Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, April 13, 2017

Batxi 2: Lur. Rhizobium noduluak.

Hemen dituzue Rhizobiumak lekadunetan sortzen dituen noduluak. Lehenengo argazkian dilisten (lenteja, Lens culinaris) sustraia ageri da eta bigarrenean baba (Vicia faba) landarearen sustraia.



Tuesday, April 4, 2017

DBH 4: Bio. Plaken Tektonikaren gurutzegrama.

Lurraren barne dinamika eta plaken tektonikaren inguruan ikusi ditugun kontzeptuak dituen gurutzegrama. Klikatu eta has zaitez erantzuten.

https://en.educaplay.com/en/learningresources/2920563/plaken_tektonika.htm

Sunday, April 2, 2017

DBH 4: Bio. Mendien sorrera.

Hemen dituzue hainbat mendiren argazkiak, bakoitza bere izenarekin. Ordenagailua erabiliz bila ezazu ondorengo informazioa:
- Non dago?
- Sumendia da ala ez?
- Nola sortu da?