Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, October 2, 2015

DBH 4: Biologia. Zelulen mikrografiak.

Hemen dituzue zelulen atalen mikrografiak (klikatu argazkian handiago ikusteko). Ea denak identifikatzen dituzuen.













Thursday, October 1, 2015

DBH 3: Biologia. Ehunak.

Hemen dituzuen ehunen hainbat argazki. Jar ezaiozu bakoitzari dagokion izena eta azal itzazu bere ezaugarriak. Klikatu argazkietan handiago ikusteko.










Wednesday, September 30, 2015

DBH 4: Biologia. Errepasu ariketak.

Esan egiazkoak ala gezurrezkoak diren ondorengo esaldiak eta oker daudenak zuzen itzazu.

a) Zitozinesia telofasean gertatzen da.
b) Emakumezkoek ez dute kromosoma telozentrikorik.
c) Mintz bikoitza duten organuluak mitokondria, kloroplastoa eta bakuoloak dira.
d) Flageloak zelula prokariototan bakarrik daude.
e) Interfasea normalean meiosia baino luzeagoa izaten da.
f) Zaldiaren espermatozoideek 23 kromosoma dituzte.
g) Bakterioek ere mitosia eta meiosia egiten dute.
h) Ekuatore plakan kromosomak biltzen dira.
i) Erribosomarik gabe zelulek ez lituzkete hiru bizi funtzioak beteko. 
j) Ez dago zelularik nukleorik eduki gabe mitokondrioak badituenik.
k) Kromatida bikiak mitosian agertzen dira, ez meiosian.
l) Mesosomarik gabe bakterioak ez lituzke hiru bizi funtzioak beteko.

Batxi 2: Lur. Arcus batzuen argazkia.

Klasean aipatu dugu Arcus-a. Hemen dituzue argazki espektakular batzuk.

Lekeitioko hondartza: (Xabier Gezuraga, www.lekitxokozeruak.com)














Araba, 1 Nazionala: (@beitia901, Arabameteo, twitter)



Gasteiz:  (Imanol Zuaznabar, Euskalmet, twitter)


Tuesday, September 29, 2015

DBH 1: Natur Zientziak. Super-ilargi gorria.

Hemen duzue 2015eko irailaren 27ko Super-ilargi gorriaren sekuentzia. Super-ilargia da inoiz baino gertuago egonik normala baino handiagoa ikusten delako, eta gorria da ilargi eklipsea gertatu delako. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=zxlXyJt1LVc

DBH 4: Bio. Mitosia eta meiosia.

Hemen dituzue mitosia eta meiosia azaltzen dituzten animazio bi. Klikatu argazkietan.

https://www.youtube.com/watch?v=VGV3fv-uZYI




https://www.youtube.com/watch?v=GCtCwF4U4iY

Monday, September 28, 2015

Batxi 2: Lur. Laino motak eta eguraldia.

 Hona hemen munduan zehar ateratako hainbat argazki. Esan ezazu zein laino ageri diren eta nolako eguraldia espero daitekeen hurrengo orduetan (prezipitazioak, tenperatura, haizea...).











DBH 4: Biologia. Gametoak.

Klasean aipaturikoa ikusten duzue hemen, obulo eta espermatozoidearen arteko alderaketa.






Sunday, September 27, 2015

Batxi 2: Lur. Hezetasuna atmosferan.

Beha itzazu goizez ateratako argazki hauek eta erantzun itzazu bakoitzari buruzko galderak ahalik eta zehatzen eta ikusitako kontzeptuak erabiliz.

1. Zergatik dago amarauna bustita?













2. Zein da tenperatura lainoaren azpian eta gainean? Zergatik?
















3. Zer da ondorengo argazkian ikusten dena?
















4. Nolakoa da saiaren hegaldia? Zergatik?










Friday, September 25, 2015

DBH 4: Biologia. Mitosia eta Meiosia

Hemen dituzue mitosia eta meiosia azaltzen dituzten animazio bi. Klikatu argazkietan.

https://www.youtube.com/watch?v=VGV3fv-uZYI




https://www.youtube.com/watch?v=GCtCwF4U4iY