Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, January 20, 2009

DBH 4: Biologia. Ekosistemak.


Ekosistemen gaiaren laburpena egiteko ikusi zer aurkitu dudan interneten. Elhuyarkoen jarduera bat da eta benetan oso baliogarria lehenengo txosten guztiaren laburpena egiteko.

Klikatu irudian eta ea nola egiten dituzun bertan proposaturiko ariketak.

Monday, January 19, 2009

DBH 4: Biologia. Elika kateak

Ondoko izaki bizidunak erabiliz (klikatu argazkiaren gainean hobeto ikusteko) osa ezazu elika sare bat. Badituzu bertan amanita, hirusta, sugegorria, sagua, arranoa eta barraskiloa.
Ea zenbatekoa den osa dezakezun elika katearik luzeena.



Thursday, January 15, 2009

DBH 4: Biologia. Ziklo biogeokimikoak

Karbonoaren, nitrogenoaren eta fosforoaren ziklo biogeokimikoak aztertu ditugu azken klaseetan eta honen inguruko ariketa bat dakartzuet blogera.
Chincha irlak oso garrantzitsuak bihurtu ziren XIX mendean; pentsa zenbateraino, gerra ere sortu zela irla hauen jabetza zela eta.
-Non daude Chincha irlak?
-Zergatik izan ziren garrantzitsuak?
-Zeintzuen artean sortu zen gerra?
-Zer ikusten duzu irudian?

Wednesday, January 14, 2009

DBH 4: Newtonen legeak


Interneten murgildu eta hara non aurkitu dudan Icarito Multimedia orrialdean Newtonen legeen inguruko animazio ulergarria. Ea gustuko duzuen.

Friday, January 9, 2009

DBH 2: Matematika. zatikiak

Zatikiekin ariketak egiten ari gara eta ea gai zareten matematicasies.com orrian aurkitu ditugun zatikien ariketa hauek egiteko.
MatemáticasIES

Wednesday, January 7, 2009

DBH 4: Biologia. Segida ekologikoak

Segida ekologikoak ikusi ditugula eta, azterturiko kontzeptuetako bat klimaxa izan da. Begira ezazu ondoko argazkia eta esan ezazu ekosistema hori klimaxera heldu den ala ez, eta zergatik. Argazkian daukazuna Zarauzko hondartza da, itsasbehera garaian.

Thursday, December 18, 2008

DBH 3: Natur Zientziak. Isotopoak

Taula periodikoa aztertzen aritu gara aspaldian, eta horrela elementu kimiko bakoitzak dituen protoi, neutroi eta elektroi kopuruak atera ditugu. Baina...
a) zer da isotopo bat?
b) zer dira protioa, deuterioa eta tritioa?
c) zein isotopo erabiltzen da aintzinako bizidun espezieak datatzeko? eta Lurreko harririk zaharrenak datatzeko? Zergatik erabiltzen dira horiek eta ez beste batzuk?
d) zeintzuk dira protoiaren, neutroiaren eta elektroiaren masak (kg-tan)?

Tuesday, December 16, 2008

DBH 2: Natura. Oionberri

Zernola lehiaketan sartuak gaude eta LTD-ari buruzko informatibo polita eskeini digute DBH 2-koek. Ea horrela hobeto ulertzen dugun gai hau:

Tuesday, December 2, 2008

DBH 2: Natura. Atomoaren egitura.

Hona hemen atomo bat.
Erantzun itzazu ondorengo galderak:

a) Zeintzuk dira atomoaren hiru osagaiak?
b) Zein da osagai bakoitzaren masa eta karga elektrikoa?
c) Defini itzazu nukleoa eta orbitala.
d) Esan ezazu ondorengo elementuek daukaten protoi eta neutroi kopurua: uranioa, wolframioa, astatoa, merkurioa, manganesoa, antimonioa, urrea, aluminioa, litioa, bromoa, beruna eta hidrogenoa.
e) Zer da deuterioa?

DBH 3: Natura. Molekulak sortzen (2)

Aurreko ariketan atomo gutxi batzurekin jolastu dugu, baina orain barietate zabalagoa erabili beharko dugu. Erabil ezazu aurreko ariketako taula periodikoa
Ea gai zareten molekula hauen masa atomikoak bilatzeko:

FeO (oxido ferrosoa)
K3PO4 (Ortofosfato potasikoa)
CaSO3 (Sulfito kaltzikoa)
MgO (Oxido magnesikoa)
Ni(OH)3 (Hidroxido nikelikoa)
LiIO4 (Iodato litikoa)
Fe2(SO4)3 (Sulfato ferrikoa)

Eta ondoren datozen beste molekula hauen masak ere bai:

Sufre dibromuroa
Perklorato kaltzikoa
Glizerola
Azido periodikoa
Silanoa
Azido borikoa
Hidroxido kuprikoa
Karbonato potasikoa