Moretako upelategi batean 20 kupela daude. Kupela bakoitzean 13 1/2 kantara ardo kabitzen da eta kantara bakoitzak hamasei litro ardo ditu.a) Kalkula ezazu Moretako upelategi honetako kupela guztiak beteta baldin badaude denetara daukaten ardo kopurua.
b) Ardoa saltzeko 3/4 litroko hamabi botilako kutxak erabiltzen dituzte. Urrian kupela batetik bakarrik atera zuten ardoa eta 15 kutxa saldu bazituzten, zenbat ardo gelditu zen kupelean?
c) Azaroan eskari berezi bat egin zioten Eibarko Elkarte gastronomiko batetatik. Zenbat litro ardo eraman zuten?
3/8 litroko sei botilen kutxak.........................30
3/8 litroko hamabi botilen kutxak..................15
3/4 litroko hamabi botilen kutxak..................21
litro erdiko sei botilen kutxak........................12
Litro eta erdiko botilak...................................8
Kantarak..................................................... 2
d) Kantara batetatik 3/8 litroko sei botilen kutxa bat eta 3/4 litroko 7 botila bete dira. Zenbat ardo gelditu da kantaran?
No comments:
Post a Comment