Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, April 26, 2013

DBH 3: Natura. Materialeen propietateak.

Hona hemen material batzuen argazkiak. Zerrenda itzazu bakoitzaren propietate bereizgarriak.





Thursday, April 25, 2013

Batxi 1: Geologia. Plaken tektonikaren ondorioak

Esan ezazu ondorengo elementuak nola eta zergatik sortu ziren eta zein den beraien etorkizuna:
- Antilla uharteak
- Alpeak
- Rift harana
- Hawaii uharteak
- Himalaia
- Islandia
- Andeak

Monday, April 22, 2013

Batxi 1: Geologia. Plaken tektonika eta barne geologia. Egia ala gezurra.

Hona hemen hainbat esaldi "Lurraren Barneko jarduera geologikoa"-ren ingurukoak. Esan ezazu egiazkoak ala gezurrezkoak diren eta gaizki daudenak zuzen itzazu:

a) Lurraren eremu magnetikoaren ardatzaren inklinazioak bariazio oso txikiak izaten ditu baina mendeetan zehar irauten dute.
b) Ertamerika eremu txikia den arren hiruzpalau plaka elkartzen dira bertan.
c) Lurrikara baten hipozentrua astenosferan kokatzen da eta epizentrua aldiz litosferan.
d) Lehenengo superkontinentearen izena Pangea zen, izan ere horrela deitzen baitzioten bertan bizi ziren aintzinako gizakiek.
e) Mendebaldeko hemisferioan kontinente masa handiagoa dago ekialdeko hemisferioan baino.
f) Uharte bolkaniko guztiak ertz konbergenteetan sortzen dira.
g) Grezia Afrikako Plakan dago.
h) 1987ko Rio de Janeiroko lurrikarak hiriaren hiru laurdenak suntsitu zituen.
i) Tetis itsasoak bi superkontinente bnatzen zituen, Eurasia iparraldean eta Gondwana hegoaldean.
j) Meteoritoak ikertzen dira, ea beren jatorrizko planetako materialak Lurrekoen berdinak ala desberdinak diren jakiteko.
k) Gizakia Ameriketara irtsi zen garai batean Alaska eta Errusia lotuta zeudelako.
l) Himalaian izaki urtarren fosilak daude, izan ere aintzina lakuak baitzeuden mendietan bian duela 65 milioi urte denak izoztu egin ziren.
m) Kontijenteen jitoaren teoria Charles Darwinek azaldu zuen eta ez Mohorovicic-ek, hasieran uste izan zen bezala.
n)  Japonian lurrikaren aurkako etxeak eraikitzen dihardute. Horretarako Kamerungo etxegintza tradizionalean oinarritu dira.
o) Dortsale batek Gondwana superkontinentea bost zati nagusitan zatitu zuen.
p) Islandia uhartea, batez ere, isostasia azaltzeko erabiltzen da.
q) Australia, India eta Antarktika elkarrengandik bereizita egon arren plaka tektoniko berean kokaturik daude.
r) Posible da harri sedimentarioak 5.000 metrotako garaieran aurkitzea, bai eta harri magmatikoak itsasotik urruti aurkitzea ere. 

Friday, April 19, 2013

DBH 3: Gas idealen inguruko animazioak.

Hemen dituzue gas idealen inguruan aurkituriko animazio batzuk. Kanariar uharteetako Lentiscal taldeak eginak dira. Klikatu esteka bakoitzean:
- Boyle-Mariotteren legea
- Charlesen legea

Friday, April 12, 2013

MGZ / DBH 1: Eguzki sistemaren animazioa.

Hona hemen Eguzki Sistemaren inguruko animazio ederra, SunAeon Solar System Simulator. Eskerrikasko Juan.

Klikatu argazkian eta saltseatu ezazue.

Wednesday, April 10, 2013

DBH 4: Bio. Euskal Herriko naturgune babestuak.

Ekosistemen gaiarekin bukatzeko azter ditzagun Euskal Herrian ditugun naturgune babestu batzuk. Bila ezazue ingurune hauei buruzko informazioa ondoren klasean aurkezpena egiteko.
Hainbat naturgune:
- Aizkorri-Aratz
- Bardeak
- Irati
- Izki
- Salburua
- Txingudi-Plaiaundi
- Urbasa-Andia
- Urdaibai
- Valderejo
Bilatu beharreko informazioa:
- Izena, eta parke mota (parke naturala, biosfera erreserba, hegaztien babesgunea...)
- Geografia (kokapena, azalera, herri ezagunenak...)
- Geologia (Eragile geologiko nagusia, erliebea, faktore abiotikoak...)
- Fauna eta Flora.
- Gizakiaren presentzia.

Monday, April 8, 2013

Batxi 1: Geologia. Lurraren barne eragile geologikoak

Lurraren barne egituraren gaiarekin hasi garen hontan, gaiarekin lotuta dauden hainbat kontzeptu eta gertakizun aztertuko ditugu lehendabizi. Horretarako bikoteka jarri eta aukera itzazue honako hiruna hitz. Bila ezazue hauen inguruko informazioa (geologiarekin loturikoa, noski) eta kontuan hartu ondoren klasean azaldu beharko duzuela.
- Herculano
- San Francisco 1906
- Nærøyfjord
- Krakatoa
- Aurora boreala
- Lisboa 1755
- Kola Superdeep Borehole
- Surtsey
- Tetis itsasoa

Tuesday, March 26, 2013

DBH 4: Bio. Surtsey uhartea.

Surtseyren inguruan arituko gara oraingoan. Bila ezazu informazioa interneten eta idatz ezazu testutxo bat ondorengo galderei erantzunez.

Surtseyren deskribapena:
- Zer da Surtsey?
- Non dago?
- Nola sortu zen?
Surtseyko segida ekologikoa:
- Zein motatako segida ari da gertatzen?
- Zer gertatu zen hasierako urteetan?
- Zein egoeratan dago segida?
- Klimaxera iristen denean nolakoa izango da Surtseyren ekosistema?


Monday, March 25, 2013

DBH 3: Natura. Gas idealen ariketak

Egin itzazue ondorengo ariketak. Kontuan izan lege bakoitzari dagozkionak nahasian dituzuela. Aipa ezazu era berean zein lege erabili duzun ariketa burutzeko.

1) Gas baten 0'045 kl 100ºC-ko tenperaturan zegoen eta -50ºC arte hoztu dute. Zein izango da bolumen berria?
2) Gas baten 570 ml 900 mm Hg-ko presiopean dago. Hasierako bolumena 700 ml-tako bazen, zenbat mmHg gehitu dizkiogu?
3) Gas baten 350 cm3 250ºK-tan zegoen eta 3 atmosferatako presioa zeukan. Bolumena bikoiztu zaio eta 75ºC-raino berotu da. Zein izango da gasaren presio berria?
4) Gas bat 12ºC-tan zegoen eta 1050 mmHg-tako presioa zeukan. 360ºK-etaraino berotu dugula jakinez, zein izango da orain daukan presioa?
5) Gas baten 5 m3-k 100 mmHg-tako presioa dauka eta 50ºC-tan dago. Bolumena 400.000 mililitro jaitsiz gero eta tenperatura aldatzen ez bazaio, zein izango da gasaren presio berria?
6) Gas bat 320ºK-tan zegoen, 2000 mmHg-tako presioa zeukan eta 44 litro okupatzen zituen. Tenperatura -24ºC-tara jeitsi zaio eta presioa laurden bateraino. Zein izango da bolumen berria?
7) 200ºC-tan zegoen gas batek 7'5 atmosferatako presioa zeukan eta 350 ml okupatzen zituen. Tenperatura 200ºK-tan uzten badugu eta bolumena aldatzen ez bada, zein izango da gasaren presioa?


Tuesday, March 19, 2013

DBH 4: Izengabeko hiriaren kondaira

"Paint your wagon" edo "Izengabeko hiriaren kondaira" ikusi dugu klasean. Bertan hiri baten sorrera eta bilakaera kontatzen da. Segida ekologikoarekin antzekotasunak ditu, bai eta estrategia trofikoekin ere. Erantzun itzazu ondorengo galderak:

1) Nolakoak dira lehenengo iritsi direnak?
2) Zer jartzen du asentamentuaren kartelean bertako populazioari dagokionean?
3) Nolakoak ziren hasierako bizilekuak?
4) Noiz hasten dira egurrezko etxeak eraikitzen?
5) Herria handia bihurtzen denean badaude hasieran ez zeuden pertsonaiak. Aipa itzazu gutxienez bi.
6) Herria suntsitzerakoan biztanle batzuek alde egitea erabakitzen dute, beste batzuek berriz bertan geratzea. Berriz ere zerotik hasiko al dira herria eaikitzen? Arrazonatu zure erantzuna.
7) Bila itzazu filmean ondorengo estrategia trofikoen baliokideak:
   - Sinbiosia
   - Lehiaketa
   - Bizkarroitza
   - Komentsalismoa