Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, November 14, 2013

MGZ: Gattaca filmari buruzko galdetegia.

Gattaca filmea ikusi ondoren hemen dituzue agindutako galderak. Genetikaren inguruko kontzeptuak freskatzeko balioko dizue. Irudian klikatuz gero filema ikusiko duzu (gazteleraz)..

http://www.youtube.com/watch?v=fHsKdnRiCU8
1) Filman esaten dute jadanik inork ez duela argazkietara begiratzen. Egia al da? Zergatik?
2)
Zein desberdintasun dago Vincent eta Anton anaien artean?
   a) Jaiotzan.
   b) Jendeak nola tratatzen dituen haur garaian.
   c) Beraien arteko harremanean (haur direla).
3)
Zein frogek balio dute bakoitzaren “baliotasuna” neurtzeko?
4)
Filmaren hasieran aktoreen izenak agertzen direnean A C G eta T hizkiak nabarmentzen dira. Gattaca osatzen duten letrak dira. Zerbait berezia nabaritzen duzu hizki horietan? 
5) Zein aldaketa izan ditu protagonistak Vincent izatetik Jerome izatera pasatu denean?
   a)
Jendeak nola ikusten duen: (Gattacako jendeak, garbitzaileen nagusiak...)
   b) Bere izakeran.
6) Zer da genoismoa?
7)
Filmaren arabera, haur bat sortzerako orduan zer programatu daiteke eta zer ez?
8)
Jerome (benetakoa) perfektua izanik, zoriontsua al da? Zergatik?
9)
Zein desberdintasun dago Irene eta Jeromek (Vincentek) beren gaixotasunaren aurrean duten jarreren artean?
10)
Zer iruditu zaizu medikuaren jarrera? Zergatik uste duzu jokatuko zuela horrela?
11) Nola gainditu zuen Vincentek igerian Anton anaia?
12) Inoiz espazioan bidaiatuko duzula uste al duzu?
13) Gustatuko litzaizuke Gattacan lan egin eta Jeromen etxean bizitzea? Zergatik?
14)
Uste duzu inoiz iritsiko garela filmak erakusten duen mundura? Arrazonatu erantzuna.
15) Zein da Vincentek filmaren arabera ematen digun irakasgaia?

Wednesday, November 13, 2013

DBH 4: Geologia. Erliebearen modelazio geologikoa (2)

Azal ezazu zein agente geologikok sortu dituen argazkietako erliebeak eta nola izan den sorrera prozesua.














Saturday, November 9, 2013

Batxi 2: Lur. Airearen hezetasunaren inguruko galderak.

Hona hemen airearen hezetasunaren inguruko hainbat ariketa.
1) Zer dira Gradiente adiabatiko lehorra eta Gradiente adiabatiko hezea?
2) Zergatik desagertzen da behelainoa?
3) Zergatik dira bortitzak eta bapatekoak udako ekaitzak?
4) Igotzen ari den aire masa bat noiz geldituko da? Une horretan hodeiak sortuko al dira?
5) Azpiko grafikari begiratuz zeintzuk dira aire masa hauen hezetasun erlatiboak?
    a) 28ºC-tan dagoena eta 16 g/m3 ur dituena.
    b) 20ºC-tan dagoena eta 15 g/m3 ur dituena.
    c) 36ºC-tan dagoena eta 6 g/m3 ur dituena.
    d) Zenbat metro igo beharko lituzke aurreko aire masa bakoitzak hodeia eratu ahal izateko?
6)  Tenperaturaren gradiente bertikala (TGB) eta Gradiente adiabatiko lehorra (GAL) kontutan harturik, noiz esango dugu atmosferaren egoera egonkorra edo ez-egonkorra den?


Batxi 2: Lur. Goizeko argazkiak.

Beha itzazu goizez ateratako argazki hauek eta erantzun itzazu bakoitzari buruzko galderak ahalik eta zehatzen eta ikusitako kontzeptuak erabiliz.

1. Zergatik dago amarauna bustita?













2. Zein da tenperatura lainoaren azpian eta gainean? Zergatik?


Friday, November 8, 2013

Batxi 2: Lur. Hodeiak eta eguraldia.

Hemen dituzu hainbat argazki. Azter ezazu bakoitzean zein den atmosferaren egoera; agertzen diren hodeiak, fronterik izango den ala ez eta nolakoa, aire masen tenperatura, prezipiotaziorik bai ala ez... Ondoren egin ezazu hurrengo orduetarako eguraldiaren iragarpena.











Batxi 2: Lur. Zer da argazki hauetan ikusten dena?

Saia zaitez azaltzen argazki hauetan ikusten dena eta deskriba ezazu zergatik eta nola sortzen den.





Thursday, November 7, 2013

DBH 4: Geologia. Erliebearen modelazio geologikoa (1)

Hurrengo marrazki hauetan esan ezazue zein den agente geologiko nagusia eta identifika itzazue geziz adierazitako atalak.











Wednesday, November 6, 2013

DBH 4: Geologia. Erliebearen moldaera. Definizioak.

Defini itzazu ondorengo kontzeptuak:

1) Gizakia:
- Deforestazioa
- Urtegiak eta kanalizazioak
- Harrobia
- Kutsadura
- Dikea
2) Glaziarrak:
- Zirkua
- Morrena
- Mihia
- U itxurako haranak
- Iboiak
3) Haizea:
- Deflazioa
- Loess-a
- Duna
- Maitagarrien tximinia
- Reg basamortua
4) Ibaia:
- V itxurako haranak
- Meandroa
- Delta
- Estuarioa
- Muino lekukoa
5) Itsasoa:
- Labarra
- Hondartza
- Tonboloa
- Kostaldearen atzerapena
- Padura
6) Lurpeko urak:
- Akuiferoa
- Maila freatikoa
- Lapiaza
- Leizea
- Estalaktita/Estalagmita
7) Uharrak eta ur-basak:
- Karkaba
- Deiekzio-konoa
- Alubioi-konoa
- Klastoa
- Luizia

Tuesday, November 5, 2013

Batxi 2: Lur. Eguraldi mapen interpretazioa

Interpreta itzuzu eguraldiaren mapa hauek. Lau mapa dira, elkarrekin erlaziorik ez dutenak.
Gogoratu zein pausu jarraitu behar dituzun:
1- Inguruan dauden antizikloiak eta borraskak kokatu eta erabaki zeinen eraginpean gauden.
2- Inguruan dauden fronteak lokalizatu.
3- Haizea deskribatu: norabidea, hezea/lehorra, indartsua/ahula...
4- Zein hilabetetan gauden ikusi.
Guztia kontutan izanik pentsa ezazu zein egoeratan gauden orain eta egun batzu barruko iragarpena egin ezazu.

Klikatu irudietan handiago ikusteko.
 

A
(abenduak 15)

B
(uztailak 24)


C
(apirilak 1)

D
(maiatzak 4)

Monday, November 4, 2013

Batxi 2/DBH 4: Euritsuena, lehorrena, beroena eta hotzena

Euskalmet elkarteko
Onintze Salazarrek munduko muturreko klimak aurkeztu ditu Norteko Ferrokarrila irratsaioan.
22 minututako saioa da, baina benetan interesgarria, izan ere ez ditu bakarrik datuak eman; gainera, zergatiak azaldu ditu eta anekdota batzuk ere kontatu ditu.
Lau galderari erantzun die:
- Zein den munduko tokirik euritsuena.
- Zein den lehorrena.
- Zein den beroena.
- Zein hotzena.

Klikatu hemen: Muturreko klimak