Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, October 13, 2016

DBH 4: Bio. Zelularen gurutzegrama

Hona hemen bukatu berri dugun gaian azaldu diren kontzeptuekin egindako gurutzegrama. Saia zaitez betetzen. Klikatu argazkian.

https://en.educaplay.com/en/learningresources/2628111/zelula_antolaketa.htm

Tuesday, October 11, 2016

Batxi 2: Lur. Fronteak.

Erresuma Batuko Met Office-ren bideo pare bat dituzue hemen. Berauetan (ingelesez) azalpen ona ematen digu.

https://www.youtube.com/watch?v=naarbGHoAGU&spfreload=5


https://www.youtube.com/watch?v=G7Ewqm0YHUI

Wednesday, October 5, 2016

DBH 3/4: Zelula eta egituren irudiak

Jarraian dituzue hainbat zelula eta egituren irudiak 3D-tan. Ea identifikatzen dituzuen. Azkenengo biak ez ditugu ikusi baina ea zer esaten didazuen horietaz.
















Tuesday, October 4, 2016

DBH 4: Bio. Errepasu ariketak.

1) Desberdin itzazu ondorengo kontzeptu bikoteak:
   a) Kromatida eta kromatina
   b) Kromosoma eta autosoma
   c) Flageloa eta zilioak
   d) Zentrosoma eta zentromeroa
   e) Nukleoloa eta nukleoidea
   f) Haploidea eta diploidea
2) Zein ekarpen egin zuen bakoitzak?
   a) Anthony van Leeuwenhoek
   b) Lynn Margulis
   c) Robert Brown
   d) Robert Hooke
3) Teoria Zelularra:
   a) Nortzuk formulatu zuten?
   b) Zer esaten du?
4) Defini itzazu ondorengo kontzeptuak:
   a) Finbria
   b) Histona
   c) Fragmoplastoa
   d) Gaingurutzaketa
   e) Korpuskulu polarra

Friday, September 30, 2016

DBH 4: Bio. Zelula antolaketa.

Hona hemen lehenengo gaiari buruzko ariketa bat. Esan ezazu esaldi bakoitza egiazkoa ala gezurrezkoa den eta oker daudenak zuzen itzazu:















1) Schleiden eta Schwann-ek endosinbiosiaren teoria atera zuten.
2) Erribosomak Erretikulu endoplasmatikoari itsatsita daude beti.
3) Kromatida, kromatinaz eginda dago.
4) Landare zelulak kloroplastoa badu baina mitokondriorik ez.
5) Zelularen fase luzeena interfasea izan ohi da.
6) Gizonezkoen kariotipoan 23 kromosoma "Y" daude.
7) Antony van Leeuwenhoek izan zen zelula izena asmatu zuena.
8) Fragmoplastoak fotosintesia egiten du.
9) Zelula prokariotoak dira flageloak dituzten bakarrak.
10) Robert Brown-ek zelularen nukleoa aurkitu zuen.
11) Zentromero kopuruaren arabera sailkatzen dira kromosomak.
12) Landare zelulen eta animalia zelulen zitozinesiak desberdinak dira.
13) Gaingurutzaketa meiosiaren lehen profasean gertatzen da.
14) Kromosoma homologoek informazio berdin berdina dute.
15) Zentrioloek bi zentrosoma dituzte.

Thursday, September 29, 2016

DBH 3: Bio. Antolaketa mailak.

Hona hemen lehenengo gaiari buruzko ariketa bat. Esan ezazu esaldi bakoitza egiazkoa ala gezurrezkoa den eta oker daudenak zuzen itzazu:
















1) Organulu maila eta organo maila, biak maila biotikoak dira.
2) Arnas aparatuan muskulu ehun ildaskatua bakarrik dago.
3) Zelula prokariotoan ez dago lisosomarik.
4) Nukleoidea zelula eukariotoetan agertzen da.
5) Landareek ez dute espermatozoiderik.
6) Neurogliak zelula eukariotoak dira.
7) Digestio sistemak nutrizio funtzioan hartzen du parte.
8) Globulo gorriak zelula prokariotoak dira.
9) Muskuluetan ez dago nerbio-ehunik.
10) Landare zelulek kloroplastoa badute baina mitokondriorik ez.
11) Kondrozitoak ehun konjuntiboko zelulak dira.
12) Maila biotikorik txikiena zelula da.
13) Flageloak zelula prokariotoetan bakarrik daude.
14) Nerbio ehuna gorputzeko toki guzti guztietan dago.
15) Zelula eukariotiko guztiek nukleo bakarra dute.
16) Gure zelula guztietan informazio berdina dauka material genetikoak.
17) Kartilagoan zeuden zelulak hil egiten dira eta zuloa gelditzen da.
18) Eritrozitoek oxigenoa eta CO2-a garraiatzen dute.
19) Zelula eukariotoak zelula prokariotoak baino askoz haundiagoak dira.
20) Adipozitoetako organulo handiena Golgiren aparatua da.

Monday, September 26, 2016

DBH 3: Bio. Organoak eta ehunak.

Beha itzazu hurrengo argazkiak. Bi organo (mihia eta bihotza) eta artikulazio bat (ukalondoa) ageri dira. Saia zaitez bertan dauden ehunak identifikatzen.





Friday, September 23, 2016

DBH 4: Bio. Mitosiaren faseak.

Hemen duzue tipula baten ehuna. Bila itzazue bertan mitosiaren fase guztiak.


Thursday, September 22, 2016

Batxi 2: Lur. Zorrotada korrontea.

Zorrontada korrontea nola sortzen den eta zer eragin duen adierazten digu Erresuma Batuko Met Office - Weather taldeak bideo txiki honetan. Ingelesez dago eta Zorrotada korronteari Jet stream deitzen dio. Klikatu argazkian.













Zorrotada korrontearen oszilazioek ezohiko hotzaldia ekarri zuten Estatu Batuetara 2014ko neguan. Ikus itzazue irudiak. Klikatu argazkian.


Wednesday, September 21, 2016

DBH 4: Bio. Hainbat espezieren dotazio kromosomikoa.

Aurrekoan klasean aipatu genuen espezie bakoitzak bere kromosoma kopurua daukala. Hemen dituzue beste hainbat bizidunen kopuruak:

- Myrmecia pilosula inurria: arrak 1 eta emeak 2.
- Ozpin-eulia (Drosophyla melanogaster): 8.
- Tomatea (Solanum lycopersicum): 24.
- Katua (Felix sylvestris catus): 38.
- Sagua (Mus musculus): 40.
- Garia (Triticum aestivum): 42.
- Untxia (Oryctolagus cuniculus): 44.
- Gizakia (Homo sapiens): 46.
- Txinpantzea (Pan troglodytes): 48.
- Patata (Solanum tuberosum): 48.
- Ardia (Ovis aries): 54.
- Behia (Bos taurus): 60.
- Zaldia (Equus caballus): 64.
- Txakurra (Canis lupus domesticus): 78.
- Oiloa (Gallus gallus): 78.
- Usoa (Columba livia): 80.
- Tximeleta batzuk: 380.
- Ophioglussum reticulatum iratzea: 1260.