atera plazara ta txaloak ugari.
Denak egongo gara potoaren adi.
(Oihane eta Ane Salima)

Berotu da giroa, adi bertsolari.
Ireki zuk ahoa euskaraz kantari.
Jendea plazara doa, txaloak ugari.
Saio ona gaurkoa, ez ein poto, adi!
(Izaskun, Laura, Janire eta Bilal)

Zure jaioterria begiratu adi.
Plaza bete da ia, gazte dira ugari.
Bueltan da urduria, zoaz bertsolari.
Herri honen bizia euskaraz kantari.
(Izaskun, Laura, Janire eta Bilal)

Mundu osotik sakabanatuta egiaren bertsolari.
Iraganean ez mirestuta, deabruaren kantari.
Baina orain asko erabilita ta esperimentu ugari.
Bakarrik falta zaigu egotea emakumeei adi.
(Sergio, Unai J., Ane P.)

Izateko bertsolari,
hemen nago kantari,
esaten hitz ugari.
Egon zaitezte adi.
(Darío eta Jon)

Saturday, March 8, 2014

MGZ: Martxoak 8. Emakume zientzilariak.

Martxoaren 8.an Emakume Langileen Eguna ospatzen da eta bidezkoa da zientzia arloan emakumeek egindako ekarpenak kontuan hartu eta baloratzea. Zientzian aritutako emakumeetaz hitzegiten dugunean Marie Curie baino ez zaigu etortzen burura eta aintzinaroan Hipatiak sona handia izan zuen. Hala ere aurkikuntza garrantzitsuak egin dituzten emakumeak asko izan dira eta gehienetan saria edo errekonozimendua ukatu zaie. Bila ezazue ondorengo zientzilarien inguruko informazioa eta zientziari egindako ekarpena.



 Inge Lehmann










Hipatia











Jane Goodall

Caroline Herschel











 Rosalind Franklin

Mary  Anning


Maria Skłodowska
(Marie Curie)

Margaret Cavendish

Jocelyn Bell Burnell







Émilie du Châtelet

Wednesday, February 19, 2014

MGZ: Zahartasun programatua.

http://www.youtube.com/watch?v=24CM4g8V6w8
Cosima Dannoritze-k zuzendutako  
Comprar Tirar Comprar dokumentala ikusi dugu klasean. Bertan Zahartasun programatuaren historia kontatzen da. Orain hausnarketa egitea tokatzen zaigu eta horretarako galdetegi hau erantzuteko eskatzen dizut:


1) Zein objetuk eman zion hasiera zahartasun programatuari? 
2) Zer zen Phoebius eta zein zen beren helburua? 
3) Zein beste produktu aipatzen dira bideoan? Zuk erabiltzen dituzu? 
4) Zein uste duzu dela inpresora baten “bizitza”? 
5) Zer gomendatu diote Marcosi? Zer egin du berak? Erraza izan al zaio? 
6) Pentsa dezagun Euskal Herrian zahartasun programatuaren kontra egitea erabakitzen dela eta erabaki hori benetan aplikatzen dela. Zer aldatuko litzateke onera eta zer txarrera? 
7) Zahartasun programatua jasan duzula uste duzu? Erruduna ala biktima zarela pentsatzen duzu? 
8) Orain 17 urte dituzu. Zenbat urtekin hasi zinen mugikorra erabiltzen eta zenbat izan dituzu dagoeneko? 
9) Erraza da zahartasun programatuaren zurrunbiloari uko egitea? 
10) Zahartasun programatua lehen munduari dagokio bakarrik? Arrazonatu erantzuna. 
11) Zergatik izorratzen dira inpresorak lan bat entregatzeko epearen bezperan?

Monday, February 10, 2014

MGZ: Materialak (2)










Etengabe ari zaizkigu material berriak gizarteko hainbat esparru hobetzen eta material berriak ugari dira. Hona hemen adibide batzuk. Esan ezazue bakoitza zer den eta zertarako erabiltzen den.
- Dexterra
- Grafenoa
- Mischmetal
- Titanio bitsa
- Tulioa
- Upsalita

MGZ: Materialak (1)

Begira ezazue elementu kimikoen taula periodikoa eta saia zaitezte bertan agertzen diren elementuak zuren eguneroko bizitzan identifikatzen. Klikatu taularen irudian handiago ikusteko.

Adibidea:
Merkurioa (Hg, 80 zkia.): Termometroen tutuan dago eta tenperatura neurtzeko erabiltzen da.




Thursday, January 16, 2014

MGZ: Enpresa Energetikoak aztertzen

Hemen dituzue hainbat Enpresa energetikoren logoak. Sar zaitez bakoitzaren webgunean eta saia zaitez honako informazio hau bilatzen. Logoetan klikatuz gero webgune ofizialera sartuko zara.

- Non eragiten du enpresa bakoitzak?
- Ingurugiroari buruzko informaziorik ematen al dute? Nolakoa da informazio hori?
- Euskaraz informazioa aurkitzea posible al da?
- Zeintzuk izan dira enpresaren irabaziak azken urtean?

Euskal Herrikoak:
http://www.petronor.com/web/es/index.aspx








http://www.iberdrola.es/webibd/corporativa/iberdrola?IDPAG=ESWEBINICIO







Espainiar Estatukoak:
http://www.repsol.com/es_eu/
http://www.endesa.com/es/home

 Frantziar Estatukoak:

http://total.com/en

http://www.edf.com/the-edf-group-42667.html


Wednesday, September 11, 2013

MGZ: Zientzialari famatuak


Hona hemen hainbat zientzialari famaturen argazki edo marrazkiak. Denak ikusi izan dituzu DBHn. Identifika ezazu bakoitza eta ordena itzazu kronologikoki. Ondoren aipa ezazu bakoitzak aurkitu edo esandakoa. Denak nahasian daude, noski.

Lehenengo multzoa:
























Bigarren multzoa:












Monday, September 9, 2013

MGZ: Zer da zientzia? Zer ez da zientzia?

Azter itzazue ondorengo zazpi argazkiak.
- Zientziarekin erlaziorik ba al dute?
- Zertan eragin dio zientziak bakoitzari?
- Zein zientziak aztertzen du bakoitza?