Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Showing posts with label DBH2 mate tailerra. Show all posts
Showing posts with label DBH2 mate tailerra. Show all posts

Thursday, March 23, 2023

Tribuaren berbak: Euskara eta zientzia.

 Hemen duzue Tribuaren berbak saioan euskara eta zientziaren arteko harremana aztertzen duen programa. Klikatu argazkian:


http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1906546/bideoa-zientzia-eta-euskara-aztergai-tribuaren-berbak-saioan/
Ondoren gelan hausnarketatxo bat egingo dugu eta horretarako galdera hauek erantzungo ditugu:
1) Zer esan zuen Adolfo Suarezek 1976an? Zein da zure iritzia honen inguruan?
2) Askotan entzun behar izan dugu D ereduan euskara arloak orduak kentzen dizkiola matematikari. Baina bideoan diotenez elebitasunak kalte ala on egiten die gainerako arloei?
3) Hona hemen bertsoa egiteko Galtxagorriri jarritako lau oinak: bertsolari, kantari, ugari, adi. Ea gai zareten errobotak baino bertso hobea egiteko.
4) Deskribatu NAO errobota. Etorkizunean horrelakoak ohikoak izango direla uste duzue?
5) Zer da IXA taldea?
6) Pisia eta Kimia liburuetako definizio bana duzue hemen. Ea asmatzen duzuen zein kontzeptu azaltzen ari diren:  
a) Igi guztietan iru gauza egoten dira; bidarloa, yoerea eta arintzea.
b) Kizi guztiak bitariko txatalak daukiez: txatalok Kizigunak, emea, (+ ikurragaz iragarten dana) eta Kizi-azalak, tximista-arra, (- ikurragaz iragarten dana).
7) Zeintzuk dira zientziaren hizkuntzak?
8) Zer da Lirainosaurus Astibiae? Zer da Wolframa?
9) Euskal Zientzia Fikziorik ba al dago?
10) Zein da Elhuyar fundazioaren helburua? Zein komunikazio formaturekin egiten du lan?

Monday, May 17, 2010

DBH 2: Mate Tailerra. Zientzilariak (eta 3)


Hona hemen azkenengo zientzialari bat. Bere garaian oso ospetsua izan zen eta oraindik ere berak asmatutako teoriek gure artean diraute. Hona hemen bere irudia. Esaidazu berari buruz dakizun guztia, baina bereziki nor zen eta zergatik den famatua.

Saturday, April 24, 2010

DBH 2. Mate tailerra. Liburu zientifikoak

Hona hemen zientziaren historia eta ikuspuntua erabat aldatu duten lau liburu (klikatu irudian handiago ikusteko).
Esan ezazu bakoitzari buruz:
- Izenburua (benetakoa eta euskarazkoa).
- Idazlea.
- Non argitaratu zen eta zein urtetan.
- Zein zientziari loturik dagoen (baten batek arlo asko hartuko ditu)
- Zergatik den hain garrantzitsua.
- Liburu horretan idatzitako gauzek oraindik balio al dute?

Friday, April 16, 2010

DBH 2: Mate Tailerra. Zientzilariak (2)

Ondorengo zientzilariei buruzko aurkezpen bat prestatu behar duzue (Open Office aurkezpena, PowerPoint, Google Docs... erabiliz). Hemen daukazue zientzilarien zerrenda bat. Kolore bakoitzeko bana aukeratu:




Demokrito
Aristoteles
Nicolae Copernico
Galileo Galilei
Dmitri Mendeleyev
Gregor Mendel
Hipatia
Bingen-go Hildegarda
Marie Curie

Monday, April 12, 2010

DBH 2. Mate Tailerra. Zientzialariak (1)

Hona hemen bi matematikari handi. Bila itzazu bakoitzari buruzko honako datu hauek:

1) Izen osoa.
2) Jaioterria (Herrialdea eta herria).
3) Non bizi izan zen.
4) Jaiotze data eta heriotza data.
5) Nolako osasuna zeukaten umetan?
6) Egin zituen ikasketak.
7) Idatzi zuen liburu nagusia.
8) Bere garaian famatua izan zen?
9) Zergatik da garrantzitsua matematikaren historian?
10) Nork esan zuen "cogito ergo sum" eta zer esan nahi du esaldi honek (euskaraz, noski)?

Tuesday, January 12, 2010

DBH 2: Mate tailerra. Dadoak


Hemen duzue dadoak binaka botatzen dituen programa bat, Random.org izenekoa. Bota itzazu dadoak 36 aldiz eta konpara itzazu zure emaitzak teorikoki atera beharko liratekeenekin.

Tuesday, December 1, 2009

DBH 2: Mate Tailerra. Euriborraren bilakaera

Etxeak erosteko mailegua eskatzerakoan, banketxeak dirua ematen digu baina interesekin itzuli behar izaten diogu. Interesak hilabetero birkalkulatzen dira eta normalean Euribor izeneko indizea erabiltzen da horretarako, hori da Alazneren kasua. Alaznek hilabeteroko kuotari Euriborraren indizea + 0'50 gehitu behar izaten dio.
Olaiak berriz tratu berezia egina du banketxearekin eta berak interes finko bat lortu du, 3'20koa.

Klikatu hemen Euriborraren azken bost urteotako bilakaera ikusteko.

a) Kontutan izanik biek 2008ko urtarrilean eskatu zituztela maileguak nori atera zaio hobeto?

b) Zein izan da Euriborrak 2005eko urtarriletik izan duen balio txikiena? eta zein altuena?

c) Zein izan da Euriborraren batazbestekoa tarte horretan?

d) Zenbat hilabete egin ditu batazbestekoaren gainetik? eta zenbat azpitik?

Friday, October 16, 2009

DBH 2: Mate Tailerra. Neurrien errepasua

1) Begira ezazu ongi ondorengo irudiei eta esan ezazu zein neurri agertzen den bakoitzean, zein magnituderi dagokion eta sistema metriko hamartarrean daukan baliokidetasuna.










































2) Zein neurrirekin lotuko zenituzke ondorengo elementuak?





























3) Erantzun itzazu ondorengo galderak:

- zein distantzia egin zuen Nautilus urpekuntziak ? Eman ezazu erantzuna kilometrotan eta itsas-miliatan.
- zein abiadura har dezake 1 Formulako auto batek? Eman ezazu erantzuna mph-tan.
- zein da munduko bi mendi garaienen altuera? Eman ezazu erantzuna oinetan.

Monday, September 21, 2009

DBH 2: Matematika tailerra. Zenbakiak

Hemen duzue euskaldun errotariek erabiltzen zituzten zenbakien inguruko ariketa bat. Beha itzazu ongi azalpenak eta egin itzazu Patxi errotariak planteatzen dizkizun ariketak eta galderak. Horretarako klikatu ezazu irudiaren gainean.