Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora. Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu. DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Bila itzazu Eguzki Sistemako planeta bakoitzaren sateliteak.
- Zenbat satelite ditu planeta bakoitzak?
- Zeintzuk dira planeta bakoitzeko satelite nagusiak? (Gehienez 4)
- Satelite horietako bakoitza ilargia baino handiagoa ala txikiagoa da?
Hemen dituzue bi bideo unibertsoko elementuen inguruan. Lehenengoan unibertsoaren osagaien irudiak ageri dira eta bigarrenean tamainak konparatzen dira. Klikatu irudi bakoitzean bideoa ikusteko.
Hemen duzuen taula honetan bioelementuen ugaritasuna ageri da, hala ingurunean nola gizakiaren gorputzean. Azter ezazu ongi eta erantzun itzazu ondorengo galderak:
- Zeintzuk dira desberdintasun handienak? Aipatu lau deigarrienak.
- Zeintzuk dira eremu bakoitzeko zazpi ugarienak?
- Ingurunearekiko zein elementu da ugariagoa gizakian?
- Zein ezaugarri dituzte aurreko galderan aipaturiko elementuek?
Bila itzazu oindorengo landareen irudiak eta erantzun galderak:
- Zein ingurunetan bizi da?
- Zein da bere izena euskaraz, gazteleraz eta inglesez?
- Sustraia, enborra, hostoak eta lorea al ditu?
- Zein moldaera ditu?
Taldekako lana egiteko hemen duzue gida txiki bat. 1) Biomaren izena eta munduko kokapen mapa. 2) Baldintza klimatikoak: argia, hezetasuna, tenperatura... 3) Flora: Nolakoa eta adibideak. 4) Fauna: Nolakoa eta adibideak.
Arrain arrantzalea (Ceratias holboelli) sakonera haundiko uretan bizi den arrain mota bat da. Nemoren bila filmetik ezagutuko duzue. Emearen eta arraren arteko erlazioa oso berezia da, arra emearen parasito-sinbiontea baita. Hobeto ulertzeko hemen duzue Zientzia kaierako artikulua, Bikote bitxi hori. Klikatu argazkian.
Hemen duzue Donostiaren satelite ikuspegi bat. Klikatu argazkian handiago ikusteko.
a) Identifika itzazue bertan klasean ikusi ditugun elementu geologikoak.
b) Egin ezazue Donostiaren historia geologikoaren kontaketa.