Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora. Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu. DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Martxoaren 22 eta 23an DBH 4 mailako Biologiako ikasleak Busturian dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentrora joan ginen eta bertan Urdaibaiko marearteko eremuan dauden ekosistemak ikusi genituen. Hona hemen argazkiak:
"Paint your wagon" edo "Izengabeko hiriaren kondaira" ikusi dugu
klasean. Bertan hiri baten sorrera eta bilakaera kontatzen da. Segida
ekologikoarekin antzekotasunak ditu, bai eta estrategia trofikoekin ere.
Erantzun itzazu ondorengo galderak:
1) Nolakoak dira lehenengo iritsi diren pertsonak? (itxura, ofizioa, izaera...) 2) Deskriba itzazu Ben, Bazkidea eta Elizabeth. 3) Non sortu zuten herria eta zergatik? Nolakoak ziren hasierako bizilekuak? 4) Noiz hasten da herriaren izaera aldatzen? Arrazonatu zure erantzuna. 5) Herria handia bihurtzen denean badaude hasieran ez zeuden pertsonaiak. Aipa itzazu gutxienez hiru eta esan ezazu zer egiten duten. 6) Hasieran zein baliabide ustiatzen dute biztanleek? Pelikula aurrera joan ahala zer gertatzen da baliabide horrekin? Baliabide berriak azaltzen al dira? 7) Herria klimax egoerara iritsi dela esango zenuke? Arrazonatu zure erantzuna. 8)
Herria suntsitzerakoan biztanle batzuek alde egitea erabakitzen dute. Nortzuk dira eta nora doaz? 9) Berriz ere zerotik hasiko al dira
herria eraikitzen? Arrazonatu zure erantzuna. 10) Bila itzazu filmean ondorengo estrategia trofikoen baliokideak: - Mutualismoa - Lehiaketa - Bizkarroitza - Komentsalismoa 11) Pelikulako abesti ezagunena (irudian klik eginda entzungo duzu) Ben-ek abesten duen "I was born under a wandering star" da, hau da, "izar alderrai baten azpian jaio nintzen". Komenta ezazu pelikularekin edota segida ekologikoarekin duen erlazioa.
Esan ezazu ondorengo esaldiak egiazkoak ala dezurrezkoak diren eta oker daudenak zuzen itzazu: a) Espezieak gune optimoan bizi dira ondoen, baina tolerantzia gunean bizi daitezke. b) Nektona landare hidrofilo mota bat da, ibaiertzean bizi dena. c) Mutualismoan espezie biek lortzen dute onura baina lehiaketa inork ez. d) Sumendi baten eztandak bigarren mailako segida abiatzen du. e) Bigarren mailako kontsumitzaileek haragijaleak jaten dituzte. f) Sare trofikoak egonkorragoak dira kate trofikoak baino. g) Fotosintesia nitrogenoaren ziklo biogeokimikoan gertatzen da. h) Bizkarroiak ez du bere ostalaria hiltzen. i) Lehorreko faktore abiotikoen artean garrantzitsuenak argia, tenperatura eta gazitasuna dira. j) Fototropismoari esker animaliak argia ahalik eta ondoen aprobetxatzen dute. k) Energiaren zikloa eguzkian hasten da eta deskonposatzailetan bukatzen da. l) Biotopoa ekosistema baten bizidunek osatzen duten multzoa da. m) Gu animalia poikilotermoak gara. n) Segida ekologikoak aurrera egiten duen heinean espezieen aniztasuna handitzen da baina egonkortasuna txikitzen da.
Aurreko astean loreak aztertzen aritu ginen laborategian. Loreak eta infloreszentziak desberdindu genituen eta ondoren loreen atalak ikusi genituen lupak erabiliz.
Unamunoko baratzean ere badugu Rhizobiuma. Loretan ditugu hainbat landare lekadun, ilarrak eta babak, eta Txusmik bronka botako didan arren baba landare bat atera dut zuei Rhizobiumaren noduluak erakusteko. Hona hemen argazkiak.
Gasteiz 2012an Green Capital izendatu zuten. Zergatik eman zioten sari hori? Zeintzuk dira etorkizunera begia dituen helburuak? Bila ezazu informazioa.