Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Saturday, September 17, 2011

Berria: Uranioa jaten duten bakterioak

Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian irailaren bostean argitaraturiko berri hau kutsadura erradiaktiboa sahiesteko pausotzat har daiteke.

Bakterio batzuek, tartean Geobacter sulfurreducens-ek, inguruan dituen metalak erreduzituz lortzen du energia. Baldintza konkretuetan, bakterioek piliak garatzen dituzte (mintzeko luzakinak) eta beraz uranioa prezipitatzen dute zelulan barneratu beharrik gabe. Uretan disolbaturik dagoen uranioa erreduzitzerakoan, honek solubilitatea galtzen du ur hondora prezipitatuz.

Proceedings of the National Academy of Sciences

Thursday, September 15, 2011

MGZ: Metodo Zientifikoa

Hona hemen metodo zientifikoa lantzeko ariketatxo bat.
Planteaturiko egoera bakoitzarekin galdera egokia formulatu, hipotesiak zerrendatu eta hipotesi bakoitza baieztatu edo baztertzeko froga egokiak diseinatu. Hauek dira egoerak:
1) Telebistako mandoaren botoi gorriari eman diot baina telebista ez da piztu.
2) Josuk gidatzen duen tranbia egunero nire geltokitik pasatzen da 8:15tan. Nire erlojuan 8:15 dira baina tranbiarik ez da ageri.
3) Olentzerori zapatila berriak eskatu dizkiozu. Gabon gauean zure opariaren kutxa ireki, eta hau sorpresa! Galtzerdiak zeuden barruan!
4) Ordenagailuan "M" tekla sakatu dut baina pantailan "W" hizkia azaldu da.
5) Moskutik duela 10 egun bidali nuen postala ez da oraindik etxera iritsi.
6) Goizean kamiseta garbitu eta lehortzen utzi duzu zintzilikatuta. Arratsaldean jasotzera joan zarenean oraindik bustita dagoela konturatu zara.

Tuesday, September 13, 2011

Berria: "Super Lurra" bizi-eremuan aurkitua

Genevako unibertsitateko Michel Mayorrek Wyomingen egiten ari den Extreme Solar Systems II konferentzian 55 planeta berri aurkeztu ditu, horien artean 19 Lurraren antzekoak. Berak dioenez "aurkitu ditugun eguzkiaren antzeko izarretatik %40a edo gehiagok badute gutxienez Saturno baino txikiagoa den planeta bat".

Txileko cerro La Silla behatokiko HARPS (High Accuracy Radial velocity Planet Searcher) teleskopioak aurkitu ditu planetok eta jadanik 155 exoplaneta aurkituak baditu. Aurkituriko 19 Super-Lurretatik (Lurraren tamaina eta hamakoitzaren artekoa) HD 85512b planeta da interesgarriena (Gliese 370b izenaz ere ezagutzen dena) , Lurra baino 3'6 aldiz haundiago baino ez baita eta gainera izar sistemaren bizi-eremuan aurkitzen baita, honek esan nahi du ura egoera likidoan aurkitzeko tenperatura egokia izango duela.

NASAren Kepler espazio teleskopioaren eta Europarren HARPS teleskopioaren artean lasterketa abiatu da Lurraren antzeko planetak aurkitzeko.

Science aldizkariko artikulua (ingelesez)
Wikipediako artikulua (gazteleraz)

Sunday, May 29, 2011

Wednesday, May 25, 2011

Berria: Euskarazko wikipediak 100.000 artikuluren langa gainditu du.

Argia Astekariak atzo argitaratu zuenez, euskarazko wikipediak 100.000 artikulu baino gehiago ditu. Mundu guztiko 32 hizkuntzak baino ez dute kopuru hau gainditu.
100.285 artikulu daude sortuta euskarazko Wikipedian albiste honen erredakzio tenorean. Euskararen debekua izan zen ehun mila garren sarrera.

Argia.com orriko artikulua.

Hona hemen Wikipediako hizkuntza nagusien zerrenda:
1. Ingelesa (3.644.000 artikulu)
2. Alemana (1.235.000 artikulu)
3. Frantsesa (1.107.000 artikulu)
4. Italiera (804.000 artikulu)
5. Poloniera (803.000 artikulu)
6. Española (762.000 artikulu)

Beste hizkuntza batzuk:
- Katalana (341.000 artikulu)
- Galegoa (71.000 artikulu)

Monday, May 16, 2011

Berria: Castildetierrari eskanerra egingo diote.

Bardeetako Natur Parkearen ikonoa den Castildetierra desagertzen ari da. Eragile naturalek sortu zuten eta beraiek dira poliki poliki monumentua higatzen ari direnak. Haizea eta euria oinarria jaten ari dira eta teknikoek uste dutenez urte gutxi barru desagertuko da egitura berezi hau. Hori dela eta Nafar gobernuak Castildetierraren eskaner bat egiteko agindua hartu du eta ondoren ikusiko da zer egin daitekeen.
Honi buruz iritzi kontrajarri bi daude. Batzuek egitura indartu nahi dute, Bardeen sinboloa urteetan mantendu dadin, beste batzuen ustetan aldiz naturak sortu duena naturari utzi behar zaio berarekin eraman dezan.

Sunday, May 15, 2011

MGZ: Prypiat, Potosi eta Moynaq (Beñaten bideoa)

Prypiat, Potosí eta Moynaq hiriei buruzko informazioa bilatzeko eskatu nizuen. Hemen duzue jasotako informazioarekin Beñat Rodriguezek egin duen bideoa. Oso ondo motel. Ea gustuko duzuen.

Berria: Google Earthek Arrisku nuklearraren mapa egin du

Ostiraleko klasean Mikel Gonzalezek komentatu zidan Google Earthek Munduko eskualdetan dagoen arrisku nuklearraren mapa egin duela.
Ba horrela da bai, eta honen berri Nature aldizkariak eman zuen duela hiru bat aste, apirilaren 21ean. Hemen duzue Europari dagokion zatia. Gure ondoan agertzen den puntu berde potolo hori Santa Maria de Garoña da noski. Honetaz gehiago jakiteko hemen duzue Zientzia.neten argitaraturiko artikulua.
Mila esker Mikel.

Friday, May 13, 2011

Korrika 17 Urola ikastola Europan zehar

Korrika 17a gure herrietatik pasatzekoa zenean Europan bidaian egotekoak ginenez, Italian, Herbeheretan eta Galesen Korrika egitea erabaki genuen bertako ikastetxetako ikasleekin batera.
Ttipi Ttapa Ttipi Ttapa Korrika!!!
Denok euskalakari!!!