Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Sunday, February 22, 2009

DBH 4: Biologia. Burgess Shale

Hona hemen duela 570 milioi urteko ozeanoetako irudi tipikoa.

Thursday, February 19, 2009

DBH 2: Natura. Energia iturriak


Energien gaiari ekin aurretik azter dezagun energia sortzen diguten enpresen web orriak, eta esan ezazu:
- ingurugiroari buruzko informazioarik badute? eta nolako informazioa daukate?
- euskaraz informazio hori eskuratzerik badago?
- zer iruditzen zaizu atera den emaitza?

Wednesday, February 11, 2009

DBH 2 eta 4: Mate. 1.mailako ekuazioak

Lehen mailako ekuazioekin hasiak gara dagoeneko eta hemen dakarkizut ariketa zail bat.

Diofanto izeneko matematiko greziar batek bere hilobian utzitako epitafioa da. Hiru.com web orrian lauki laranja batean idatzita daukazu problema. Lehen mailako ekuazio bat planteatuko zaizu eta kuadernoan idatzita entregatu beharko didazu. Hamar minutu baino lehenagoan erantzuten badidazu azterketan 0'5 puntu opari izango dituzu.

Monday, February 2, 2009

DBH 4: Biologia. Eboluzioa (3)

Eta beste animazio batzuk ere baditugu



DBH 4: Biologia. Eboluzioa (2)

Hona hemen Eboluzioaren inguruko iragarki bat.

Sunday, February 1, 2009

DBH 4: Biologia. Eboluzioa

Eboluzioa gaiaren sarrera bezala hona hemen Simpsondarren animazio berezi bat:

Friday, January 30, 2009

DBH 4: Biologia. Trikuarena

Hemen duzue Ruper Ordorikaren ahotsean Bernardo Atxagaren kanta bat, "Trikuarena" izena duena. Bertan orain arte landutako hainbat kontzeptu azaltzen dira. Entzun ezazu adi abesti hau eta erantzun itzazu ondorengo galderak:



a) Zer da eta nolakoa da trikua? Euskaraz izen gehiago baditu, aipa itzazu gutxienez beste bi.
b) Trikuaren ohitura batzuk aztertuko ditugu orain: Kantak kontatzen ez badu ere, non egon da trikua kontakizuna hasi aurretik? Nola pasatzen ditu eguna eta gaua?
c) Gai zara elika sare bat sortzeko kantan agertzen diren bizidunekin? Zein bizidun gehitu beharko dituzu elika sarea osorik izateko? zein da trikuaren maila trofikoa?
d) Nola bukatzen da kanta? Zer gertatu da mendian zegoen ekosistemarekin?

Wednesday, January 28, 2009

DBH 2 eta 4: Mate. Matematikaren historia

Hona hemen lau matematikari garrantzitsu: Pitagoras, Al Khwarizmi, Euklides eta Fibonacci.
Bila itzazu bakoitzari buruzko honako datu hauek:
- Matematikariaren izen osoa
- Nongoa eta noizkoa zen?
- Zergatik da ezaguna?

Zigilu honetan Al-Khwarizmi ageri da baina zein letra arraroak dituen ezta? Zergatik ote?

Berria: Astronomiaren Nazioarteko Urtea


Astronomiaren nazioarteko urtea izendatu dute 2009. urte hau, izan ere Galileok teleskopioa zerura begira jarri zueneko laugarren mendeurrena beteko baita aurte. Hainbat ekimen burutuko dira mundu guztian zehar. Hona hemen informazio gehiago aurkitzeko helbide batzuk:

Astronavarra
Astronomy 2009
Berde Berdea
Kutxaespazioa

Wednesday, January 21, 2009

DBH 3: Natura. Erreakzio Kimikoak

Ea gustuko duzuen hirugarren mailakoek EKUAZIO KIMIKOEN inguruan egindako bideoa. Bertan hainbat molekulen sorrera antzeztu dute.