Gaur gure odol taldea zein den jakiteko praktika bat egin dugu Lourdes eta Lorearen laguntzarekin. Hemen dituzue atera ditudan argazkiak.
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, December 15, 2015
Monday, December 14, 2015
Batxi 2: Lur. Parisko konferentzia.
2015 urtea amaitzen ari den honetan, Parisen elkartu dira mundu guztiko herrialdeetako ordezkariak aldaketa klimatikoaren inguruko hausnarketa egitera. Azter ezazu interneten honen inguruan dagoen informazioa eta erantzun itzazu ondorengo galderak:
- Nazio Batuek Aldaketa klimatikoari buruz egin duten zebatgarren konferentzia izan da?
- Zein zen hasierako helburua? Bete al da?
- Zeintzu oztopo aurkitu dituzte nahi zituzten helburuak betetzeko?
- Zein herrialde izan dira oztopo gehien jarri dituztenak?
- Zein adostasunetara iritsi dira?
- Euskal ordezkariak ere izan dira Parisen egun hauetan. Nortzuk egon dira? Zer egin dute?

Saturday, December 12, 2015
Batxi 2: Lur. Plastikozko ozeanoak
Bigarren kateko "La noche temática" saioan eman zuten dokumental bat dakarkizuet oraingoan: Océanos de plástico. Klikatu irudian:
Wednesday, December 9, 2015
Tuesday, December 8, 2015
Batxi 2: Lur. Eskoriatzako lurjausia.
Hemen duzue AP-1 autopistan Eskoriatza arean izandako lurjausiaren bideoa. Ikus ezazue eta gero klasean landutako kontzeptuak aztertuko ditugu, lurraren izaera, deforestazioa, euri errejimena Kantauri isurialdean... Klikatu argazkian.
Monday, December 7, 2015
DBH 4: Biologia. Alelo gainartzaile eta azpirakorrak.
Liburuan agertu zaizkigun pertsonen ezaugarriekin alelo gainartzaileak eta azpirakorrak zeintzuk diren aipatu digute. Guk geure estatistika egin dugu laugarren mailako hiru gelatan (guztira 63 ikasle) eta honako hauek dira emaitzak:
Goian gainartzailea eta azpian azpirakorra (liburuaren arabera).
Begi ilunak 51 (%81)
Begi argiak 12 (%19)
Ile kizkurra 33 (%53)
Ile leuna 30 (%47)
Mihi biribilgarria 44 (%70)
Mihi ez-biribilgarria 19 (%30)
Ile iluna 48 (%76)
Ile argia 15 (%24)
Belarriaren gingil askea 60 (%95)
Belarriaren gingil lotua 3 (%5)
Bekokian ilearen pikoa bai 23 (%36)
Bekokian ilearen pikoa ez 40 (%64)

Friday, December 4, 2015
Thursday, December 3, 2015
DBH 4: Biologia. Daltonismoa.
Friday, November 27, 2015
DBH 4: Bio. Genetika ariketak (4)
Sexuari loturiko gaixotasunen ariketak dituzu jarraian:
1) Posible al da ondo ikusten duten gurasoek alaba daltonikoa izatea? Eta seme daltonikoa izatea?
2) Gizon hemofiliko batek hemofiliaren eramalea den alaba dauka. Hau gerta dadin ezinbestekoa al da emaztea ere eramalea izatea?
3) Gizon hemofiliko eta emakume eramalea haur baten esperoan daude.
a) Zein da haurra jaio aurretik hiltzearen probabilitatea?
b) Haurra jaio bada, zein da hemofilikoa izateko daukan probabilitatea?
4) Zein da emakume daltoniko batek seme daltonikoa izateko daukan probabilitatea? Aukera berdina al du alaba daltonikoa izateko?
5) Emakume batek eta gizon hemofiliko batek seme hemofilikoa izan dute. Zein da emakumearen genotipoa?
6) Gizon normal batek eta daltonismoaren eramalea den emakumeak lau seme daltoniko izan dituzte. Posible al da hori?
1) Posible al da ondo ikusten duten gurasoek alaba daltonikoa izatea? Eta seme daltonikoa izatea?2) Gizon hemofiliko batek hemofiliaren eramalea den alaba dauka. Hau gerta dadin ezinbestekoa al da emaztea ere eramalea izatea?
3) Gizon hemofiliko eta emakume eramalea haur baten esperoan daude.
a) Zein da haurra jaio aurretik hiltzearen probabilitatea?
b) Haurra jaio bada, zein da hemofilikoa izateko daukan probabilitatea?
4) Zein da emakume daltoniko batek seme daltonikoa izateko daukan probabilitatea? Aukera berdina al du alaba daltonikoa izateko?
5) Emakume batek eta gizon hemofiliko batek seme hemofilikoa izan dute. Zein da emakumearen genotipoa?
6) Gizon normal batek eta daltonismoaren eramalea den emakumeak lau seme daltoniko izan dituzte. Posible al da hori?
Thursday, November 26, 2015
DBH 4: Bio. Genetika ariketak (3)
Oraingoan odol taldeen inguruko ariketak egingo ditugu.
1) A taldeko emakume batek eta B taldeko gizon batek bi haur dituzte, bata A taldekoa eta bestea B taldekoa. Zeintzuk dira lauren genotipoak?
2) Senar eta emazte baten ama biak 0 taldekoak ziren baina beraiek AB taldeko alaba izan dute. Posible al da? Posible bada, zein izango da orduan senar emazteen genotipoa?
3) AB taldeko gurasoak haur baten esperoan daude. Zein probalilitate dauka haurrak...
a) ... A taldekoa izateko?
b) ... heterozigotikoa izateko?
4) A taldeko emakume batek A taldeko semea izan du. Horretarako ezinbestekoa al da senarraren odol taldea ere A izatea?
5) AB taldeko ama eta B taldeko aita duen alaba homozigotikoak odol transfusio baten beharra dauka. Nork eman beharko lioke odola?
6) AB taldekoa den pertsona baten gurasoen genotipoa nolakoa da? Aipa itzazu aukera guziak.
7) B taldeko bi gurasoen alabaren odola 0 taldekoa da.
a) Nolakoa da gurasoen genotipoa?
b) Posible al da alabaren aitonetako bat 0 taldekoa izatea?
8) Posible al da AB taldeko pertsona baten semea 0 taldekoa izatea? Eta pertsona horren ama 0 taldekoa izatea?
1) A taldeko emakume batek eta B taldeko gizon batek bi haur dituzte, bata A taldekoa eta bestea B taldekoa. Zeintzuk dira lauren genotipoak?2) Senar eta emazte baten ama biak 0 taldekoak ziren baina beraiek AB taldeko alaba izan dute. Posible al da? Posible bada, zein izango da orduan senar emazteen genotipoa?
3) AB taldeko gurasoak haur baten esperoan daude. Zein probalilitate dauka haurrak...
a) ... A taldekoa izateko?
b) ... heterozigotikoa izateko?
4) A taldeko emakume batek A taldeko semea izan du. Horretarako ezinbestekoa al da senarraren odol taldea ere A izatea?
5) AB taldeko ama eta B taldeko aita duen alaba homozigotikoak odol transfusio baten beharra dauka. Nork eman beharko lioke odola?
6) AB taldekoa den pertsona baten gurasoen genotipoa nolakoa da? Aipa itzazu aukera guziak.
7) B taldeko bi gurasoen alabaren odola 0 taldekoa da.
a) Nolakoa da gurasoen genotipoa?
b) Posible al da alabaren aitonetako bat 0 taldekoa izatea?
8) Posible al da AB taldeko pertsona baten semea 0 taldekoa izatea? Eta pertsona horren ama 0 taldekoa izatea?
Subscribe to:
Posts (Atom)