Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Showing posts with label DBH4 fisika. Show all posts
Showing posts with label DBH4 fisika. Show all posts

Thursday, March 23, 2023

Tribuaren berbak: Euskara eta zientzia.

 Hemen duzue Tribuaren berbak saioan euskara eta zientziaren arteko harremana aztertzen duen programa. Klikatu argazkian:


http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1906546/bideoa-zientzia-eta-euskara-aztergai-tribuaren-berbak-saioan/
Ondoren gelan hausnarketatxo bat egingo dugu eta horretarako galdera hauek erantzungo ditugu:
1) Zer esan zuen Adolfo Suarezek 1976an? Zein da zure iritzia honen inguruan?
2) Askotan entzun behar izan dugu D ereduan euskara arloak orduak kentzen dizkiola matematikari. Baina bideoan diotenez elebitasunak kalte ala on egiten die gainerako arloei?
3) Hona hemen bertsoa egiteko Galtxagorriri jarritako lau oinak: bertsolari, kantari, ugari, adi. Ea gai zareten errobotak baino bertso hobea egiteko.
4) Deskribatu NAO errobota. Etorkizunean horrelakoak ohikoak izango direla uste duzue?
5) Zer da IXA taldea?
6) Pisia eta Kimia liburuetako definizio bana duzue hemen. Ea asmatzen duzuen zein kontzeptu azaltzen ari diren:  
a) Igi guztietan iru gauza egoten dira; bidarloa, yoerea eta arintzea.
b) Kizi guztiak bitariko txatalak daukiez: txatalok Kizigunak, emea, (+ ikurragaz iragarten dana) eta Kizi-azalak, tximista-arra, (- ikurragaz iragarten dana).
7) Zeintzuk dira zientziaren hizkuntzak?
8) Zer da Lirainosaurus Astibiae? Zer da Wolframa?
9) Euskal Zientzia Fikziorik ba al dago?
10) Zein da Elhuyar fundazioaren helburua? Zein komunikazio formaturekin egiten du lan?

Friday, October 27, 2017

Mutila eta bere atomoa

Askotan galdetu izan duzue ea molekulak ikusteko gai izan den inor. Hemen duzue CO (karbono monoxidoen) molekulekin egindako filme labur bat, "munduko filmerik txikiena" izena ere eman zaiona.

Bertan STM motako mikroskopioa erabiliz azalera lau batean CO molekulak kokatu dituzte eta framez frame filme bat egin dute. Ea gustuko duzuen. Klikatu argazkian.


Sunday, December 9, 2012

DBH 4: Fisika. Higidura Uniformeki Azeleratua

Egin itzazu ondorengo ariketak:
1) Semaforoa berde jartzean Sebastian Vettelen Red Bull autoa azeleratzen hasi eta lehenengo iritsi da aurreneko bihurgunera, horretarako 8 segundu behar izan dituelarik. 215 km/h-ko abiadura lortu badu, zein izan da azelerazioa? Zein distantzia ibili du?
2) Zuzengune luze batean zetorren autoak abiadura jeitsi behar izan du Guardiara sartzerakoan. Sei segundutan 35 km/h-ko abiduraraino iritsi da. Azelelerazioa -1'75m/s2-koa izan bada, zein zen zuzengunean zeukan abiadura?
3) Empire State Buildingeko goiko puntatik lorontzi bat erori da. Kontuan izanik lorontziak 750 gramo pisatzen dituela eta plastikozkoa dela, zein abiadurarekin jo du espaloia?
4) Bazetorren kamioia 80 km/h-tan eta zazpi segundutan 40 m/s-ra aldatu du abiadura. Zein izan da azelerazioa? Zenbat metro ibili ditu zazpi segundu horietan?
5) 60 km/h-ra zihoan auto batek 250 metrotara gorri zegoen semaforoa ikusi du eta juxtu izan bada ere marran bertan gelditzea lortu du. zein izan da azelerazioa?

Wednesday, January 14, 2009

DBH 4: Newtonen legeak


Interneten murgildu eta hara non aurkitu dudan Icarito Multimedia orrialdean Newtonen legeen inguruko animazio ulergarria. Ea gustuko duzuen.

Tuesday, November 18, 2008

DBH 4: Fisika. Unibertsoa


Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila programan honako elkarrizketa berri hau entzun ahal izan zen.
Daniel Madariagari elkarrizketa egin zioten Marteren asteliteen eta asteroideen inguruan. Entzun ezazu elkarrizketa eta erantzun itzazu ondorengo galderak:

a) Zeintzuk dira Martek dituen bi sateliteak? Zein tamaina daukate? Nolako forma dute?
b) Zergatik dituzte izen horiek? azpian dituzue fobos eta deimosen irudiak
c) Zein izan zen satelite hauen sorrera?
d) Zer da Eros?

Tuesday, November 4, 2008

DBH 4: Fisika. Astroen mugimenduak

Astroen mugimenduak aztertzen ari gara eta Kosmologiaren bilakaera historikoa ikusi dugu, Miletoko Tales, Aristoteles, Klaudio Ptolomeo, Nicolae Copernicus, Galileo Galilei, Johannes Kepler eta Isaac Newtonen esanak aztertu ditugularik.
Zientziaren ikuspegitik egin beharreko ariketak klasean egingo ditugu eta blogean kultura orokorra landuko dugu.
Greziarrek beren jainkoen izenak jarri zizkieten astroei, baina guri erromatarren itzulpenak iritsi zaizkigu.

a) Zergatik jarri ziren honako izen hauek; Merkurio, Venus (euskaraz Artizarra), Marte, Jupiter eta Saturno?
b) Zeintzuk dira jainko hauen baliokide greziarrak?
c) Plutonek Caronte izeneko ilargia dauka. Zergatik izen horiek?

Tuesday, October 21, 2008

DBH 4: Fisika. Higidura uniformea.

Hemen duzue traktore bat bere erremolkearekin. Traktorearen aurreko gurpilaren diametroa 96 cm-koa da eta atzekoarena aldiz 172 cm-koa. Erremolkearen gurpilen diametroa aldiz 78 cm-koa da. Aurreko gurpilak 36 bira eman baditu, kalkula ezazu:
a) Traktoreak ibilitako distantzia.
b) Traktorearen abiadura (m/s eta km/h-tan).
c) Gurpil bakoitzaren abiadura angeluarra (rpm eta rad/s).
d) Gurpil bakoitzak eman duen bira kopurua.

Tuesday, September 30, 2008

DBH 4: Fisika. Higidura Zirkular Uniformea

Higidura Zirkular Uniformea aztertzen hasi garela, ea gai zareten Leon Dormido ondoko errota eoliko honen aspen abiadura angeluarra kalkulatzeko (rpm eta rad/s-tan).

Horretaz aparte, jakin badakigu aspa bakoitzak 25 metrotako luzera daukala. Zein izango da asparen puntak izango duen abiadura (km/h eta m/s-tan)?

Friday, September 26, 2008

DBH 4: Fisika. Higidura Uniforme Zirkularra




Higidura Uniforme Zirkularra aztertzen hasi gara, magnitude berriak, unitate berriak... Honako galdera hau erantzuten ere saiatu gara: Zein da Lurraren errotazio abiadura?

Tuesday, September 23, 2008

DBH 4: Fisika. Higidura uniformea

Higidura uniformea aztertzen ari gara.

Dagoeneko definizio batzuk ikasi ditugu, hala nola, Fisika, zinematika, higidura, desplazamendua, distantzia, ibilbidea, posizioa, batazbesteko abiadura, aldiuneko abiadura eta gaur higidura uniformea.

Bi formula ere ikusi ditugu:
Batazbesteko abiaduraren formula
Higiduraren ekuazio orokorra.