Osasunaren gaiarekin gabiltzala, farmazeutika erraldoiek Afrika aldean egiten dituztenak ikusi ditugu El jardinero fiel filmean. Ralph Fiennes eta Rachel Weisz dira protagonista nagusiak. Emakumezkoen bigarren aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen Rachel Weisz-ek eta musikarik onenaren Oscar sarirako nominazioa izan zuen Alberto Iglesias donostiarrak.Filma John Le Carreren Lorezain irmoa (The constant gardener) liburuan oinarritua dago, eta liburua berriz Nigerian 1996an gertatu zen kasu batean.
Kenian grabatu zuten, Nairobi hiriburuan, Turkana lakuan eta Kiberan. Kiberan milioi bat pertsona bizi dira txaboletan, afrikako txabola-herririk handiena
da. Pelikularen egileak grabazioan bizitakoarekin hain hunkituta gelditu ziren bertan proiektuak aurrera eramango zituen gobernuz kanpoko erakunde bat sortu zutela, Constant Gardener Trust.
No comments:
Post a Comment