Elba uhartea Italiako Toskana eskualdeko uharte famatua da, Tirreno itsasoan dagoena. Granitozko uhartea da eta inguruan dituen arrezifeak oso preziatuak dira urpekarien artean. Datu bakan hauek jakinda eta mapari begiratuta azal ezazu Elbaren historia geologikoa.
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Monday, January 20, 2014
Sunday, January 19, 2014
Batxi 2/ DBH 4: Lurraren barne egituraren beste hipotesi bat.
Hemen duzue Lurraren baren egituraren inguruan hipotesi berri bat azaltzen duen dokumentala. Generación Alien saiokoa da eta 29. minututik aurrera desperdiziorik ez duen dokumentala da.
Thursday, January 16, 2014
MGZ: Enpresa Energetikoak aztertzen
Hemen dituzue hainbat Enpresa energetikoren logoak. Sar zaitez bakoitzaren webgunean eta saia zaitez honako informazio hau bilatzen. Logoetan klikatuz gero webgune ofizialera sartuko zara.
- Non eragiten du enpresa bakoitzak?
- Ingurugiroari buruzko informaziorik ematen al dute? Nolakoa da informazio hori?
- Euskaraz informazioa aurkitzea posible al da?
- Zeintzuk izan dira enpresaren irabaziak azken urtean?
Euskal Herrikoak:

Espainiar Estatukoak:

Frantziar Estatukoak:

Wednesday, January 15, 2014
DBH 4: Kate, sare eta piramide trofikoak.
Hemen duzue erlazio trofikoekin erlazionaturiko simulazioak dituen k12flash.com webgunea. Guk hiru esteka ikusiko ditugu:
1) Food Chains: Azalpen teorikoa egiten du. Ingelesez dago, animo!
2) The Food Chain Game: Hainbat kate trofiko osatuko ditugu.
3) Simulation: Ekosistema zehatz batetako azeri, untxi eta landare kopurua zehaztu eta urteetan zehar nola aldatzen diren ikusiko dugu.
Klikatu marrazkian.

Batxi 2: Lur. Lurrikarak.
Hemen duzue TERC taldeko Exploring Earth webgunean Jennifer Loomis-ek egindako ariketa. Lurrikarak aztertzeko balioko digu. Ingelesez dago baina ulertzen erraza da. Klikatu argazkian.
Sunday, January 12, 2014
Batxi 2: Lur. Ozeanoetako korronteak
Hona hemen NASAk egindako bideo bat, bertan Ozeanoetako ur azaleko korronteak agertzen dira. Espektakularra da, ikusteak merezi du. Klikatu argazkian.
Friday, January 10, 2014
DBH 4: Biologia. Biomak.
DBH 3: Natura. Nerbio sistema
Hemen duzue nerbio sistemaren inguruko animazio polita. Ingelesez dago baina ondo ulertzen da. Klikatu marrazkian.
Thursday, January 9, 2014
Batxi 2/DBH 4: Lur. Plaken tektonika.
Hona hemen Plaken Tektonikaren inguruko kasuak azaltzen dituzten bideoak.
Dortsalea
Subdukzio eremua
Himalaiaren sorrera
Puntu beroa
Kontinenteen bilakaera
DortsaleaSubdukzio eremua
Himalaiaren sorrera
Puntu beroa
Kontinenteen bilakaera
Monday, January 6, 2014
Batxi 2: Lur. Barne geodinamika.
Geosferaren gaiarekin hasteko barne geodinamika errepasatu dugu, jadanik 4. mailan ikusita daukazuena. Hona hemen lau minutu pasatxotan guztiaren laburpena egiten duen bideoa. Klikatu irudian.

Bide batez mapa berezi bat ere erakutsi nahi dizuet. Gaur egungo herrialdeen proiekzioa garai bateko Pangeako lurretan. Ez da oso zientifikoa baina bitxia bai. Klikatu irudian handiago ikusteko.

Bide batez mapa berezi bat ere erakutsi nahi dizuet. Gaur egungo herrialdeen proiekzioa garai bateko Pangeako lurretan. Ez da oso zientifikoa baina bitxia bai. Klikatu irudian handiago ikusteko.
Subscribe to:
Posts (Atom)