Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, December 18, 2008

DBH 3: Natur Zientziak. Isotopoak

Taula periodikoa aztertzen aritu gara aspaldian, eta horrela elementu kimiko bakoitzak dituen protoi, neutroi eta elektroi kopuruak atera ditugu. Baina...
a) zer da isotopo bat?
b) zer dira protioa, deuterioa eta tritioa?
c) zein isotopo erabiltzen da aintzinako bizidun espezieak datatzeko? eta Lurreko harririk zaharrenak datatzeko? Zergatik erabiltzen dira horiek eta ez beste batzuk?
d) zeintzuk dira protoiaren, neutroiaren eta elektroiaren masak (kg-tan)?

Tuesday, December 16, 2008

DBH 2: Natura. Oionberri

Zernola lehiaketan sartuak gaude eta LTD-ari buruzko informatibo polita eskeini digute DBH 2-koek. Ea horrela hobeto ulertzen dugun gai hau:

Tuesday, December 2, 2008

DBH 2: Natura. Atomoaren egitura.

Hona hemen atomo bat.
Erantzun itzazu ondorengo galderak:

a) Zeintzuk dira atomoaren hiru osagaiak?
b) Zein da osagai bakoitzaren masa eta karga elektrikoa?
c) Defini itzazu nukleoa eta orbitala.
d) Esan ezazu ondorengo elementuek daukaten protoi eta neutroi kopurua: uranioa, wolframioa, astatoa, merkurioa, manganesoa, antimonioa, urrea, aluminioa, litioa, bromoa, beruna eta hidrogenoa.
e) Zer da deuterioa?

DBH 3: Natura. Molekulak sortzen (2)

Aurreko ariketan atomo gutxi batzurekin jolastu dugu, baina orain barietate zabalagoa erabili beharko dugu. Erabil ezazu aurreko ariketako taula periodikoa
Ea gai zareten molekula hauen masa atomikoak bilatzeko:

FeO (oxido ferrosoa)
K3PO4 (Ortofosfato potasikoa)
CaSO3 (Sulfito kaltzikoa)
MgO (Oxido magnesikoa)
Ni(OH)3 (Hidroxido nikelikoa)
LiIO4 (Iodato litikoa)
Fe2(SO4)3 (Sulfato ferrikoa)

Eta ondoren datozen beste molekula hauen masak ere bai:

Sufre dibromuroa
Perklorato kaltzikoa
Glizerola
Azido periodikoa
Silanoa
Azido borikoa
Hidroxido kuprikoa
Karbonato potasikoa

Thursday, November 27, 2008

DBH 2: Mate. Elkarrizketa


Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila saioan Manex Urruzolak paperaren pisua aztertu nahian zenbakiekin jolastea erabaki du. Entzun ezazu irratsaioa eta erantzun itzazu ondorengo galderak.

a) Zein azalera dauka DIN A0 tamainako paperak? eta DIN A4 paperak?
b) DIN A3 paper bati DIN A5 paperaren taimanako zatia kenduz gero zein izango litzateke gelditzen den paperaren azalera?
c) DIN A4 paper bat eta bi DIN A2 paper elkartuz gero zein izango litzateke paperaren azalera?
d) Zenbat aldiz pisutsuagoa da akuarelak margotzeko papera komuneko papera baino?

Ikastolan DIN A4 tamainako orriak erabiltzen ditugu gehienbat. Kutxa batean 500 orritako bost pakete etortzen dira eta 50 kutxa erosten ditugu urtero. Kalkula ezazu:

e) Zenbat pisatuko dute 50 kutxa horiek?
f) Urtero bi hilabeteko oporrak izaten ditugu gutxi gora behera, beraz 10 hilabetetan gastatzen ditugu kutxa guztiak. Ikastolako egutegia hartu eta kalkula ezazu abenduan ditugu klase egunetan zenbat kutxa orri erabiliko ditugun ikastolan.
Oharra: Gehiegi ez konplikatzeko pentsa dezagun hilabete bakoitzak 30 egun dituela.

DBH 2: Mate. Zatikiak landuz.

Moretako upelategi batean 20 kupela daude. Kupela bakoitzean 13 1/2 kantara ardo kabitzen da eta kantara bakoitzak hamasei litro ardo ditu.

a) Kalkula ezazu Moretako upelategi honetako kupela guztiak beteta baldin badaude denetara daukaten ardo kopurua.
b) Ardoa saltzeko 3/4 litroko hamabi botilako kutxak erabiltzen dituzte. Urrian kupela batetik bakarrik atera zuten ardoa eta 15 kutxa saldu bazituzten, zenbat ardo gelditu zen kupelean?
c) Azaroan eskari berezi bat egin zioten Eibarko Elkarte gastronomiko batetatik. Zenbat litro ardo eraman zuten?
3/8 litroko sei botilen kutxak.........................30
3/8 litroko hamabi botilen kutxak..................15
3/4 litroko hamabi botilen kutxak..................21
litro erdiko sei botilen kutxak........................12
Litro eta erdiko botilak...................................8
Kantarak..................................................... 2
d) Kantara batetatik 3/8 litroko sei botilen kutxa bat eta 3/4 litroko 7 botila bete dira. Zenbat ardo gelditu da kantaran?

DBH 3: Natura. Molekulak sortzen.

Klasean ikusi ditugun molekulen masa atomikoak kalkulatuko ditugu orain. Horretarako erabil ezazue Madrilgo "Colegio San Diego"-ren web orrialdean aurkitu dudan taula periodikoa.

Molekulak:
ura, karbono dioxidoa, oxigeno molekularra, amoniakoa, gatz arrunta, hidrogeno molekularra, ozonoa, butanoa, nitrogeno molekularra, ur oxigenatua eta metanoa.

Wednesday, November 26, 2008

DBH 2: Mate. Sistema hirurogeitarra (2)

Ariketak:
a) Sagar tarta ederra ekarri digu Jaxintok bazkaltzeko baina gu hamaika garenez arazoak ditugu banaketa egiteko orduan. Zein angelu izango du bakoitzari tokatuko zaigun puskak?



b) Patata tortila erdi bat ekarri digute eta 25 garenez bakoiztari zati txiki bat tokatu zaigu. Kalkula ezazu zati bakoitzaren angelua.

DBH 2: Mate. Sistema hirurogeitarra (1)

a) "Aurrera" filmaren luzera ordu bat, hogeita hamasei minutu eta berrogei segundutakoa da eta "Beti" filmaren luzera berriz ordu bat, hamabost minutu eta berrogeita hamalau segundutakoa. Zein da filma bien arteko denbora diferentzia?

b) Klaseko guztiok aurkezpen bat egin behar dugu Natur Zientzietan. Aurkezpen bakoitzak zortzi minutu irauten ditu eta batazbeste aurkezpen batetik bestera 35 segunduko tartea dago. Gure gelan gauden ikasleak kontutan izanik, zenbat iraungo du aurkezpen guztiak egiteak?

c) Diska batek segundu bakoitzean 62ยบ35'16" biratzen du. Kontutan iozanik 12 segundutan zehar mugitu dela, kalkula ezazu denbora guzti horretan biratu duen tartea.

Wednesday, November 19, 2008

DBH 3: Natura. Elhuyar anaiak


Euskal Herrian izan ditugun zientzialari garrantzitsuenetakoak Elhuyar anaiak izan dira.
a) Nortzuk izan ziren Elhuyar anaiak?
b) Zer aurkitu zuten?
c) Zertarako erabiltzen da?
d) Zein zen Juan Joseren lanbide bitxia?