Hiruhilekoaren azken aldera animalia ornogabeak aztertu ditugu. Animalien artean gutxien ezagutzen ditugunak dira ziurrenik. Horregatik hemen dakarkizuet itsasoko animalia ornogabeen argazkiak dituen bideoa.
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, November 22, 2011
Thursday, November 17, 2011
MGZ: Aztarna ekologikoa
Hona hemen bakoitzaren aztarna ekologikoa neurtzeko bi inkesta.

Lehenengoa Zarautzen egindakoa da. Bertan aztarna ekologikoaren inguruko informazio zabala ematen digute eta ondoren inkesta labur bat egin dezakegu.
Aztarna ekologikoa (Zarautz)
Bigarrena Bizkaiko Foru Aldundiak bultzaturikoa da. Bertan aztarna ekologikoaren inguruko inkesta luzeagoak ditugu lau esparrutan banatuta: Energia, Ura, Garraioa eta Hondakinak. Emaitzak ondoren Euskal Autonomi Elkarteko batazbestekoarekin konparatzen dira.
Aztarna ekologikoa (Bizkaiko Foru Aldundia)

Wednesday, November 16, 2011
DBH1: Natura. Knidarioak
Aurreko klasean esan nizuen bilatzeko interneten Fragata portugesaren (Physalia physalis) eta Australiako Koral Barrera Handiaren argazki bana. Ikusteko aukerarik izan ez duzuenontzat hemen dituzue argazki batzuk. (Klikatu argazkian handiago ikusteko)

Tuesday, November 15, 2011
MGZ: Desastre ekologikoak
Lehenengo hiruhilekoa bukatu zaigu eta berriarekin hasi behar dugu. Oraingoan ekologia, garapen jasangarria, baliabide naturalak eta antzeko gaiak jorratuko ditugu. Hasteko ariketatxo bat proposatu nahi dizuegu.
Gizakia Natura bere beharretara egokitzen saiatu da mendeetan zehar, baina beti ez du era egokian egin. Hemen dituzue lau herriren izenak:
- Aznalcóllar
- Moynaq
- Muxía
- Prypiat
Interneten saltseatu eta bakoitzari buruz erantzun itzazue honako galdera hauek:
- Non dago herria?
- Zer gertatu zen bertan? Noiz?
- Zeintzuk izan ziren ondorioak?
- Gaur egun oraindik ondorio horien eraginik ba al dago?

Monday, November 7, 2011
MGZ: Zein da munduan dagoen arazo handiena?
Klikatu argazkian bideoa ikusteko. Bideoa ingelesez dago baina azpian españolezko azpitituluak jartzeko aukera duzue. Bjorn Lomborgek esandakoaren laburpen txiki bat jarri dizuet segidan.
Zerrendaren goren gorenean diru gutxirekin onura handiak dakarten arazoak jarri zituzten eta azken postuetan aldiz diru asko kostatu eta onura gutxi dakartenak.
Azken hiru lekuetan esate baterako Aldaketa klimatikoarekin loturiko neurriak daude. Lomborgek dioenez 150 mila milioi dolar erabilita aldaketa klimatikoa sei urtez atzeratzea lortuko dugu 2100ean. Aldaketa klimatikoa arazo handia bada ere irtenbide azkarragoa behar duten problemak badaude munduan, hala nola, gosea, higienea, gaixotasunak, ura, pobrezia...
Lehen postuetan honela gelditu zen zerrenda:
1) HIESAren aurkako borroka, bai tratamendua baina batez ere prebentzioa. Zortzi urtetan 27 mila milioi dolar erabilita hurrengo urteetan 28 milioi pertsona kutsatzea ekidin daiteke.
2) Nutrizio eskasiaren aurka janariari mikro-nutrienteak gehitzea. Izan ere munduaren populazioaren erdiak burdin, zink, iodo edota A bitaminaren gabezia du.
3) Bidezko merkataritza: Hirugarren munduko milioika pertsona pobreziatik aterako litzateke.
4) Malaria: Hurrengo lau urtetan 13 mila milioi dolar erabilita malaria kasuak erdira jeitsiko dira.
Zifra hauek handiak dirudite, baina konparazio batera Irakeko gerran 100 mila milioi dolar gastatu zituzten Estatu Batuek.
Wednesday, November 2, 2011
DBH 1: Natura. Protistoak
Hemen dituzue duela urte t'erdi blog honetan bertan ateratako bi posten estekak. Begira itzazue:* Protistoen irudiak
* Protistoen mugimenduak
Ondoko irudian tripanosomak ageri dira.
Friday, October 28, 2011
DBH 1: Natura. Moneroen animazioak
Salmonella typhimurium
Escherichia coli
Nostoc
Streptococcus pneumoniae
Spirochaete
Wednesday, October 26, 2011
DBH 1: Natura. Moneroen argazkiak
Saturday, October 22, 2011
MGZ: Malariaren aurkako txertaketaren frogak
Asteazkenean malariaren eta Manuel Patarroyoren txertoaren gainean hizketan ibili ginen klasean, eta astean bertan malariaren aurkako txerto berri baten esperimentuaren berri eman zuten Estatu Batuetan dagoen Malaria Forum erakundearen egoitzan.
Bill Gates eta Melinda Gatesek kudeatzen duten Malaria Forum erakundeak urriaren 18an Afrikan malariaren aurkako txertaketa esperimentalak izandako emaitzak azaldu zituzten.
Txertoaren egileak PATH Malaria Vaccine Initiative fundazioa eta GlaxoSmithKline Biologicals farmazeutika belgiarra izan dira, bigarrena munduko txerto egile handienetakoa da. Emaitzak arrakastatsuak izan direla esan dute eta honako datu hauek eman dituzte:
- Afrikako zazpi herrialdetako 11 herritan 15.460 haur txertatu dituzte.
- 5 eta 17 hilabete arteko haurrak: 6000 haur txertatu dituzte. Malaria izatearen arriskua %56ean jeitsi da, eta malaria gogorra izatearena %47an.
- 6 eta 12 asteko haurrak: 9000 haur txertatu dituzte. Emaitzak 2012an aterako dira, baina esan dutenez bi taldeen emaitzak batera kontutan hartuta malariaren arriskua %35ean jeitsiko denaren ustea dute.
Malaria Forum
PATH Malaria Vaccine initiative
Bill Gates eta Melinda Gatesek kudeatzen duten Malaria Forum erakundeak urriaren 18an Afrikan malariaren aurkako txertaketa esperimentalak izandako emaitzak azaldu zituzten.Txertoaren egileak PATH Malaria Vaccine Initiative fundazioa eta GlaxoSmithKline Biologicals farmazeutika belgiarra izan dira, bigarrena munduko txerto egile handienetakoa da. Emaitzak arrakastatsuak izan direla esan dute eta honako datu hauek eman dituzte:
- Afrikako zazpi herrialdetako 11 herritan 15.460 haur txertatu dituzte.
- 5 eta 17 hilabete arteko haurrak: 6000 haur txertatu dituzte. Malaria izatearen arriskua %56ean jeitsi da, eta malaria gogorra izatearena %47an.
- 6 eta 12 asteko haurrak: 9000 haur txertatu dituzte. Emaitzak 2012an aterako dira, baina esan dutenez bi taldeen emaitzak batera kontutan hartuta malariaren arriskua %35ean jeitsiko denaren ustea dute.
Malaria Forum
PATH Malaria Vaccine initiative
Friday, October 14, 2011
MGZ: Worldclock, hamar hilabete beranduago
Urtarrilean Munduaren erlojua ipini nuen posta batean. Erlojuak aurrera jarraitu du eta jadanik urrian gaude, hau da, bederatzi hile eta erdi pasa dira jadanik. Hona hemen urtarrilaren hasieratik gaur arte gertaturikoaren zenbaki deigarrienak:
* Munduaren populazioa: 60 milioi pertsonatan handitu da eta une honetan 6.943 milioi pertsona gara.
* Heriotzak: 46 milioi izan dira, hauetatik 13 milioi bihotz arazoen-gatik, ia 6 milioi minbiziz, 3 milioi arnas arazoen erruz eta 1'7 milioi HIESaz.
* Gaixotasunak: Malariak 189 milioi pertsona kutsatu ditu, 14 milioi asmatiko berri agertu dira, 9 milioi minbizi detektatu dira, 9 milioi diabetiko ere bai eta HIESak 2 milioi kutsatu ditu.
* Trafiko istripuak: 18 milioi pertsona zauritu dira trafiko istriputan eta hauetatik milioi bat hil dira.
* Ingurumena: 23.686 milioi tona CO2 isuri dira atmosferara. 10 milioi hektarea deforestatu dira eta 4 milioi hektarea landatu.
Poodwaddle.com

Subscribe to:
Posts (Atom)