Zelula ikusten hasi gara eta marrazkia egin dugu klasean. Orain benetako mikrografiak erakutsiko dizkizuet eta saia zaitezte bertan ikusten diren egiturak identifikatzen. Klikatu argazkian handiago ikusteko.
Eta orain zelula motak
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Sunday, September 13, 2015
Wednesday, September 9, 2015
DBH 4: Bio. Antolaketa mailak
Hona hemen hainbat elementu. Esan ezazu bakoitza zein antolaketa mailari dagokion:
Mitokondrioa
Urdaila
Pinudia
Proteina
Salburua
Arnas aparatua
Hidrogenoa
Globulo zuria
Gasteizko intsektuak
Karbono dioxidoa
Bihotza
Kromosoma
Golgiren aparatua
Sardina multzoa
Azido sulfurikoa
Bakterioa
Neurona
Neutroia
Olarizuko zuhaitzak
Mitokondrioa
Urdaila
Pinudia
Proteina
Salburua
Arnas aparatua
Hidrogenoa
Globulo zuria
Gasteizko intsektuak
Karbono dioxidoa
Bihotza
Kromosoma
Golgiren aparatua
Sardina multzoa
Azido sulfurikoa
Bakterioa
Neurona
Neutroia
Olarizuko zuhaitzak
Sunday, September 6, 2015
DBH 4: Zelularen aurkikuntzaren historia.
Hemen duzue BBCren dokumental interesgarria: "La química de la vida: 1. La célula". Bertan Hooke eta Leeuwenhoeken mikroskopioak eta idatziak ikusten dira. Ondoren teoria zelularrerako urratsak ikusen dira, Robert Brownen nukleoa eta azkenik Schleiden eta Schwann-en teoriaren bilakaera.
Saturday, August 1, 2015
DBH 1: New Horizons Pluton aldean.
New Horizons zundak Pluton aldean ateratako argazkiak ikusgarriak dira.
Klikatu hemen Elhuyar aldizkariko artikulua irakurtzeko.
Klikatu hemen Elhuyar aldizkariko artikulua irakurtzeko.
Tuesday, July 28, 2015
DBH 1: Natura. Kepler-452b, Lurraren antzeko planeta.
Kepler espazio-teleskopioak Lurraren antzekoa izan daitekeen planeta aurkitu duela aurkeztu du NASAk. Hona hemen azalpenak ematen dituen bideoa. Klikatu argazkian:
Friday, July 24, 2015
Batxi 2: Lur. Itsasoko energia.
Bimep inauguratu dute Lemoizen, itsasoko energia baliatuz argindarra
sortuko duen teknologia probatzeko laborategia. Lortutako
elektrizitatea kontsumorako aprobetxatuko da. Klikatu hemen berrian agerturiko albistea irakurtzeko:Nuklearretik berriztagarrietara.
Friday, July 17, 2015
Tuesday, June 23, 2015
Monday, June 15, 2015
Wednesday, June 10, 2015
Batxi 2 / DBH 4: Munduko biomak
Hemen dituzu hiru mapa mutu. Lehenengoan munduko biomak agertzen dira, bigarrenean munduko prezipitazioen banaketa eta hirugarrenean tenperaturaren banaketa. Identifika itzazu bioma guztiak eta ondoren azpiko mapak erlazionatuz komenta ezazu zeintzuk diren bioma bakoitzaren ezaugarriak.
Subscribe to:
Posts (Atom)



















