Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Sunday, October 25, 2009

DBH 2: Mate. Idazkera zientifikoa.

Dakizuen bezala, oso zenbaki handiak edo oso zenbaki txikiak adierazteko erabiltzen da idazkera zientifikoa.
Erantzuna koadernoan apunta itzazue.

1) Interneten salseatuz bila itzazu ondorengo elementuen neurriak:
- Lurraren masa kilogramotan.
- Esne bidearen diametroa kilometrotan.
- Erribosoma baten tamaina metrotan.
- Kontinente guztiek elkartuta daukaten azalera kilometro karratutan.
- Protoi baten masa kilogramotan.
- Gripearen birusaren tamaina metrotan.


2) Erantzun itzazu orain ondorengo galderak (borobildu emaitza):
- Zenbat aldiz handiagoa da Jupiter Lurra baino?
- Zenbat aldiz handiagoa da Eguzkia Jupiter baino?
- Zenbat aldiz txikiagoa da gripearen birusa ameba bat baino?
- Zenbat aldiz handiagoa da balea urdina sardina baino?
- Zenbat aldiz txikiagoa da elektroia protoia baino?

Monday, October 19, 2009

DBH1: Natur Zientziak. Ostadar.net ezagutzen. Lurraren inklinazioa

Berriro ere www.ostadar.net-en murgilduko gara. Jadanik badakizue bertara sartzen eta 18. orrialdeko 7.multimedia jarduerari ekingo diogu. Bertan web orri baterako gonbidapena daukazue, hala ere kontuz animazioarekin, zerbait berezia badu eta!!! Oraingoan Lurraren inklinazioaren ondorioz sortzen diren bi fenomenoren inguruan arituko gara:
-Urtaroak.
-Gauerdiko eguzkia.

Galderak:
1) Jakin nahi dudana da (eta hau da erantzun beharko duzuena) zelan eragiten duen inklinazioak fenomeno hauetan.
2) Zer adierazten dute Ekuatoreko paraleloak, eta Cancer eta Capricornioko tropikoek?
3) Zein egun eta ordutan sartuko gara neguan?








4) Non eta noiz gertatzen da gauerdiko eguzkia?
5) Zein lerrotatik aurrera gertatzen da gauerdiko eguzkia?

Friday, October 16, 2009

DBH 2: Mate Tailerra. Neurrien errepasua

1) Begira ezazu ongi ondorengo irudiei eta esan ezazu zein neurri agertzen den bakoitzean, zein magnituderi dagokion eta sistema metriko hamartarrean daukan baliokidetasuna.










































2) Zein neurrirekin lotuko zenituzke ondorengo elementuak?





























3) Erantzun itzazu ondorengo galderak:

- zein distantzia egin zuen Nautilus urpekuntziak ? Eman ezazu erantzuna kilometrotan eta itsas-miliatan.
- zein abiadura har dezake 1 Formulako auto batek? Eman ezazu erantzuna mph-tan.
- zein da munduko bi mendi garaienen altuera? Eman ezazu erantzuna oinetan.

Thursday, October 8, 2009

DBH 1: Ikasleen bideoak. Unibertsoa

DBH 1-en Natur Zientzien arloan Unibertsoa ikertzen hasi gara eta 1A gelako neskek bi bideo egin dizkigute gaiaren inguruan. Lehenengoan Eguzki Sistema azaltzen digute eta bigarrenean zodiakoa osatzen duten konstelazioak. Ea gustuko dituzuen bideo biak...



Wednesday, September 30, 2009

DBH 1 Natura. In the beginning

Unibertsoaren sorrera ikasten ari gara eta hemen duzue unibertsoaren eta biziaren sorrerari buruzko ideia berezia ematen duen bideotxo bat. Ea gustoko duzuen...

Monday, September 28, 2009

DBH1: Natur Zientziak. Ostadar.net ezagutzen

Gaurkoan ostadar.net ezagutzeko tartetxo bat hartuko dugu. Hubble teleskopioaren inguruko ariketa da. Azal ezazue zuen hitzez nola funtzionatzen duen Hubble teleskopioak.



Ondoren jarrai ezazu honako bide hau:
1) Ostadar.net (aurreko ariketan gelditu zareten orrialdea)
2) "gehiago jakiteko" orrialdea.
3) Telescope
4) Wikipediako artikulua euskaraz
5) Hubble teleskoopioari eskainitako ESAren webgunea
6) Educational corner
7) Images

Bila itzazue ondorengo irudiak: galaxia kiribila, Marte, Karramarroaren nebulosa (Crab Nebula), Sirius izarra, Tempel kometa, Artizarra eta galaxia barradun bat.

Monday, September 21, 2009

DBH 2: Matematika tailerra. Zenbakiak

Hemen duzue euskaldun errotariek erabiltzen zituzten zenbakien inguruko ariketa bat. Beha itzazu ongi azalpenak eta egin itzazu Patxi errotariak planteatzen dizkizun ariketak eta galderak. Horretarako klikatu ezazu irudiaren gainean.

Tuesday, September 15, 2009

DBH 1 Teknologia: Erremintak

Hona hemen hainbat erreminten irudiak. Bakoitzari buruzko informazioa bilatu behar duzue, hiru galdera hauek erantzunez:
- zein da beraien euskarazko izena?
- zertarako erabiltzen dira?
- aukeratu zortzi multzo hauen artean zein motatakoa den bakoitza:
1) oratzeko erreminta
2) deformazio eta moldaketarako erreminta
3) higatzeko erreminta
4) muntaia eta desmuntaiarako erreminta
5) zulatzeko erreminta
6) ebakitzeko erreminta
7) neurketarako eta marraketarako erreminta
8) lotzeko erreminta

A









B



C





D



E






F








G











H







I








J





K








L





M






N




O





P





Q






R


S







T

Thursday, June 11, 2009

ONDO PASA OPORRETAN

Bueno, neska mutilak, ikasturtea amaitu da. Batzuei oso ondo joan zaizue, beste batzuei halamoduz eta azken batzuei... bueno, gutxienez kalabaza pure goxoak egiteko aukera baduzue!!! (kar,kar,kar)

Edozela ere, uda ate joka daukagu eta oporrak iritsi dira. Hiru hilabete hauetan oso oso ondo pasa ezazuela zaudeten tokian zaudetela. Laugarren mailakoei agur berezia, izan ere datorren urtean bisitan zatoztenean baino ez baitzaituztet ikusiko. Asko ikasi datorren urtean eta batez ere Mate eta Naturan nota onak atera e?

Ondo pasa Nikolasa, aio Pelaio eta jan yogur!!!

Tuesday, June 9, 2009

DBH 2: Natura. Eragile geologikoak

Zein eragile geologikok sortu du...? eta nola sortu du bakoitza?

a) Timanfaya
b) Tigre BsAs
c) Las Médulas
d) Gaztelugatxe
e) Verrazano-Narrows
f) Castildeterra
g) Vall d'Incles
h) Burj Dubai
i) Cliffs of Moher
j) Tadrat
k) Deltebre
l) Surtsey
m) Grand Canyon
n) Ekain
o) Geirangerfjord
p) Göreme
q) Zlatni Rat
r) Kakueta
s) Huayllay
t) bideoan dauden egiturak