Materiaren propietateak aztertzen ari gara. Badaude hiru komunak direnak; masa, bolumena eta dentsitatea. Beste batzuk aldiz propietate bereziak dira; solidoetan gogortasuna, hauskortasuna, xaflakortasuna eta harikortasuna eta fluidotan biskositatea (likatasuna) eta usaina. Honetaz gain konduktibitate termikoa eta konduktibitate elektrikoa ere aipatu beharko ditugu. Goian duzun argazki honetan kafeteraren pitxarra ikusten duzu.a) Zein sustantziaz osaturik dago (hiru nagusiki)?
b) Zein ezaugarri ditu sustantzia bakoitzak?
c) Zergatik erabiltzen dira material horiek?
No comments:
Post a Comment