Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Monday, October 19, 2015

Batxi 2: 1952ko Londresko Laino Handia.

Hemen duzue euskarazko wikipedian 1952ko Londresko Laino Handiari buruz dagoen informazioa. Klikatu argazkian.














Hemen garai hartako irudiak erakusten dituen bideoa ere baduzu. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=rLN0lydEdr8

Sunday, October 18, 2015

DBH 4: Biologia. Proteinen sintesia.

Hemen dituzue bi bideo. Ingelesez daude, sentitzen dut, baina irudiek oso ongi erakusten dituzte prozesuak.

Lehenengo bideoak ADNaren transkripzioa nola gertatzen den erakusten du.











Bigarrenean erribosoma ARN mezularia itzultzen ikusten da.













Hona hemen bideotxo bat proteinak nola sortzen diren azaltzen duena.

Wednesday, October 14, 2015

Batxi 2: Lur. Kutsatzaileak.

Begira itzazu argazki hauen eta esan ezazu bakoitzean zein kutsatzaile mota sortuko den.








Wednesday, October 7, 2015

Batxi 2: Lur Zientziak. Atmosferaren dinamika bertikala

1) Egoera egonkorra da eta airearen tenperatura 31'6ºC-takoa da. Aire masa bat berotu egin da eta 33ºC-ko tenperatura eta 26g/m3-tako hezetasunarekin igotzen hasi da. Esan ezazu lainorik agertuko den ala ez eta agertzen bada zein altueratan izango den.
2) Gaurko TGBa -0'8ºC/100m-koa da eta inguruko aireak 17ºC-ko tenperatura dauka. Aire masa bat berotu egin da eta 18ºC-ko tenperatura eta 10g/m3-tako hezetasunarekin igotzen hasi da. Esan ezazu lainorik agertuko den ala ez eta agertzen bada zein altueratan izango den.
3) Egoera egonkorra da eta 24ºC-ko tenperatura eta 18g/m3-tako hezetasuna duen aire masa bat igotzen hasi da. Inguruko airearen tenperatura 23ºC-koa da. Aipaturiko aire masak altuera jakin bat lortzean ura kondentsatu eta lainoa eratuko du eta 200 metro gorago daukan uraren erdia deskargatuko du. Lortuko al du aire masak berriz ere lainoa sortzea?
4) Gaurko TGBa -0'45ºC/100m-koa da eta inguruko aireak 15ºC-ko tenperatura dauka. Aire masa bat berotu egin da eta 17ºC-ko tenperatura eta 12g/m3-tako hezetasunarekin igotzen hasi da. Esan ezazu lainorik agertuko den ala ez eta agertzen bada zein altueratan izango den.


Tuesday, October 6, 2015

Batxi 2: Lur. Eguraldiaren interpretazioa

Hona hemen hainbat argazki. Pentsa ezazu zein izango den tenperatura eta hurrengo orduetan egingo duen eguraldia.












DBH 4: Biologia. ATP molekula.

Argazkian duzuen molekula hori ATP izenaz ezagutzen da, baina izen osoa Adenosin Tri Fosfatoa du. Bila ezazu ATParen inguruko informazioa eta erantzun itzazu ondorengo galderak:
- Nola sortzen da?
- Zergatik da garrantzitsua?
- Zein elementu kimiko ditu bere baitan? Zenbat bakoitzetik?
- Nola lortzen dugu elementu kimiko horietako bakoitza?


Friday, October 2, 2015

DBH 4: Biologia. Zelulen mikrografiak.

Hemen dituzue zelulen atalen mikrografiak (klikatu argazkian handiago ikusteko). Ea denak identifikatzen dituzuen.













Thursday, October 1, 2015

DBH 3: Biologia. Ehunak.

Hemen dituzuen ehunen hainbat argazki. Jar ezaiozu bakoitzari dagokion izena eta azal itzazu bere ezaugarriak. Klikatu argazkietan handiago ikusteko.










Wednesday, September 30, 2015

DBH 4: Biologia. Errepasu ariketak.

Esan egiazkoak ala gezurrezkoak diren ondorengo esaldiak eta oker daudenak zuzen itzazu.

a) Zitozinesia telofasean gertatzen da.
b) Emakumezkoek ez dute kromosoma telozentrikorik.
c) Mintz bikoitza duten organuluak mitokondria, kloroplastoa eta bakuoloak dira.
d) Flageloak zelula prokariototan bakarrik daude.
e) Interfasea normalean meiosia baino luzeagoa izaten da.
f) Zaldiaren espermatozoideek 23 kromosoma dituzte.
g) Bakterioek ere mitosia eta meiosia egiten dute.
h) Ekuatore plakan kromosomak biltzen dira.
i) Erribosomarik gabe zelulek ez lituzkete hiru bizi funtzioak beteko. 
j) Ez dago zelularik nukleorik eduki gabe mitokondrioak badituenik.
k) Kromatida bikiak mitosian agertzen dira, ez meiosian.
l) Mesosomarik gabe bakterioak ez lituzke hiru bizi funtzioak beteko.

Batxi 2: Lur. Arcus batzuen argazkia.

Klasean aipatu dugu Arcus-a. Hemen dituzue argazki espektakular batzuk.

Lekeitioko hondartza: (Xabier Gezuraga, www.lekitxokozeruak.com)














Araba, 1 Nazionala: (@beitia901, Arabameteo, twitter)



Gasteiz:  (Imanol Zuaznabar, Euskalmet, twitter)