Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, May 8, 2019

DBH 4: Biologia. Gaur egungo espezieen arbasoak

Hemen dituzue gaur egungo ugaztun batzuen arbasoak. Saia zaitez bakoitzaren ondorengoa zein izan daitekeen asmatzen. Ez da erraza, baina bueno. Marrazkiak handiago ikusteko klika ezazu beraien gainean.

Aukerak:
Ahuntza
Katua
Saguzarra
Sagua
Zaldia
Oreina
Urtxintxa
Balea
Trikua
Txakurra
Behia
Erbinudea


Deinogalerix


Dinocrocuta

Eohippus


Miacis


Pakicetus

Batxilergo 2: Biologia. 2018ko hautaprobak

Hemen dituzue 2018an Unibertsitatera sartzeko Biologian egin ziren hautaprobak, ohiko deialdikoa eta ez-ohiko deialdikoa. Klikatu estekatan.

Biologia: Ohiko deialdia.

Biologia: Ez-ohiko deialdia.

Monday, May 6, 2019

Batxi 2: Biologia. Bakterio ezagunak

Hona hemen bakterio ezagun batzuen irudiak:



Neisseria gonorrhoeae

Bacillus anthraci

 Escherichia coli



Streptococcus pyogenes


Clostridium tetani










Treponema pallidum 


Lactobacillus casei

Staphylococcus aureus







Vibrio cholerae


Streptococcus pneumoniae 

Sunday, May 5, 2019

Batxi 2: Biologia. Bakterio motak.

Hemen dituzue hainbat bakterioren irudiak. Esan ezazu bakoitza nolakoa den itxuraren arabera eta nolako pareta daukan. Klikatu argazkietan handiago ikusteko.










Saturday, May 4, 2019

Batxi 2: Biologia. Gram tindaketa

Bakterio Gram(+) eta bakterio Gram(-)en horma zelularren irudiak.


Thursday, May 2, 2019

Wednesday, April 10, 2019

DBH 4: Biologia. Kreazionistak eta eboluzionistak

Hona hemen hainbat zientzilariren izenak. Bila ezazu bakoitzari buruzko informazioa.
 
1) Zientzilariak:
    - Cuvier, Georges
    - Darwin, Charles
    - Lamarck, Jean Baptiste
    - Linne, Carl von
    - Oparin, Alexandre
    - Pasteur, Louis
    - Redi, Francesco
    - Wallace, Alfred Russel



2) Bilatu beharreko informazioa:
    - Non eta noiz bizi izan zen
    - Zergatik da famatua?
    - Zein liburu idatzi zuen?
    - Kreazionista ala eboluzionista zen?
    - Argazkia

Wednesday, April 3, 2019

DBH 4: Suaren bila filmaren galdetegia.

Gizakiaren eboluzioaren inguruan Jean Jacques Annaud zuzendariaren "Suaren bila" filmea ikusi dugu, 1981ean egindakoa. Garai hartako zientzilari onenen aportazioak izan zituen bai eta etologo eta hizkuntzalarienak ere.
Azpiko irudian klikatuz gero filmea ikusiko duzue YouTuben. Hasierako hitzak alemanieraz dauden arren, ez arduratu, filmean ez dute hitzik egiten eta.


Hona hemen filmari buruzko hainbat galdera:
1) Zer garrantzia dauka suak hominidoentzat? Zertarako erabiltzen dute?
2) Zein da neandertalen dieta?
3) Neandertalek haragia ere jaten dute, baina zer dira, ehiztariak, sarraskijaleak, kanibalak... ?
4) Zeintzu animalia azaltzen dira filmean? Hauetatik zeintzuk iraungi ziren?
5) Konpara itzazu homo erectus-en, neandertalen eta homo sapiens-en armak.
6) Aipa itzazu neandertalen eta homo sapiens-en arteko desberdintasunak:
     - Itxuran.
     - Komunikatzeko gaitasunean
     - Bizilekuetan
     - Arte, kultura eta zientziari dagokionean
7) Zure ustez neandertalak gizaki inteligenteak dira? Jar itzazu filmean azaltzen diren adibideak.
8) Filmean, zer ikasi dute neandertalek homo sapiens-engandik?
9) Filmaren arabera, zein izan zen homo sapiens-en arrakastaren giltza?
10) Neandertalak iraungi ez balira, non eta nola biziko zirela uste duzu?
11) Filman agertzen diren homo sapiens-ekin identifikatzen al zara? Zertan bai, zertan ez?

Monday, March 18, 2019

DBH 4: Biologia. Genetika, egia edo gezurra.

Genetikari buruzko esaldiak dituzu hemen. Esan ezazu bakoitza egia ala gezurra den eta oker daudenak zuzen itzazu:

a) Nukleotidoek lau osagai nagusi dituzte, Adenina, Guanina, Zitosina eta Timina.
b) Maurice Wilkins eta Rosalind Franklin izan ziren DNAren egitura azaldu zuten zientzilariak.
c) DNA elkar loturik dauden bi nukleotiko kate paraleloz osaturik dago eta helize bikoitzaren itxura du.
d) Base nitrogenatuen arteko loturak dituen azido nukleiko bakarra DNA da.
e) DNA nukleo barnean bakarrik dago eta RNA nukleotik kanpora bakarrik.
f) DNAren kateak RNAren kateak baino luzeagoak dira.
g) DNA polimerasa entzimak DNAren transkripzioa egiten du.
h) Helikasa beharrezkoa da DNA bikoizteko.
i) Kode genetikoan hainbat aminoazidok kodon berdina izan dezakete.
j) Badaude aminoazidoak kodetzen ez dituzten kodonak.
k) Transkripzioa nukleo barnean gertatzen da eta itzulpena zitoplasman.
l) Organismo mutanteak eboluzio prozesuak oso garrantzitsuak dira.
m) Organismo transgenikoak gene bat falta zaien organismoak dira.
n) DNA ligasek espezie desberdinetako bi material genetiko lotzen dituzte.
o) Terapia genikoari esker gene akastunak gene osasuntsuengatik ordezkatzen dira.
p) Bioerremediazioa medikuntzaren atal garrantzitsua da, mutazioak konpontzen baititu.
q) Klonazio bat egiten denean ez da gaingurutzaketarik gertatzen.
r) Zelula amak, haurdunaldian amak ematen dizkigun zelula berezi batzuk dira.
s) DNAren barnean gene gehiago dira ezer kodetzen ez dutenak proteinak egiteko sekuentziak dituztenak baino.

Saturday, March 16, 2019

DBH 4: Biologia. Izaki desberdinen gene kopurua.












Giza Genoma Proiektua ikusi dugu klasean eta bertan esaten denez gizakiak 25.000 gene inguru ditu, espero zena baino gutxiago. Hemen dituzue hainbat izaki bizidunen gene kopurua:

* 4.288: Escherichia coli
* 6.294: Saccharomyces cerevisiae
* 10.157: Apis mellifera
* 13.600: Drosophila melanogaster
* 20.210: Mus musculus 
* 25.000: Homo sapiens
* 31.000: Daphnia pulex
* 33.000: Zea mays
* 46.000: Oryza sativa