Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, February 18, 2020

Batxi 2: Biologia. Izaki mikroskopikoak (1)















Hemen dituzue hainbat izaki zelulabakar. Bakoitzak bat aukeratu eta honako informazio hau aurkitu behar duzue:
- Izena eta izenaren jatorria.
- Ordena, klasea, erreinua.
- Nork eta noiz aurkitu zuen.
- Egitura eta osagaiak deskribatu.
- Marrazki bat koloretan (eskuz egindakoa)
- Nola elikatzen da?
- Nola ugaltzen da?
- Non aurkitzen da?
- Bitxikeriaren bat ba al du?

Izakiak:
- Ameba
- Diatomea 
- Erradiolarioa
- Errotiferoa
- Euglena
- Euglifidoa
- Giardia
- Opalinida
- Paramezioa 
- Plasmodium
- Saccharomyces 
- Stentor 
- Stylonychia
- Tripanosoma
- Volvox
- Vorticella
- Zooxantela

Sunday, February 9, 2020

Batxi 2: Biologia. Zelula, errepasu ariketak

Azterketa datorkigunez, zelularen gaiaren inguruan ikusi ditugun hizki eta zenbaki batzuk jarri dizkizuet. Saia zaitezte zer diren esaten.

a)  G1
b)  9x2+2
c)  80S
d)  38
e)  3H+
f)  P-680
g)  23x2
h)  70S
i)  G0
j)  2e-
k)  G3P
l)  9x3+0
m) b6f
n)  RuBisCO
o)  4n
p)  P-700
q)  TATA
n)  9x2+0
 
 

Thursday, February 6, 2020

Batxi 2: Biologia. DNAren erreplikazioa

Hona hemen DNAren erreplikazioaren inguruko animazioa. Klikatu argazkian.


Tuesday, February 4, 2020

Batxi 2, DBH 4: Mitosia

Hemen dituzue bi ehunen argazkiak, bata tipula batena eta bestea arrain baten blastularena. Saia zaitezte mitosiaren faseak bertan bilatzen.




Friday, January 17, 2020

Batxi 2: Biologia. Zelulak.

Hona hemen hainbat zelularen mikrografiak. Beha itzazu eta saia zaitez, ez bakarrik deskribatzen, baita ere kontestua asmatzen. Klikatu argazkietan hangiago ikusteko.




Monday, January 13, 2020

Batxi 1/2, DBH 4: Biologia. Organuluen mikrografiak.

Hemen dituzue hainbat organuluren mikrografiak. Klikatu argazkietan handiago ikusteko.










Friday, January 3, 2020

Batxi 2: Biologia. Zitoeskeletuaren elementuak.

Zitoeskeletoaren egituran hainbat harizpi mota aurkitzen ditugu, mikroharizpiak (aktinazkoak), tarteko harizpiak eta mikrotubuloak. Hemen dituzue haien inguruko irudi batzuk (klikatu bertan handiago ikusteko):



Zitoeskeletuko egitura bereziak ere badira, hona hemen beraien formulak:
 - Zentrioloak:                  9 x 3 + 0
 - Zilioak eta flageloak:
      - Axonema:                9 x 2 + 2
      - Trantsizio gunea:      9 x 2 + 0
      - Korpuskulu basala:    9 x 3 + 0

Argazkiak (klikatu bertan handiago ikusteko):



Thursday, December 19, 2019

Batxi 2: Biologia. Zelularen abestia

Opor aurreko azkenengo klasea umore alaiz bukatzeko hemen duzue Mr. W-k egindako zelulari buruzko abestia: The Cell Song.
Klikatu argazkian.


Wednesday, December 18, 2019

Batxi 2: Biologia. Zelulen arteko loturen irudiak

Zelula mintzaren funtzioetako bat zelulen arteko atxikidura da, eta horretarako hainbat motatako loturak eratzen ditu. Hemen dituzue haien irudi eskematikoak.
* Klikatu argazkietan handiago ikusteko.




Lotura estuak
(Zonula occludens)






Atxikidura bandak
(Zonula adherens)






Desmosoma



GAP loturak