1) Laranjazko freskagarri baten 20 lata ditugu (bakoitza 33cl-koa) eta lataren azalean laranja zukua %4'5 dela jartzen du. Kalkula ezazu erabilitako zuku bolumena eta ur bolumena.2) 35 kg karbono erabili dugu tona eta laurden altzairu lortzeko. Kalkula ezazu aleazioaren portzentaia.
3) Zein izango da 3.102 litro disoluzioren kontzentrazioa baldin eta erabilitako solutu kopurua 8'2.10-2 kilogramo bada.
4) Bederatzi litro eta hiru laurden ur nahastu ditugu bi litro eta erdi ozpinekin. Jakinik ozpinaren dentsitatea 1'15 g/l dela, kalkula itzazu solutuaren portzentaia (bolumen eta masaren arabera) eta kontzentrazioa.
5) Disoluzio baten 35 litro hartu ditugu. Disoluzioaren ezaugarriak honako hauek dira: masa-portzentaia %14 eta dentsitatea 2'08 g/l. Zenbat gramo solutu erabili dugu disoluzio hori egiteko?
No comments:
Post a Comment