Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Monday, October 4, 2021

DBH 3: Biologia. Ehun motak

Identifika itzazu ondorengo ehun motak eta deskriba itzazu. Klikatu argazkietan handiago ikusteko:













Sunday, October 3, 2021

DBH, Batxi: Ipar hemisferioko tokirik hotzena, Oimiakon

Ipar hemisferioan tenperatura hotzenaren errekorra Oimiakon (Оймяко́н) herrian neurtu zen, -71'2ºC. Errusia ekialdean kokaturik dagoen herri honek 500 biztanle inguru ditu. Hemen duzue Mario Picazo meteorologoak bertan egindako dokumentala. Klikatu argazkian.



Friday, October 1, 2021

Batxi 1-2: Bio. Uraren propietateak

Hona hemen hainbat argazki. Identifika ezazu bakoitzean agertzen den uraren propietatea eta esan ezazu nola funtzionatzen duen.














Monday, September 27, 2021

DBH 3/4: Biologia. Zelularen abestia

Zelularen zatia umore alaiz bukatzeko hemen duzue Mr. W-k egindako zelulari buruzko abestia: The Cell Song.

Klikatu argazkian.


Tuesday, September 21, 2021

Friday, September 17, 2021

Batxi 1: Biologia. Landare zelulak

Hemen dituzue landare zelula ezberdinak, animalia zeluletan bezala funtzioak zehazten baitu bakoitzaren osaera eta itxura. Beha itzazue arretaz. Klikatu argazkietan handiago ikusteko.





Thursday, September 16, 2021

Batxi 1: Bio. Giza zelula motak eta ehunak

Gizakiok ditugun zelula guztiak ez dira berdinak. Betetzen duten funtzioaren arabera itxura bakarrik ez, barneko osagaiak ere aldatzen dira. Hemen dituzue hainbat ehun eta zelularen argazkiak. Beha itzazue ongi eta klasean komentatuko ditugu. 
Klikatu argazkietan handiago ikusteko.
















Wednesday, September 15, 2021

Batxi 1/2: Bio. Zelula eukariotoa

Hemen duzue zelularen inguruko bideo bat, ikuspegi berritzailea ematen duena. Inner Life of the Cell (Zelularen barne bizitza). Ea gustuko duzuen. Klikatu argazkian.



Batxi 1/2, DBH 3/4: Bio. Zelula organuluen mikrografiak

Zelulen organuluen mikrografiak dituzue posta honetan. Ea bakoitza identifikatzeko gai zareten. Klikatu irudietan handiago ikusteko.