Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, November 8, 2013

Batxi 2: Lur. Zer da argazki hauetan ikusten dena?

Saia zaitez azaltzen argazki hauetan ikusten dena eta deskriba ezazu zergatik eta nola sortzen den.





Thursday, November 7, 2013

DBH 4: Geologia. Erliebearen modelazio geologikoa (1)

Hurrengo marrazki hauetan esan ezazue zein den agente geologiko nagusia eta identifika itzazue geziz adierazitako atalak.











Wednesday, November 6, 2013

DBH 4: Geologia. Erliebearen moldaera. Definizioak.

Defini itzazu ondorengo kontzeptuak:

1) Gizakia:
- Deforestazioa
- Urtegiak eta kanalizazioak
- Harrobia
- Kutsadura
- Dikea
2) Glaziarrak:
- Zirkua
- Morrena
- Mihia
- U itxurako haranak
- Iboiak
3) Haizea:
- Deflazioa
- Loess-a
- Duna
- Maitagarrien tximinia
- Reg basamortua
4) Ibaia:
- V itxurako haranak
- Meandroa
- Delta
- Estuarioa
- Muino lekukoa
5) Itsasoa:
- Labarra
- Hondartza
- Tonboloa
- Kostaldearen atzerapena
- Padura
6) Lurpeko urak:
- Akuiferoa
- Maila freatikoa
- Lapiaza
- Leizea
- Estalaktita/Estalagmita
7) Uharrak eta ur-basak:
- Karkaba
- Deiekzio-konoa
- Alubioi-konoa
- Klastoa
- Luizia

Tuesday, November 5, 2013

Batxi 2: Lur. Eguraldi mapen interpretazioa

Interpreta itzuzu eguraldiaren mapa hauek. Lau mapa dira, elkarrekin erlaziorik ez dutenak.
Gogoratu zein pausu jarraitu behar dituzun:
1- Inguruan dauden antizikloiak eta borraskak kokatu eta erabaki zeinen eraginpean gauden.
2- Inguruan dauden fronteak lokalizatu.
3- Haizea deskribatu: norabidea, hezea/lehorra, indartsua/ahula...
4- Zein hilabetetan gauden ikusi.
Guztia kontutan izanik pentsa ezazu zein egoeratan gauden orain eta egun batzu barruko iragarpena egin ezazu.

Klikatu irudietan handiago ikusteko.
 

A
(abenduak 15)

B
(uztailak 24)


C
(apirilak 1)

D
(maiatzak 4)

Monday, November 4, 2013

Batxi 2/DBH 4: Euritsuena, lehorrena, beroena eta hotzena

Euskalmet elkarteko
Onintze Salazarrek munduko muturreko klimak aurkeztu ditu Norteko Ferrokarrila irratsaioan.
22 minututako saioa da, baina benetan interesgarria, izan ere ez ditu bakarrik datuak eman; gainera, zergatiak azaldu ditu eta anekdota batzuk ere kontatu ditu.
Lau galderari erantzun die:
- Zein den munduko tokirik euritsuena.
- Zein den lehorrena.
- Zein den beroena.
- Zein hotzena.

Klikatu hemen: Muturreko klimak

Monday, October 28, 2013

Batxi 2: Lur. Eguraldiaren aurre ikuspena.

Hemen duzue el tiempo.com web orria (klikatu argazkian). Bertan isobara mapa aurkituko duzue hurrengo egunetarako aurrikuspenarekin. Saia zaitezte zuek ere eguraldi gizon/emakume izaten eta ikasitako kontzepuez baiatu egin ezazue datozen egunetarako eguraldiaren aurreikuspena.


Monday, October 21, 2013

Batxi 2: Lur. Prezipitazioen banaketa urtean zehar.

Hemen duzue planeta mailan urtean zehar prezipitazioen banaketaren bilakaera (irudian klikatu animazioa ikusteko). Ondoren azal ezazu ikasitako kontzeptuekin zergatik gertatzen den ikusten ari zarena.











Ondoren konprobatu aurreko klase batean bilatu zenituen klimogramak bat datozela animazioan erakutsitakoarekin.
Manaos, New Delhi, Gasteiz, Tinduf, Nassau, Bergen, New York eta Tijuana.

Friday, October 18, 2013

MGZ: Munduko erlojua

Hona hemen munduko datuak aztertzen dituen erloju bitxia. Beste noizbait ere ipini izan dut hemen, batez ere Mundu Garaikiderako Zientzietan osasunaren gaiarekin ibili izan garenean.

Poodwaddle.com

Wednesday, October 16, 2013

DBH 4: Lurraren barne dinamika.

Esan ezazu ondorengo esaldiak egiazkoak ala okerrak diren, eta gaizki daudenak zuzen itzazu. 
 
a) Lurreko tenperaturarik altuenak barne nukleoan daude, horregatik dago egoera likidoan.
b) Azal kontinental granitikoaren azpian azal ozeaniko basaltikoa dago.
c) Lurrazala solidoa da. Azpian daukan mantua zatia aldiz mugitu egiten da.
d) Sakonera handitu ahala tenperatura igo egiten da, baina gero eta motelago.
e) Gutenbergek inprenta asmatzeaz gain Nukleoa eta Mantua bereizten dituen etena ere aurkitu zuen.
f) Lehmanen etena da etenik sakonena.
g) Litosfera 400 kilometroko sakoneraraino iristen da.
h) Gutenberg eta Lehman etenek egoera desberdinetan dauden bi geruza bereizten dituzte.
i) 1220 km-ko esfera metaliko bat dago Lurraren barnean. Nukleoa izena du.
j) Litosferaren goiko partean granitoa dago beti.
k) Peridotitarik ez dago litosferan, bai ordea Mantuan.
l) Tamaina desberdineko plaka litosferikoak daude. Ozeanikoak dira hedaduraz handienak eta lodieraz estuenak.
m) Lurrean dauden elementuak dentsitatearen arabera ordenatzen dira. Goian arinenak (adibidez granitoa) eta nukleoan astunenak (adibidez basaltoa).
o) Mohorovicic etenera arteko zuloak egin dira, Repettiren etena oraindik urruti dago.