Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, December 13, 2011

MGZ: Chernobyl eta Aral itsasoaren inguruko galdetegia

Azkenengo klaseetan Chernobylen eta Aral itsasoaren inguruan gertaturikoen erreportaiak ikusi ditugu. Hemen duzue orain dokumental hauen inguruko galdetegia. Lehenengo zazpi galderak Chernobyli dagozkio eta azkenengo hiruak Aral itsasoari.
1) Zer gertatu zen Chernobylgo Zetral Nuklearrean? Noiz?
2) Zergatik uste duzu ez zela kezkatu Prypiaten bizi zen jendea?
3) Noraino zabaldu zen erradiaktibitatea?
4) Arriskua zegoen bigarren eztanda bat gertatzeko. Zeintzuk izango ziren ondorioak? Zer egin zuten hori sahiesteko?
5) Zergatik antolatu ziren animaliak hiltzeko taldeak?
6) Zure ustez, istripua eta gero, ondo jokatu zuten? (zertan ondo eta zertan gaizki)
7) Imajinatzen al duzu halako egoerarik gure inguruan? Zeintzuk izango ziren ondorioak, jendearen eta agintarien jokabideak…
8) Zeintzu aldaketa gertatu dira Moynaqen azken 40 urtetan?
9) Zergatik igo da Aral itsasoaren gazitasuna?
10) Zertarako ari dira biztanleak sasiak landatzen lehen itsasoa zegoen eremuan?

Monday, December 12, 2011

MGZ: Munduak indar nuklearra behar al du?

TED hitzaldi saioan honako debate hau izan zen 2010ko otsailean: Munduak indar nuklearra behar al du?
Bertan Steward Brand, nuklearraren alde, eta Mark Jacobson, nuklearraren aurka, beren iritzia azaltzen aritu ziren. Debatea ikusteko klikatu argazkian.

Debatea bera ingelesez dago, sentitzen dut, hala ere eskumaldeko barran Interactive Transcript jartzen duen tokian baduzue bideoaren transkripzioa hainbat hizkuntzetan, euskara falta da baina.

Thursday, December 1, 2011

DBH 1: Natura. Hiztegia

Hona hemen Grekera - Euskara eta Latin - Euskara hiztegitxoa. Klasean ikusi ditugun hitzak dira, beraz ea gai zareten hiztegitxoa osatzeko. Erantzun komentario gisa.

GREKERA - EUSKARA

αμοιβή (amoibe)=

ἀράχνη (aracne)=

αρθρον (artron)=

δέρμα (derma)=

ἐχινός (ekhino)=

εὖ (eu)=

feroς (feros)=

γαστήρ (gaster, gastro)=

ίδες (ides)=

κάρυον (karion)=

κεφαλή (kefalon, zefalon)=

κνίδε (knide)=

κόκκος (kokkos)=

μαλάκια (malakia)=

μυρια (miria)=

μονήρης (moneres)=

ποδη (podo, poda)=

πόρος (poros)=

πρό (pro)=

θώραξ (torax)=


LATINA - EUSKARA

Aceum =

Ambulare =

Annellum =

Bis =

Crusta =

Insectum =

Mollus =

Spirillum =

Valvæ =

DBH 1: Natura. Artropodoak eta Ekinodermatuak

Hona hemen hainbat animalia (klikatu irudietan handiago ikusteko). Esan ezazu animalia bakoitza zein phylum eta taldetakoa den, eta baita ere zertan fijatu zaren erantzun hori emateko. Lehenengoa eginda dagoen bezala:

1. animalia: Sorgin orratza da.
Phyluma: Artropodoa, Taldea: intsektua.
Zergatia: Gorputza hiru zatitan dauka (burua, toraxa eta abdomena). Hegoak eta sei hanka ateratzen zaizkio toraxetik. Lurtarra da.

2. animalia:






3. animalia:






4. animalia:







5. animalia:






6. animalia:






7. animalia:







8. animalia:

Wednesday, November 30, 2011

DBH 1: Natura. Artropodoak

Hona hemen artropodoen phylumeko hiru animalia. Egin ezazue taula bat beraien arteko desberdintasunak azalduz. Klikatu irudian argazkiak hobeto ikusteko.



Friday, November 25, 2011

MGZ: Aral eta Chernobyl

Aurreko posta batean Aznalcollar, Moynaq, Muxía eta Prypiat herrien inguruko informazioa bilatzeko eskatu nizuen. Hauetatik bi Espainiar estatuan gertaturikoak dira (Aznalcóllarko meategiaren ihes kutsakorra eta Muxían Prestige untziaren petrolio isuria) eta beraiei buruzko informazio ugari dago. Beste biak urrutikoak dira eta Prypiaten zegoen Chernobyl zentral nuklearra ezaguna bada ere, Moynaqen berri handirik ez zenuten aurretik.

Hemen dituzue bi desastre ekologiko hauen inguruan egindako dokumentalak:

Aral, el mar perdido
La batalla de Chernobyl

Ea gustoko dituzuen. Ondoren bi gertakariei buruzko galdetegia pasako dizuet, beraz adi egon beharko duzue.

Tuesday, November 22, 2011

DBH 1: Natura. Itsasoko animalia ornogabeak

Hiruhilekoaren azken aldera animalia ornogabeak aztertu ditugu. Animalien artean gutxien ezagutzen ditugunak dira ziurrenik. Horregatik hemen dakarkizuet itsasoko animalia ornogabeen argazkiak dituen bideoa.

Thursday, November 17, 2011

MGZ: Aztarna ekologikoa

Hona hemen bakoitzaren aztarna ekologikoa neurtzeko bi inkesta.

Lehenengoa Zarautzen egindakoa da. Bertan aztarna ekologikoaren inguruko informazio zabala ematen digute eta ondoren inkesta labur bat egin dezakegu.

Aztarna ekologikoa (Zarautz)

Bigarrena Bizkaiko Foru Aldundiak bultzaturikoa da. Bertan aztarna ekologikoaren inguruko inkesta luzeagoak ditugu lau esparrutan banatuta: Energia, Ura, Garraioa eta Hondakinak. Emaitzak ondoren Euskal Autonomi Elkarteko batazbestekoarekin konparatzen dira.

Aztarna ekologikoa (Bizkaiko Foru Aldundia)

Wednesday, November 16, 2011

DBH1: Natura. Knidarioak

Aurreko klasean esan nizuen bilatzeko interneten Fragata portugesaren (Physalia physalis) eta Australiako Koral Barrera Handiaren argazki bana. Ikusteko aukerarik izan ez duzuenontzat hemen dituzue argazki batzuk. (Klikatu argazkian handiago ikusteko)


























Tuesday, November 15, 2011

MGZ: Desastre ekologikoak

Lehenengo hiruhilekoa bukatu zaigu eta berriarekin hasi behar dugu. Oraingoan ekologia, garapen jasangarria, baliabide naturalak eta antzeko gaiak jorratuko ditugu. Hasteko ariketatxo bat proposatu nahi dizuegu.
Gizakia Natura bere beharretara egokitzen saiatu da mendeetan zehar, baina beti ez du era egokian egin. Hemen dituzue lau herriren izenak:
- Aznalcóllar
- Moynaq

- Muxía

- Prypiat
Interneten saltseatu eta bakoitzari buruz erantzun itzazue honako galdera hauek:
- Non dago herria?
- Zer gertatu zen bertan? Noiz?
- Zeintzuk izan ziren ondorioak?
- Gaur egun oraindik ondorio horien eraginik ba al dago?