Klikatu argazkian ta flipatu!
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Saturday, April 28, 2018
Friday, April 27, 2018
DBH 3: Biologia. Bakterioaren abestia.
Hona hemen bakterio batek abesten duen kanta. Ea gustuko duzuen. Eskerrikasko Irati. Klikatu irudian.
Labels:
Biologia 1,
Biologia 2,
DBH3,
DBH3 natura,
DBH4,
DBH4 bio-geo
Thursday, April 19, 2018
Batxi 1-2: Lur. Hezetasuna atmosferan.
Beha itzazu goizez ateratako argazki hauek eta erantzun itzazu bakoitzari buruzko galderak ahalik eta zehatzen eta ikusitako kontzeptuak erabiliz.
1. Zergatik dago amarauna bustita?
2. Zein da tenperatura lainoaren azpian eta gainean? Zergatik?
3. Zer da ondorengo argazkian ikusten dena?

4. Nolakoa da saiaren hegaldia? Zergatik?
1. Zergatik dago amarauna bustita?
2. Zein da tenperatura lainoaren azpian eta gainean? Zergatik?
3. Zer da ondorengo argazkian ikusten dena?
4. Nolakoa da saiaren hegaldia? Zergatik?
Batxi 1-2: Lur. Eguraldiaren interpretazioa.
Friday, April 13, 2018
Batxi 2: Biologia. Bakterio motak.
Thursday, April 12, 2018
Tuesday, March 27, 2018
Batxi 1: MGZ. La maison en petits cubes
Hemen duzue Kunio KatÅ zuzendari japoniarrak egindako animaziozko laburmetrai xamurra: La maison en petits cubes (etxea, kubo txikietan). 2009an animaziozko laburmetraien Oscar saria irabazi zuen.
Klikatu irudian eta laburmetraia ikusi ondoren eztabaidatxo bat sortuko dugu klasean.
Batxi 1: MGZ. Etorkizuneko materialak: Grafenoa.
A day made of glass izeneko bideo honetan grafenoak ekar liezagukeen iraultza ikusten da eta 50 urte barruko balizko mundua erakusten digu. 18 minutu inguruko bideoa nahiko ikusgarria da baina erakusten duen etorkizun perfektuak zalantza etiko ugari sortarazten dituela iruditzen zait. Alde onak eta txarrak ateratzen saiatuko gara klasean.
1. zatia
2. zatia.
1. zatia
2. zatia.
Monday, March 26, 2018
Batxi 1-2: Lur. Isobara mapak.
Beha itzazu ondorengo mapa hauek. Koka itzazu antizikloiak eta borraskak dagozkien lekuetan eta hausnar ezazu nolako haizea izango dugun Euskal Herrian (norabidea eta indarra). Klikatu irudietan handiago ikusteko.
Friday, March 23, 2018
Batxi 1-2: Lur Zientziak. Prezipitazioen banaketa urtean zehar
Hemen duzue planeta mailan urtean zehar prezipitazioen banaketaren bilakaera (irudian klikatu animazioa ikusteko). Ondoren azal ezazu ikasitako kontzeptuekin zergatik gertatzen den ikusten ari zarena.
Ondoren konprobatu aurreko klase batean bilatu zenituen klimogramak bat datozela animazioan erakutsitakoarekin.
Manaos, New Delhi, Gasteiz, Tinduf, Nassau, Bergen, New York eta Tijuana.
Ondoren konprobatu aurreko klase batean bilatu zenituen klimogramak bat datozela animazioan erakutsitakoarekin.
Manaos, New Delhi, Gasteiz, Tinduf, Nassau, Bergen, New York eta Tijuana.
Subscribe to:
Posts (Atom)