Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, December 15, 2015

DBH 4: Odolaren praktikak.

Gaur gure odol taldea zein den jakiteko praktika bat egin dugu Lourdes eta Lorearen laguntzarekin. Hemen dituzue atera ditudan argazkiak.

https://docs.google.com/presentation/d/1BeEtACVsrdsbAz7KI3mN6cZRjUur4m2nmStj9QAlK-A/present#slide=id.p

Monday, December 14, 2015

Batxi 2: Lur. Parisko konferentzia.

2015 urtea amaitzen ari den honetan, Parisen elkartu dira mundu guztiko herrialdeetako ordezkariak aldaketa klimatikoaren inguruko hausnarketa egitera. Azter ezazu interneten honen inguruan dagoen informazioa eta erantzun itzazu ondorengo galderak:
- Nazio Batuek Aldaketa klimatikoari buruz egin duten zebatgarren konferentzia izan da?
- Zein zen hasierako helburua? Bete al da?
- Zeintzu oztopo aurkitu dituzte nahi zituzten helburuak betetzeko?
- Zein herrialde izan dira oztopo gehien jarri dituztenak?
- Zein adostasunetara iritsi dira?
- Euskal ordezkariak ere izan dira Parisen egun hauetan. Nortzuk egon dira? Zer egin dute?



Saturday, December 12, 2015

Batxi 2: Lur. Plastikozko ozeanoak

Bigarren kateko "La noche temática" saioan eman zuten dokumental bat dakarkizuet oraingoan: Océanos de plástico. Klikatu irudian:

https://www.youtube.com/watch?v=3GBEdbui7AY

Wednesday, December 9, 2015

Batxi 3: Digestio aparatuarekin loturiko irudiak

Identifika itzazu elementuak eta esan ezazu bakoitzak zertarako balio duen.








Tuesday, December 8, 2015

Batxi 2: Lur. Eskoriatzako lurjausia.

Hemen duzue AP-1 autopistan Eskoriatza arean izandako lurjausiaren bideoa. Ikus ezazue eta gero klasean landutako kontzeptuak aztertuko ditugu, lurraren izaera, deforestazioa, euri errejimena Kantauri isurialdean... Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=TRhktvXBbC8

Monday, December 7, 2015

DBH 4: Biologia. Alelo gainartzaile eta azpirakorrak.

Liburuan agertu zaizkigun pertsonen ezaugarriekin alelo gainartzaileak eta azpirakorrak zeintzuk diren aipatu digute. Guk geure estatistika egin dugu laugarren mailako hiru gelatan (guztira 63 ikasle) eta honako hauek dira emaitzak:
Goian gainartzailea eta azpian azpirakorra (liburuaren arabera).

Begi ilunak  51 (%81)
Begi argiak  12 (%19)

Ile kizkurra  33 (%53)
Ile leuna      30 (%47)

Mihi biribilgarria       44 (%70)
Mihi ez-biribilgarria  19 (%30)

Ile iluna  48 (%76)
Ile argia  15 (%24)

Belarriaren gingil askea  60 (%95)
Belarriaren gingil lotua     3 (%5)

Bekokian ilearen pikoa bai  23 (%36)
Bekokian ilearen pikoa ez   40 (%64)

Friday, December 4, 2015

DBH 4: Biologia. Hemofilia.

Quique-ren historia ezagutuko dugu, berak hemofilia dauka.

http://www.youtube.com/watch?v=Hhg9xTq-OfI




Thursday, December 3, 2015

DBH 4: Biologia. Daltonismoa.

Hona hemen daltonismoaren inguruko bi bideo:























Hemen duzue daltonismoaren testa. Batzuk ez dira errazak baina bueno, animoooo!!!
Klikatu argazkian:

https://www.youtube.com/watch?v=ZVid-9U-_QQ#t=11

Friday, November 27, 2015

DBH 4: Bio. Genetika ariketak (4)

Sexuari loturiko gaixotasunen ariketak dituzu jarraian:

1) Posible al da ondo ikusten duten gurasoek alaba daltonikoa izatea? Eta seme daltonikoa izatea?

2) Gizon hemofiliko batek hemofiliaren eramalea den alaba dauka. Hau gerta dadin ezinbestekoa al da emaztea ere eramalea izatea?


3) Gizon hemofiliko eta emakume eramalea haur baten esperoan daude.
    a) Zein da haurra jaio aurretik hiltzearen probabilitatea?
    b) Haurra jaio bada, zein da hemofilikoa izateko daukan probabilitatea?

4) Zein da emakume daltoniko batek seme daltonikoa izateko daukan probabilitatea? Aukera berdina al du alaba daltonikoa izateko?

5) Emakume batek eta gizon hemofiliko batek seme hemofilikoa izan dute. Zein da emakumearen genotipoa?

6) Gizon normal batek eta daltonismoaren eramalea den emakumeak lau seme daltoniko izan dituzte. Posible al da hori?

Thursday, November 26, 2015

DBH 4: Bio. Genetika ariketak (3)

Oraingoan odol taldeen inguruko ariketak egingo ditugu.

1) A taldeko emakume batek eta B taldeko gizon batek bi haur dituzte, bata A taldekoa eta bestea B taldekoa. Zeintzuk dira lauren genotipoak?

2) Senar eta emazte baten ama biak 0 taldekoak ziren baina beraiek AB taldeko alaba izan dute. Posible al da? Posible bada, zein izango da orduan senar emazteen genotipoa?

3) AB taldeko gurasoak haur baten esperoan daude. Zein probalilitate dauka haurrak...
    a) ... A taldekoa izateko?
    b) ... heterozigotikoa izateko?

4) A taldeko emakume batek A taldeko semea izan du. Horretarako ezinbestekoa al da senarraren odol taldea ere A izatea?

5) AB taldeko ama eta B taldeko aita duen alaba homozigotikoak odol transfusio baten beharra dauka. Nork eman beharko lioke odola?

6) AB taldekoa den pertsona baten gurasoen genotipoa nolakoa da? Aipa itzazu aukera guziak.

7) B taldeko bi gurasoen alabaren odola 0 taldekoa da.
    a) Nolakoa da gurasoen genotipoa? 
    b) Posible al da alabaren aitonetako bat 0 taldekoa izatea?

8) Posible al da AB taldeko pertsona baten semea 0 taldekoa izatea? Eta pertsona horren ama 0 taldekoa izatea?

Friday, November 20, 2015

DBH 4: Bio. Genetika ariketak (2)

1) Sagu mota batean ile marroia izatea gainartzailea da ile beltzarekiko. Uharte isolatu batetara sagu bikote bat iritsi da, bata marroi heterozigotoa eta bestea beltza, eta hainbat kumalditan 100 sagu kume izan dituzte.
   a) Kalkula ezazu sagu kumeen genotipo eta fenotipoaren portzentaiak eta kopuruak.
   b) Arrano batek sagu beltzak bakarrik jan ditu. Nolakoak izango dira bigarren belaunaldiko saguen genotipo eta fenotipoen portzentaiak?
   c) Pentsa ezazu arranoa etorri beharrean sugea agertzen dela, eta sugeak sagu marroiak jaten dituela. Nolakoak izango dira bigarren belaunaldiko saguen genotipo eta fenotipoen portzentaiak?

2) Matxinsalto mota batean berdea izatea eta antena luzeak edukitzea gainartzailea da marroia eta antena motzekiko. Matxinsalto berde heterozigoto eta antenamotza eta matxinsalto berde eta antenaluzea (bietan heterozigotoa) elkartu ditugu eta 160 arraultza jarri dituzte. Kalkula ezazu arrautza horietatik sortuko diren matxinsalto berrien genotipo eta fenotipoen kopuruak.














3) Eskoziako behi mota batean iletsua izatea gainartzailea da biluziarekiko eta adar motza azpirakorra adar luzearekiko. Behi iletsu adarmotza (bietan homozigotoa) eta zezen iletsu adarluzea (bietan heterozigotoa) gurutzatu dira. Kalkula itzazu honako probabilitateak:
   a) Iletsua eta adarluzea izatekoa 
   b) Adarmotza eta biluzia izatekoa
   c) Adarluzea izatekoa izatekoa

4) Igel mota batean berdea eta hankaluzea izatea gainartzailea da marroia eta hankamotzarekiko. Igel marroi hankaluzea (heterozigotoa) eta igel berde (heterozigotoa) hankamotza gurutzatu ditugu eta 320 arrautza jarri dituzte. Kalkula itzazu honako probabilitate hauek:
   a) Berdea eta hankaluzea izatekoa
   b) Marroia eta hankamotza izatekoa
   c) Bi ezaugarrietan heterozigotoa izatekoa
   d) Bi ezaugarrietan homozigotoa izatekoa
   e) Suge batek igel hankamotz guztiak ehizatzen baditu, zenbatek iraungo dute bizirik?















5) Barraskilo mota batean oskol lisoa eta  marroia errezesiboa da oskol marraduna eta zuriarekiko. Oskol liso eta marroia duen barraskiloa eta oskol marradun eta zuria (bietan heterozigotoa) duen batekin elkartu eta 176 arrautza jarri dituzte. Jaioko diren barraskilo berrien artean zenbat izango dira:
   a) Bi ezaugarrietarako heterozigotoa
   b) Ezaugarrietako bat homozigotoa
   c) Bi ezaugarrietarako homozigotoa
   d) Irudikoak bezalakoak

Tuesday, November 17, 2015

Batxi 2: Lur. El niño fenomenoa

http://norteko.elhuyar.org/entzun.asp?atala=orokorra&Kodea=858
Euskalmet elkarteko Onintze Salazarrek El Niño fenomenoa azaldu digu Norteko Ferrokarrila irratsaioan.
Horretarako aurretik Atmosferaren eta Hidrosferaren dinamikak azaldu ditu. 22 minututan guk hiru hilabetetan egindakoa laburbildu du, hara ba!
Audioa entzuteko klikatu irudian.

Bestalde 2015-16 negurako El Niño botrtitza espero da, agian historiako hirugarren indartsuena izango dela diote NOAA institutuan. Irakurri artikulua.

DBH 4: Bio. Genetika ariketak (1)


1) Liztor mota batean kolore horiko antenak errezesiboak dira kolore beltzekiko. Liztor antenabeltz heterozigoto bi elkartu ditugu eta 12 arraultza jarri dituzte. Kalkula itzazu genotipo eta fenotipoaren portzentaiak eta kopuruak.

2) Landare batetan hosto berdeak gainartzaileak dira hosto moreekiko. Hosto berdeak dituen landare homozigoto baten polena hosto moreak dituen landare baten lorean sartu dugu eta landare berriak sortu dira lehen belaunaldian (F1). Ondoren lehen belaunaldiko landareak erabiliz bigarren belaunaldi bat atera dugu (F2). Zeintzuk dira belaunaldi bakoitzeko landareen genotipo eta fenotipoak?

3) Landare mota batean lore horiak edo lore zuriak ager daitezke baina gehiengoak zuriak izaten dira. Honako gurutzaketak egin ditugu. Kalkula ezazu bakoitzaren genotipoa eta fenotipoa:
  - Bi lore hori:
  - Lore zuri homozigotoa eta zuri heterozigotoa
  - Lore zuri heterozigotoa eta lore horia

4) Ardien artean gehiengoa zuriak dira. Bi ardi zuri elkartu ditugu eta lau arkumetatik bakarra izan da beltza. Mendelen legeak zehatz mehatz betez gero, zein izango da gurasoen genotipo eta fenotipo probableena? Galderaren formulazioan bada akats bat, ea aurkitzen duzun.

5) Tximeleta batetan puntu zuriak azpirakorrak dira puntu gorriekiko. Puntu gorriak dituen tximeleta heterozigoto bat eta puntu zuriak dituena gurutzatu eta hainbat tximeleta jaio dira dira lehen belaunaldian (F1). Ondoren lehen belaunaldiko tximeletak gurutzatu ditugu, bakoitza kolore berdinekoarekin eta bigarren belaunaldi bat atera dugu (F2). Zeintzuk dira belaunaldi bakoitzeko landareen genotipo eta fenotipoak?

6) Katu mota batean buztan zuria edukitzea azpirakorra da buztan beltzarekiko. Gure baserriko katu buztanzuria eta katu buztanbeltz heterozigotoa elkartu eta lau kume izan dituzte lehen belaunaldian (F1). Katakume homozigoto bi elkartu eta bigarren belaunaldi batean hamar katakume atera dira. Kalkula ezazu guztira zenbat katu buztanbeltz eta zenbat buztanzuri ditugun baserrian.

Monday, November 16, 2015

Batxi 2: Lur. Madril, azaroaren 13an.

Lehiaketa bat proposatu nahi dizuet. Azaroaren 13an Madrilen gertatu zena kontatu behar didazue idazlan txiki batean. Kontakizun onena egiten didanak (atmosferaren gaiean erabilitako kontzeptu eta terminologia erabiliz) sari majoa izango du.

Wednesday, November 11, 2015

DBH 4: Biologia. Ugalketa asexuala.

Hemen dituzue ugalketa asexual motak azaltzen dituzten bideoak, benetan interesgarriak:

Gemazioa (Hydra)
Zatiketa (Planaria)
Erdibiketa (Bakterioa)
Esporulazioa (Ziza)

Tuesday, November 3, 2015

DBH 4: Biologia. Gattaca filmaren galdetegia.

Gattaca filmea ikusi ondoren hemen dituzue agindutako galderak. Genetikaren inguruko kontzeptuak freskatzeko balioko dizue. Irudian klikatuz gero filema ikusiko duzu (gazteleraz)..

http://www.youtube.com/watch?v=fHsKdnRiCU8
1) Filman esaten dute jadanik inork ez duela argazkietara begiratzen. Egia al da? Zergatik?
2)
Zein desberdintasun dago Vincent eta Anton anaien artean?
   a) Jaiotzan.
   b) Jendeak nola tratatzen dituen haur garaian.
   c) Beraien arteko harremanean (haur direla).
3)
Zein frogek balio dute bakoitzaren “baliotasuna” neurtzeko?
4)
Filmaren hasieran aktoreen izenak agertzen direnean A C G eta T hizkiak nabarmentzen dira. Gattaca osatzen duten letrak dira. Zerbait berezia nabaritzen duzu hizki horietan? 
5) Zein aldaketa izan ditu protagonistak Vincent izatetik Jerome izatera pasatu denean?
   a)
Jendeak nola ikusten duen: (Gattacako jendeak, garbitzaileen nagusiak...)
   b) Bere izakeran.
6) Zer da genoismoa?
7)
Filmaren arabera, haur bat sortzerako orduan zer programatu daiteke eta zer ez?
8)
Jerome (benetakoa) perfektua izanik, zoriontsua al da? Zergatik?
9)
Zein desberdintasun dago Irene eta Jeromek (Vincentek) beren gaixotasunaren aurrean duten jarreren artean?
10)
Zer iruditu zaizu medikuaren jarrera? Zergatik uste duzu jokatuko zuela horrela?
11) Nola gainditu zuen Vincentek igerian Anton anaia?
12) Inoiz espazioan bidaiatuko duzula uste al duzu?
13) Gustatuko litzaizuke Gattacan lan egin eta Jeromen etxean bizitzea? Zergatik?
14)
Uste duzu inoiz iritsiko garela filmak erakusten duen mundura? Arrazonatu erantzuna.
15) Zein da Vincentek filmaren arabera ematen digun irakasgaia?

Sunday, November 1, 2015

Batxi 2: Lur. Hidrosfera.

Hidrosferaren gaia astear gaudenez hemen duzue sarrera bezala dokumental bat, "El gran deshielo" (Izotzaren urte handia). BBC eta TVE-ren Grandes Espectaculos de la Naturaleza saioaren lehen atala da. Klika ezazu argazkian.

http://www.documaniatv.com/naturaleza/grandes-espectaculos-de-la-naturaleza-1-el-gran-deshielo-video_346db8d7c.html

Tuesday, October 27, 2015

Batxi 2: Lur. Kiotoko protokoloko partehartzaileak

Hemen duzue Kiotoko protokoloaren inguruan herrialde bakoitzak duen egoera:











Kolore berdea: sinatu eta berretsi egin dute.
Kolore laranja: lehendakariak sinatu zuen baina kongresuak ez zuen berretsi.
Kolore gorria: sinatu eta berretsi egin zuen baina isunak ordaintzeaz nekatuta protokoloa bertan behera utzi du.
Kolore grisa: Egoera politikoaren ondorioz ez du Kiotoko protokoloaren inguruko jarrerarik azaldu. 2013an Afganistanek berretsi du.

Espainiaren kasuan 1998an sinatu zuen KiotokoProtokoloa eta 2002ko maiatzaren 10ean berretsi zuen parlamentuak. BOE-k 2005ean argitaratu zuen erabakia eta orduan hasi zen lanean.

Hemen duzue herrialde bakoitzaren egoera, Nazio Batuen webgunetik aterata.
Klikatu hemen orrialdea ikusteko.

Monday, October 26, 2015

DBH 3: Natura. Barazkien nutrizio balioak

Hemen duzue barazkien nutrizio balioak azaltzen dituen webgune bat, www.dietas.net. Bete ezazu emandako fitxa (klikatu irudietan fitxak ikusteko).
Klikatu hemen webgunean sartzeko.












Azter itzazu ondorengo haragi hauek balioak ere ere.
Klikatu hemen.
- Oilasko paparra
- Txahal azpizuna
- Txorizoa

Azter itzazu ondorengo arrain hauen balioak ere.
Klikatu hemen.
- Legatza
- Izokin keztua
- Hegaluzea

Azter itzazu orain esnekiak.
Klikatu hemen.
- Behi esne osoa.
- Jogurt natural osoa.
- Idiazabal gazta.

Azter itzazu zekaleak.
Klikatu hemen.
- Ogi zuria.
- Txokolatezko kruasana
- Pasta.

Azkenik beste hainbat produktu aztertuko ditugu.
Klikatu hemen.
- Oliba olio birjina.
- Ekilore olioa.
- Gurina

Friday, October 23, 2015

DBH 4: Bio. Izaki transgenikoak.

Klasean izaki transgenikoak ikusi ditugu, bereziki landareak; tomatea, patata, kafea, artoa... Ingeriaritza genetikoari esker animaliekin ere saiakera ugari agin dira, batzuk oso bitxiak eta etikoki zalantzazkoak. Ikus itzazue argazki hauek:

Katu fluoreszentea:















Lau hegaletako eulia:














Behi urdin belgiarra:

Wednesday, October 21, 2015

Batxi 2: Lur Zientziak. Kutsadura.

Hemen dituzue bideo pare bat kutsaduraren inguruan. Klikatu argazkietan eta ea gustuko dituzuen.

Let's pollute! (Kutsa dezagun)

https://www.youtube.com/watch?v=uBAyvqWP-VI











Munduko hamar herrialde kutsatzaileenak

https://www.youtube.com/watch?v=2vVW1VEvHFI

Tuesday, October 20, 2015

Batxi 2: Lur. Kutsaduraren inguruko komikiak

Hemen dituzue atmosferaren kutsadura desberdinen inguruko komikiak. Komenta ditzagun denon artean.
Klikatu argazkietan hobeto ikusteko.

















DBH 4: ADNaren inguruko ariketak.

ADNa kopiatzea izango da gure lana. Lehenengo bideotxoan hiru ADN zati erakutsiko dizkizuegu eta bakoitzaren osagarria idatzi beharko duzue. Lehenengo zatia erraza da, bigarrena ere bai, hirugarrena luzeagoa, beraz zailtxoagoa.









Bigarren bideo honetan ADNaren osagarria izango den ARN sekuentzia bilatu beharko duzue. Hau superzaila da eta ez dugu uste lortuko duzuenik, baina bueno... saiatu...









Hemen aurkezten dizkizuegu ARNaren bi zati (bideo bakoitzean bat). Saia zaitezte kode genetikoa erabiliz aminoazidoen katea osatzen.
Beraz:
1) Idatzi koadernoan bideoan ikusitako sekuentzia.
2) Bilatu kode genetikoaren inguruko informazioa interneten.
3) Idatzi aminoazidoen sekuentzia.

1. bideoa








2. bideoa