Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, April 23, 2009

DBH 4: Elementu kimikoen Taula Periodikoa.

Kimikarekin hasi berriak gara eta Elementu Kimikoen Taula Periodikoa aztertzea ezinbestekoa dugu. Elementu Kimiko guztiak asko direla badakit, beraz zuek lauron artean bana itzazue guztiak eta bakoitzak elementu batzuk egin ditzala.

Horretarako elementuak banan bana aztertuko ditugu eta beraietaz honako ezaugarri hauek adierazi beharko dizkidazue:
1) Izena eta izenaren zergatia
2) Sinboloa eta sinboloaren zergatia
3) Noiz eta non izan zen aurkitua
4) Nork aurkitu zuen eta nongoa zen zientzialaria.
5) Talde hauetatik zeinetan sartzen da: Halogenoak, Alkaliak, Alkalinoterreoak, Gas nobleak, Lur arraroak, edo hauetako bat ere ez.
6) Giro tenperaturan zein egoera fisiko azaltzen dute.

Elementu batzuk aintzinatik dira ezagunak, beraz ezingo duzue noiz, non eta nork aurkitua den esan.

Wednesday, April 8, 2009

Ondo pasa oporretan

Gaur Aste Santuen aurreko azken eguna dugu eta zer esango dizuet ba... ONDO PASA OPORRETAN!

Tuesday, March 31, 2009

Amebaren dantza

DBH3n zelula ematen ari gara eta ameba eredutzat hartuta zelularen bizi funtzioak antzeztu ditugu: mugitu (erlazionatu), elikatu eta ugaldu. Antzerkitxo hau egiterakoan DBH4koek lagundu digute. Ea egindakoa gustoko duzuen...

Wednesday, March 25, 2009

DBH 3: Natura. Zelularen zatiketa.

Hona hemen zelularen zatiketaren inguruko bi animazio. Ea gustuko dituzuen:

Mitosia

Meiosia

DBH 4: Mate. Problemak.

a) Joanes eta Unax artzaiak elkartu dira eta beren ardietaz hitzegiten hasi dira. Horrela konklusio honetara iritsi dira: Unaxek hamar oparituko balizkio Joanesi biek ardi kopuru bera izango lukete, baina aldiz Joanes izango balitz Unaxi hamar ardi oparitzen dizkiona, Unaxek ardien bikoitza izango luke. Zerbat ardi ditu bakoitzak?
b) Aintzane eta Josu ama eta semea dira. Gaur egun Aintzaneren adina Josurenaren zazpikoitza da, baina mende laurden barru Aintzaneren adina Josuren adinaren bikoitza bakarrik izango da. Zein urtetan jaio zen bakoitza?
c) Taberna batean lan egiten dut eta bertan solomo eta xerra bokatak egiten ditugu. Horretarako gaur hiru kilo solomo eta bi kilo xerra erosi ditut harategian eta erosketa 13 euro kostatu zait. Atzo bi kilo solomo eta hamar kilo xerra erosi nituen eta bikoitza kostatu zitzaidan. Zenbat balio du produktu bakoitzaren kiloak?

Monday, March 23, 2009

Berria: Urpeko sumendiaren eztanda.

Ozeanian dagoen Tonga isla multzoan sumendi batek eztanda egin zuen larunbatean. Ur azpiko sumendia bazen ere irudi espektakularrak ikusi ahal izan ditugu. Ez da tsunamirik sortu eta horri esker ez da tragediarik egon. Hona hemen bideo txiki bat.

Tuesday, March 17, 2009

DBH 4: Biologia. Eboluzioa

Hona hemen Darwinen teoriaren inguruko bideo sorta bat.

La vida, Darwin y todo lo demás


Leprechaun celebrating Saint Patrick's

Berria: Kepler zunda

Martxoaren 6an NASAk Kepler izeneko zunda jaurti zuen espaziora.
Keplerrek Lurraren antzerako planeta harritsuak bilatuko ditu Esne Bideko eremu urrun batean. Planeta horietan ura aurkitzen saiatuko da, ura ezinbestekoa baita bizitza sortzeko. Arduraduna den Ed Weiler-ek dio "unibertsoan bakarrik gaude ala badago bizitzarik beste inon?" galderari erantzuteko tresna baliagarria izango dela Kepler zunda.
Kepler bi hile barru hasiko da informazioa bidaltzen, eta 100 mila izarren inguruan biratzen duten exoplanetak aztertuko ditu hiru urte t'erditan zehar.
Gai honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, irakur itzazu ondoko artikuluak:
Posible dira beste mundu batzuk (Berria)
La misión de Kepler aclarará si planetas como el nuestro son comunes en el universo (La Vanguardia)
Mission update: Kepler (NASA television)

DBH 3: Natura. Zientzialari ezkutua.

Aurten betetzen dira 75 urte zientzialari ospetsu bat hil zela. Bere ikerketak zelulen inguruan egin zituen eta hainbesteko garrantzia izan zuen Nobel saria eman ziotela. Mundu mailako fama Berlinen izandako kongresu batean hartu zuen. Bertatik itzulita zera esan zuen: "Cuando un aragonés se decide a tener paciencia, que le echen alemanes". Baina... :

a) nor izan zen zientzialari hau?
b) non jaio zen? (herria eta probintzia)
c) zein zelula mota aztertu zituen?
d) zein urtetan eman zioten Nobel saria?
e) urte berean gure protagonistarekin batera beste zientzialari bati ere Nobel saria eman zioten. Nori?
f) bigarren zientzialari honen omenez zelularen osagai bati bere izena jarri zitzaion. Zein da osagaia eta zein da bere funtzioa?