Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, January 22, 2016

DBH 4: Biologia. Lehiaketa.

Hona hemen sei zientzialari biziaren jatorria eta eboluzioa aztertu zituztenak. Identifika ezazu bakoitza (ez daude ordena kronologikoan) eta eman ezazu bakoitzari buruzko informazioa eta zein esperimentu edo teoria plazaratu zuen.







Thursday, January 21, 2016

DBH 4: Biologia. Hominidoak

Hemen dituzue "La odisea de la especie" dokumentaleko hainbat pasarte. Klikatu argazkietan.

- Australopithecus afarensis
- Homo habilis
- Homo ergaster
- Homo erectus

https://www.youtube.com/watch?v=4OCnbltdDlU

https://www.youtube.com/watch?v=mQrOLGoIl2c

https://www.youtube.com/watch?v=mQrOLGoIl2c

https://www.youtube.com/watch?v=5cPjZEzVl2A

Batxi 2 / DBH 4: Unibertsoaren sorrera eta Lurraren bilakaera

10 minutuko bideo honetan unibertsoaren sorrerarekin hasi eta ondoren Lurrak izan duen bilakaera azaltzen du. Bizidunen eboluzioa ere azaltzen da. Egia esan kontzeptu ugariren nahas mahasa da, baina nahiko era atseginean adierazten du denboran zeharreko bilakaera. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=-Ip5BAEfZuA

Tuesday, January 19, 2016

Batxi 2: Lur. Mineralak.

Hemen dituzue hainbat mineralen izenak eta argazkiak.
1- Lotu itzazue izenak eta argazkiak
2- Ordena itzazue gogortasunaren arabera.
3- Bila ezazue zein den bakoitzaren erabilera.
4- Esan ezazue planetako zein tokitan lortzen den mineral bakoitza.

Izenak (alfabetoaren ordenan):
- Amatista
- Azurita
- Bauxita
- Galena
- Grafitoa
- Halita
- Izotza
- Limonita
- Magnetita
- Pirita
- Siderita
- Zirkoia














Monday, January 18, 2016

DBH 4: Bio. Organo homologoak eta analogoak.

Organo homologoak:
Jatorri bera duten organoak dira, baina funtzio desberdina betetzen dutenez itxura ere desberdina dute.
Adibidez, hegaztien mokoak.

Abozeta
(Recurvirostra avosetta)
Lanperna-musua
(Fratercula arctica)
Miru gorria
(Milvus milvus)
Pelikanoa
(Pelecanus onocrotalus)







Bila ezazu interneten nola eta zertarako erabiltzen duen hegazti bakoitzak bere mokoa.


Organo analogoak:
Jatorri desberdina duten organoak dira, baina funtzio bera betetzen dutenez itxura ere antzekoa dute.
Adibidez, animalien hankak.

Olagarroa
(Octopus vulgaris)






Gizakia
(Homo sapiens)






Ibai karramarro arrunta
(Austropotamobius pallipes)


Karabela portugesa
(Physalia physalis)

Saturday, January 16, 2016

Batxi 2: Lur. Sumedi erraldoia Iberiar penintsulan.

Sumendi erraldoi batek eztanda egin omen zuen Iberiar Penintsulan duela 477 milioi urte. Garai hartan penintsula Gondwana kontinentearen kostaldean kokaturik zegoen eta bizia ozeanotan baino ez zen existitzen. Galiziatik Sardiniarainoko errauts geruza bat aztertu dute eta toki guztietan une berean sortua izan zela ikusi dutenez, eztanda bakar baten ondorioa izan zela uste dute, 1 eta 8 arteko eskala batean 6 inguruan egongo litzatekeena.

Informazio zehatzagoa eta zabalagoa www.rtve.es webgunean duzue.


Friday, January 15, 2016

DBH 4: Biologia. Sailkapen binomiala aztertzen.

Ikusi dugu klasean Lineok espezie guztiak bi izenekin izendatuz sailkapen oso bat egin zuela bere Systema Naturae liburuan. Lehenengo izenak generoa adierazten zuen, eta honek espezie arteko loturak eratzea ahalbidetzen du. Bigarrenak berriz espeziearen ezaugarriei egiten die erreferentzia. Azter itzazue ondorengo txorien izenak:
- Genero berekoak dira?
- Zer adierazten du bakoitzaren izen zientifikoak?

1. multzoa:
















2. multzoa

















3. maila






Wednesday, January 13, 2016

DBH 4: Lehiaketa. Aintzinako arbasoak

Hemen dituzue gaur egungo ugaztun batzuen arbasoak. Saia zaitez bakoitzaren ondorengoa zein izan daitekeen asmatzen. Ez da erraza, baina bueno. Marrazkiak handiago ikusteko klika ezazu beraien gainean.


Deinogalerix


Dinocrocuta

Eohippus


Miacis


Pakicetus

Monday, January 11, 2016

Batxi 2: Lur. Kanbriar aroko itsasoa

Hemen duzue Kanbriar Aroko itsasoa erakusten duen bideoa. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=fBFOUqZZPD8

Saturday, January 9, 2016

DBH 4: Kimika. Elementu berriak taula periodikoan.

Taula periodikoko lau elementu kimiko berri onartu ziren 2015eko abenduaren 30ean. Hemen duzu hau azaltzen duen Zientzia.eus webguneko artikulua. Klikatu argazkian.

http://zientzia.eus/artikuluak/lau-elementu-berri-taula-periodikoan/