Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Mundu garaikiderako Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, March 15, 2012

DBH 1: Natura. Eguraldiaren unitateak (ºF eta ºC)

Estatu Batuetako eguraldiaren mapan oso tenperatura altuak azaltzen direla dirudi. Ez, ez daude beroak ito beharrean, benetan gertatzen dena da beste tenperatura eskala bat erabiltzen dutela, Fahrenheit eskala hain zuzen ere. Hemen duzue baliagarria izango zaizuen tresna bat: Fahrenheit-Celsius aldatzailea
Bila ezazue beraz une honetan Amerikako Estatu Batuetako Boston, New York, Washington, Chicago, Houston, Seattle, Los Angeles eta San Francisco hirietan dagoen tenperatura
(ºF eta ºC-tan, emaitzak borobildu)

Ondoren entzun itzazue ETBko Urko Aristiren azalpenak eta idatz itzazue gaurko Getxo, Arrasate, Zanbrana eta Miarritzeko tenperatura maximoak eta biharko Bilbo, Iruñea eta Gasteizen espero diren maximo eta minimoak (ºC eta ºF-tan, emaitzak borobildu)
Eguraldia ETB

Wednesday, March 14, 2012

DBH 1:Natura. Magnitudeak eta unitateak

Ondoan duzue Ze esatek taldearen diskaren azala. Bertan bafleak azaltzen dira beren musikaren potentziaren erakusgarri. Baina musikaren bolumena zein unitatetan neurtzen den badakizue?
Ez?
Izan ere klasean Sistema Internazionaleko ohiko magnitudeak ikusi ditugu, baina badaude beste asko ere. Saia zaitez ondorengo magnitudeen unitateak aurkitzen:
- Musikaren bolumena
- Elikagai baten balio energetikoa
- Urrearen purutasuna
- Angelua
- Informatika artxiboen memoria
- Miopia
- Indar elektrikoaren potentzia
- Indarra
- Itsasoko abiadura
- Izarren arteko distantzia

Tuesday, March 13, 2012

MGZ/DBH 1: Kontzientziarik hartuko al dugu inoiz?

Gure kontzientziak astindu asmo duen bideo bat:
Recycling a bottle, flashmob style
. Klikatu irudian.


Friday, March 9, 2012

MGZ: La Red Social filmaren galdetegia

Hemen duzue ikusi berri dugun La Red Social filmaren inguruko galdetegia. Bertan Facebook sare soziala nola sortu zen ikusten da.




1- Nola sortzen zaio protagonistari Facebooka egiteko ideia? Bat-batean okurritu zitzaion ala aurretik egindako beste zerbaitetan oinarritu zen? Azaldu.
2- Zer nolako oztopoak aurkitu zituen Facebooka sortzerakoan?
3- Hasiera batean publizitateak badu lekurik Facebooken? Zergatik?
4- Facebookek badu arriskurik? Azaldu.
5- Iruditzen zaizu edozein pertsona izan daitekeela horrelako proiektu bat diseinatzeko eta martxan jartzeko gai? Zer behar da horretarako?
6- Uste duzu Facebookek mundua aldatu duela? Zergatik?
7- Beste horrelako edo antzerako aurrerapenik ezagutzen al duzu?
8- Filmean abokatuarekin hizketan ari dela honek esaten dio: "Bosnian ez dute errepiderik baina Facebooka badute". Zer iruditzen zaizu esaldi hau?
9- Imaginatzen duzu mundua internetik gabe? Zer aldatuko litzateke zure kasuan?
10- Egin bi zerrenda, alde batetik teknologia berrien alde onak eta bestetik alde txarrak. Zerrenda bakoitzean gutxienez hiru gauza aipa itzazu.

Thursday, March 8, 2012

MGZ: Zahartasun programatua

Duela hamarkada batzuk gauzak luze iraun zezaten egiten ziren, baina kontsumismoa garatu ahala gauzek denbora jakin bat baino iraun ez dezaten "programatzen" dira. Hau da gutxienez Comprar, tirar, comprar dokumentalak erakusten diguna.
Comprar, tirar, comprar

Kontrako aldean berriz Livermoreko bonbila dugu. Livermore Californiako hiri bat da eta bertako suhiltzaileen egoitzan 1901ean piztu zen bonbila bat dago, ehun urte baino gehiago pasa diren arren, inoiz ere itzali gabe oraindik argitzen dirauena. Gaur egun webcam batek egunero 24 orduz erakusten du. Aipatzekoa da dagoeneko bi webcam izorratu direla baina bonbilak pizturik dirauela.
Livermoreko bonbilari buruzko artikulua
Bonbilaren webcam-a

Sunday, March 4, 2012

Berria: "El cielo de Canarias" bideoa

Daniel Lopez astro-argazkilari profesionala da.
El cielo de Canarias webgunea sortu du. Teideko gau izartsuen argazkiak atera eta time-lapse teknika erabiliz muntaia ederrak egin ditu.

El cielo de Canarias 2012/The light of stars
Goza ezazue!

Thursday, March 1, 2012

DBH 1: Natura. Euskal Herriko Onddoak

Hemen duzue Gasteizko Miguel de Unamuno Ikastetxeko DBH 1D gelako ikasleek Natur Zientzietan eginiko bigarren bideoa. Oraingoan "Euskal Herriko Onddoak" aurkezten dizkigute. Klikatu irudian.

Wednesday, February 29, 2012

MGZ: Teknologia berriak Eroski Consumerrek aztertuak









Eroski Consumer aldizkariak badu teknologia berrien gaineko hainbat informazio. Batez ere interneten dauden aplikazio, sare sozial, nabigatzaile eta abarrak konparatzen ditu, bakoitzaren alde onak eta ahulak aztertuz.
* Orri nagusia
Artikulu berezi batzuk:
* Teknologiaz jantzita
* Informazioa sarean seguru gordetzeko
* Banka ere sarean harrapatuta
* Beste mugikor bat nahi dut

Wednesday, February 22, 2012

MGZ: Makinekin hizketan

Berriz ere Teknopolis programako erreportai bat ikusiko dugu.

AHOLAB
ahots-teknologiak garatzen dituen Euskal Herriko Unibertsitateko laborategi bat da. Orain arte, gizakia eta makina idatziz komunikatu dira, botoiak tarteko; baina gaur hasiak gara smartphonei edo tabletei hitz egiten, eta haiek erantzun eta agindutakoa betetzen dutela, gainera.

Erreportaia ikusteko klikatu irudian:


Tuesday, February 21, 2012

MGZ: Tuenti/Facebooken arriskuak

Hirugarren hiruhilekoan "material berriak, teknologia berriak" gaiarekin ibiliko gara. Gelako gehienok baduzue jadanik Tuentia edo Facebooka eta beraz ondo egongo da hauei buruzko bideotxo batzuk ikustea. KontuzDatos webgunetik atera ditugu esketx hauek, ea zer derizkiozuen:
1. bideoa
2. bideoa
3. bideoa
4. bideoa
5. bideoa
6. bideoa