Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, September 18, 2013
DBH 3: Natura. Organoak
Zerrenda honetan hainbat organo ageri dira. esan ezazu bakoitza zein aparatu edo sistemaren atala den, zein den bere ekintza eta zein bizi funtziotan hartzen duen parte.

Monday, September 16, 2013
Batxi 2: Lur Zientziak. Ingurumen-inpaktuak (2)
Friday, September 13, 2013
Batxi 2: Lur Zientziak. Ingurumen-inpaktuak (1)
Ikusi dugu jadanik Ingurumen-inpaktua kontzeptuaren definizioa; Lurreko edozein sistematan (geosfera, hidrosfera, atmosfera, biosfera) gizakiaren jarduerak sortutako edozein aldaketa.
Ondoren ingurumen-inpaktuak sailkatu ditugu eragiten duten eremuaren arabera, hala nola erliebean, lurzoruan, paisaian, floran eta faunan, atmosferan eta azkenik uretan. Jakin badakigu ere badaudela inpaktu positiboak, nahiz eta gehienak negatiboak diren.
Azter itzazu honako argazki hauek eta egin ezazu eragiten duten inpaktuaren gaineko hausnarketa testutxo bat. Lehenengoan AHTak Aramaioko lurretan izango duen zubia ageri da, bigarrenean Ulibarriko urtegia eta hirugarrenean itsasoan urperaturiko txalupa bat.

Wednesday, September 11, 2013
MGZ: Zientzialari famatuak
Tuesday, September 10, 2013
Batxi 2: Lur Zientziak. Kutxa beltzaren eredua.
Azter itzazu honako bi sistema hauek kutxa beltzaren eredua erabiliz. Lehenengoan Gasteiz hiria dakusagu eta bigarrenean Biasteriko CarralogroƱo aintzira endorreikoa.
Monday, September 9, 2013
MGZ: Zer da zientzia? Zer ez da zientzia?
Azter itzazue ondorengo zazpi argazkiak.
- Zientziarekin erlaziorik ba al dute?
- Zertan eragin dio zientziak bakoitzari?
- Zein zientziak aztertzen du bakoitza?
- Zientziarekin erlaziorik ba al dute?
- Zertan eragin dio zientziak bakoitzari?
- Zein zientziak aztertzen du bakoitza?
Sunday, September 8, 2013
MGZ: Akats zientifikoak zineman.
Ikasturtea modu atsegingarrian hasteko, hemen duzue bideo pare bat, filmetan agertzen diren akats zientifikoak azaltzen dituztena. Hauetatik zeinek harritu zaituzte gehien?
Wednesday, June 26, 2013
Saturday, June 8, 2013
Berria: Tolosako ikasleen zunda estratosferara
Tolosako Hirukide eskolako ikasleek zunda bat bidali zuten estratosferara. Bi ikasturtetako proiektua izan da Izar Galaktik deitu dutena. Atzo Radio Euskadiko "La mecƔnica del caracol" saioan izan ziren proiektuaren nondik norakoak azaltzen. Gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu esteka hauetan:
Izar Galaktik bloga
Egindako bideoa
Bideoko irudiak ikusgarriak dira benetan.
Wednesday, June 5, 2013
DBH4: Biologia. Desastre ekologikoak.
Hemen dituzue munduan gertatu izan diren hainbat desastre ekologikorekin erlazionaturiko izenak. Bila ezazue bakoitzari buruzko informazioa.Galderak:
- zer da?
- non dago?
- zer gertatu zen?
- noiz gertatu zen?
- zeintzu izan ziren ondorioak?
Izenak:
- Bhopal
- Biescas
- Aznalcollar
- Exxon Valdez
- Prypiat
- Love Canal
- MuxĆa
- Fukushima
- Moynaq
- Seveso
Subscribe to:
Posts (Atom)